Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

Biografia Manolo Valdés

Ikus Bildumaren lanak

Valentzia, 1942

1942
Martxoaren 8an jaio zen Valentzian.
1957
Arte Ederretako ikasketak hasi zituen Valentziako San Carlos Goi Mailako Eskolan. Bi urteren buruan, Eskola utzi eta ibilbide profesionala hasi zuen.
1964
España libre erakusketa ibiltarian parte hartu zuen Italian. Joan-Antoni Toledok, Rafael Solbesek eta Manolo Valdések Equipo Crónica sortu zuten eta berehala Toledok utzi egin zuen. Beste bi kideek Equipo Crónicari eutsi zioten 1981ean Rafael Solbes hil zen arte.
1965
Lehen aldiz Equipo Crónicarekin Turingo II Centro galerian egin zuen erakusketa. Lissone saria jaso zuen (Milan).
1967
Equipo Crónicak lehen aldiz egin zuen erakusketa Valentzian, Galería Val i 30n. Haren lanak Le monde en question erakusketan sartu ziren Parisko Musée d'Art moderne de la Ville de Paris-en.
1969
Bilboko Galería Grisesen Guernica 69 sail osoa jarri zuen erakusgai.
1970
Equipo Crónicak Parisko Musée d'Art moderne de la Ville de Paris-ek antolatutako II Biennale del'Estampe-n hartu zuen parte.
1971
Parisko Salon de mai-n parte hartu zuen.
1973
Parisko Biennale de Paris-en parte hartu zuen.
1974
Hainbat erakusketa egin zituen Frantziako aretoetan, hala nola, Musée d'Art Moderne de Pau-n (Pau), Musée d'Art moderne de la Ville de Paris-en (Paris), Maison de la Culture de Saint-Étienne-n (Saint-Étienne) eta Maison de la Culture de Reims-en (Reims).
1976
Veneziako XXXVII Biennale di Venezia-n parte hartu zuten.
1977
Hainbat erakusketa egin zituen Alemanian, hala nola, Frankfurter Kunstverein-en (Frankfurt), Badischer Kunstverein-en (Karlsruhe) eta Kunstverein Hannover-en (Hannover). Haren lana Mythologies quotidiennes II erakusketan sartu zen Parisko Musée d'Art moderne de la Ville de Paris-en.
1979
Grabatuaren Zilarrezko Domina lortu zuen Tokioko Eleventh Printmaking Biennal-en.
1980
Haren lana Vanguardia Española del Siglo XX erakusketan sartu zen Mexikoko Museo de Bellas Artes de Monterreyn.
1981
Equipo Crónica desegin zen Rafael Solbesen heriotzarekin. Valdések amaitu gabe utzi zuen Equipo Crónicaren lana eta irudi propioak sortzen hasi zen.
1982
Bakarkako erakusketak egin zituen Valentzian eta Bartzelonan.
1983
Art Against Apartheid talde-erakusketa ibiltarian parte hartu zuen eta Frantzian, Espainian, Italian, AEBn, Alemanian, Norvegian eta Suedian ibili zen erakusketa.
1984
Valentziako Alfons Roig saria jaso zuen.
1985
Kultura Ministerioak Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina eman zion.
1986
Bagdad-eko (Irak) International Biennale for the Plastic Arts-en domina jaso zuen.
1989
Equipo Crónica, 1965–1981 atzera begirakoa egin zen Valentziako Institut Valencià d'Art Modernen (IVAM) eta ondoren, Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofían eta Bartzelonako Casa Caritaten izan zen.
1993
Condecoración de la Orden de Andrés Bello domina jaso zuen Venezuelako errepublikaren Banda de Honor sailean.
1996
Valentziako Institut Valencià d'Art Modernek (IVAM) Valdésen lanaren atzera begirakoa egin zuen.
1998
Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina eman zion Hezkuntza eta Kultura Ministerioak.
1999
Spanische Kunst am Ende des Jahrhunderts talde-erakusketan parte hartu zuen Museum Würth-en (Künzelsau, Alemania). Ordezkari espainiarra izendatu zuten Esther Ferrerrekin batera, Veneziako XLVIII Biennale di Venezia-n.
2000
Menina izeneko eskultura instalatu zuten Madrilgo Chopera de Alcobendas pasealekuan. Bilboko Fundación Bilbao Arte Fundazioan egin zuen erakusketa. Asociación Española de Críticos de Arte para Estamparen saria jaso zuen ARCO 2000n (Madril).
2001
I Bienal de las Artes de Valencian parte hartu zuen.
2002
Guggenheim Bilbao Museoak azken hogei urteetan eginiko hirurogeita hamar lanen atzera begirakoa inauguratu zuen Manolo Valdés. Pintura eta eskultura erakusketan. Haren marrazki guztiak osotasunean bildurik eginiko lehen erakusketa Bilboko Bilbao Bizkaia Kutxa fundazioan egin zen. Haren lan grafikoaren erakusketa ibiltari bat Jordaniako, Siriako, Turkiako, Libanoko eta Marokoko hainbat hiritan izan zen.
2004
Valentziako Valencianos del Siglo XXI saria jaso zuen.
2005
Hagako Museo Beelden aan Zee-n jarri zituen bere lanak erakusgai. Meninas erakusketa inauguratu zen Parisko Jardins du Palais Royal-en eta ondoren, erakustaldia Zurichen eta Oviedon izan zen.
2006
Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofíak 1981etik aurrera eginiko lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen. Chillidaren omenez erakusketan parte hartu zuen Guggenheim Bilbao Museoan.
2007
Frantziako gobernuak Officier de L'Ordre National du Mérite izendatu zuen. Brontzezko sei monumentu-eskulturaz osaturiko instalazioa aurkeztu zuen New Yorkeko Bryant Park-en, eta erakusketa egin zuen Parisko Galería Maeght-en.
2008
Bilboko kaleetan Manolo Valdés. Escultura Monumental erakusketa inauguratu zen Obra Social Fundació «la Caixa»k antolatuta; ondoren Espainiako hainbat hiritan egon zen erakusgai. Mallorcako Sala Pelairesen egin zen Manolo Valdés. Don Juan (Obra gráfica) erakusketa.
2009
Madrilgo Galería Marlborough-en jarri zituen lanak erakusgai.
2010
Madrilgo Erkidegoko Arteetako Nazioarteko Domina jaso zuen. Erakusketa bat egin zuen Marlborough Gallery-n, New Yorken. New Yorkeko kaleetan Manolo Valdés: Monumental Sculpture on Broadway erakusketa inauguratu zen, Marlborough Gallery-k antolatua, The New York City Department of Parks & Recreations-ekin lankidetzan. Manolo Valdés. Obra Gráfica erakusketa inauguratu zen Museo de Arte Español Enrique Larreta-n, Buenos Airesen.
2011
Juan Carlos erregearen erretratua aurkeztu zuen, Madrilgo Udaletxean kokatzeko. Picasso por Manolo Valdés erakusketa inauguratu zen XXIV Octubre Picassiano-ren barruan, Picasso Fundazioan, Málagan. Javier Molinsen Valdés como pretexto dokumentala estreinatu zen Marché International du Film (MIF) 2011 azokan, Cannesko Zinemaldiak antolatutakoan, Frantzian.
×