Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Biografia Liam Gillick

Ikus Bildumaren lanak

Aylesbury-n (Ingalaterra) jaio zen 1964an

1987
Goldsmiths College-n graduatu zen, Londresko Unibertsitatean. 1989 Bere aurreneko bakarkako erakusketa antolatu zuten Karsten Schubert Gallery-n, Londresen.
1991
Henry Bondekin batera erakusketak izan zituen leku hauetan: Gió Marconi galeria, Milan; APAC Centre d'Art Contemporain, Nevers (Frantzia); eta Karsten Schubert Gallery, Londres.
1992
Erakusketa bat izan zuen Air de Paris-en, Parisen.
1993
Henry Bondekin batera erakusketa bat izan zuen Centre for Contemporary Arts-en, Glasgown, eta Angela Bullochekin Air de Paris-en, Parisen.
Gillicken lana Backstage erakusketan egon zen ikusgai, Kunstverein Hamburg-en.
1994
Koloniako Schipper & Krome-n eta Londresko Interim Art-en aurkeztu zuen bere lana.
1995
Gillicken lanaren erakusketak antolatu ziren leku hauetan: Künstlerhaus Stuttgart; Kunstverein Elsterpark, Leipzig; Air de Paris, Paris; Galleria Emi Fontana, Milan; eta Basilico Fine Arts, New York.
1996
Artistaren lanaren erakusketak Londresko Robert Prime Gallery-n eta Berlingo Schipper & Krome-n antolatu ziren. Gillicken lana Traffic taldeko erakusketan egon zen ikusgai, Bordeleko CAPC Musée d'Art Contemporain-en.
1997
Ludwigsburgeko (Alemania) Kunstverein Ludwigsburg-ek Discussion Island—A What If? Scenario Report aurkeztu zuen.
Le Consortium de Dijon-ek (Franzia) McNamara Papers, Erasmus and Ibuka Realisations, The What If? Scenarios aurkeztu zuen.
Erakusketa bat izan zuen Basilico Fine Arts-en, New Yorken.
Kasselgo Documenta Xen parte hartu zuen Erasmus Ass Zehn Jahre Opium #2. lanarekin.
1998
Gillicken lanaren erakusketak egin ziren leku hauetan: Kunstverein Hamburg; Villa Arson, Niza; Le Magasin de Grenoble (Frantzia); Schipper & Krome, Berlin; Orchard Gallery, Derry (Ipar Irlanda); eta Air de Paris, Paris.
1999
Frankfurteko Frankfurter Kunstverein-ek David erakusketa aurkeztu zuen.
Gillicken instalazio bat aurkeztu zen BIC Technologiezentrum-en, Leipzigen (Alemania).
2000
Gillicken lanaren erakusketak antolatu ziren leku hauetan: Westfälischer Kunstverein, Münster; Arnolfini, Bristol; Hayward Gallery, Londres; Casey Kaplan Gallery, New York; eta Air de Paris, Paris.
Artistaren lana What If/Tänk Om erakusketan egon zen ikusgai, Stockholmeko Moderna Museet-en.
2001
Tate Britain-ek Annlee You Proposes kanpoaldeko instalazioa aurkeztu zuen.
Gillicken lana Salzburgoko Salzburger Kunstverein-en eta Zuricheko Hauser & Wirth & Presenhuber-en egon zen ikusgai.
Yokohamako 2001 Trienalean
(Japonia) parte hartu zuen, baita Berlingo 2. Bienalean ere, hiri horretako Kunst-Werke Institute for Contemporary Art-en.
Gillicken Consciens atondoko instalazioaren ikuspegia (Installation view of Consciens Lobby) lana Osloko Telenor Corporation-en eraikineko atondoan instalatu zuten.
2002
Londresko Whitechapel Art Gallery-k Gillicken The Wood Way aurkeztu zuen.
Turner sarirako izendatu zuten. Amiantuzko berokiak mikaz ereinda (Coats of Asbestos Spangled with Mica) instalazioa sortu zuen Londresko Tate Britain-en saria zela-eta antolatutako erakusketarako.
Haren lana Municheko Galerie Rüdiger Schöttle-n eta Vienako Galerie Meyer Kainer-en egon zen ikusgai.
Proiektu publikoak egin zituen leku hauetarako: DekaBank, Frankfurt; Olnick Corporation, TK, (New Jersey); Mercat de Alacant (Espainia), eta Alcobendas (Madril).
2003
New Yorkeko Museum of Modern Art-ek Projects 79: Liam Gillick, Literally erakusketa aurkeztu zuen.
Torontoko Power Plant-ek Liam Gillick: Communes, Bars and Greeenrooms aurkeztu zuen.
Erakusketa bana izan zuen Galerie Max Hetzler-en eta Schipper & Krome-n, Berlinen.
Ezin diot galdera horri erantzun kontzientzia kontua da
(I can't answer that question it's a question of conscience) instalazioa sortu zuen Alcobendasen (Madril).
Gillicken instalazioak inauguratu ziren leku hauetan: Londresko Metroa, Frieze Art Fair azoka zela-eta, Regent's Place (Londres), eta Fort Lauderdale–Hollywood International Airport, Florida.
2004
Gillicken lana leku hauetan egon zen ikusgai: Milwaukee Art Museum, Milwaukee (Wisconsin); Galerie Micheline Szwajcer, Anberes; Air de Paris, Paris; eta Galería Javier López, Madril.
Haren lana Singular Forms (Sometimes Repeated): Art from 1951 to the Present erakusketan ikusi ahal izan zen, New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en antolatutakoan.
Lan sail bat aurkeztu zuen Britainiar Barne Ministerioaren eraikin berrirako, Londresen.
Instalazioak sortu zituen Vienako 140 kokalekutarako, hiri horretako Museum in Progress-ek antolatutako proiektu bat zela-eta.
2005
Gillicken lanaren erakusketak aurkeztu ziren leku hauetan: Palais de Tokyo, Paris; Centro de Arte Contemporáneo, Malaga; Casa Encendida, Madril; Baltimore Museum of Art; Corvi-Mora, Londres; eta Galerie Meyer Kainer, Viena.
2006
Erakusketa bana izan zituen Dublingo Kerlin Gallery-n eta Berlingo Esther Schipper-en.
Taldeko erakusketak antolatu ziren Philippe Parrenorekin, Kunsthalle Zürich-en, eta Angela Bullochekin, Londresko Cubitt Gallery-n.
Gillicken Hedadura zuzeneko sistema (Directed Expansion System) lana instalatu zuten Maharamen, Chicagon.
2007
Gillicken lana ikusgai egon zen Anberesko Galerie Micheline Szwajcer-en, Londresko Corvi-Mora galerian eta Lakewoodeko (Colorado) Lab at Belmar-en.
Modeloa eskala handian Anyangeko plaza baterako egitura sozial baterako
(Full-Scale Model for a Social Structure for a Plaza in Anyang) sortu zuen, Anyangeko aurreneko proiektu artistiko publikorako, Hego Korean.
2008
Amsterdameko Stedelijk Museum-en Vincent Award sarirako hautagai izan zen.
Liam Gillick: Three Perspectives and a Short Scenario
atzera begirako erakusketa, lau zatitan egituratua eta urtebeteko iraunaldikoa, leku hauetan aurkeztu zuten: Witte de With, Rotterdam; Kunsthalle Zürich; Kunstverein München, Munich; eta Museum of Contemporary Art Chicago.
Erakusketa bat izan zuen Casey Kaplan Gallery-n, New Yorken.
Sydneyko 16. Bienalean
(Australia) parte hartu zuen.
2009
Museum of Contemporary Art Chicago-k The one hundred and sixty-third floor: Liam Gillick Curates the Collection aurkeztu zuen.
Artistaren lana leku hauetan egon zen ikusgai: House of Art de Budweis (Txekiar Errepublika); MAK, Viena; eta Eastside Projects, Birmingham (Ingalaterra).
Gillicken Nola jokatuko duzu? Sukaldeko katu bat hizketan (How are you going to behave? A kitchen cat speaks) lana Veneziako LIII Biennale di Venezian, Alemaniako pabilioian jarri zen ikusgai.
2010
Bonneko Kunst- und Ausstellungshalle der Bundesrepublik Deutschland-ek One long walk. . . Two short piers. . . erakusketa aurkeztu zuen.
Gillicken Zeruaren eta lurraren arteko itxurazko uztartzea (The Apparent Junction of Earth and Sky) Miamiko autobusetako publizitate hesietan eta markesinetan instalatu zuten Billboard Project-en barruan, Miamiko Locust Projects-en eskutik.
Erakusketa bat izan zuen New Yorkeko Casey Kaplan Gallery-n.
Shanghaiko 8. Bienalean
parte hartu zuen.
2011
Gerrako egitura-joko bat (A Game of War Structure) lana aurkeztu zuen, Dublingo Irish Museum of Modern Art-erako propio sortua.
Lawrence Weinerrekin batera Mendekotasun sintaxi bat (A Syntax of Dependency) lana sortu zuen Anberesko Museum van Hedendaagse Kunst Antwerpen-erako.
×