Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Biografia Koldobika Jauregi

Ikus Bildumaren lanak

Alkiza, Gipuzkoa, 1959

1959
Urriaren 11n jaio zen Alkizan (Gipuzkoa).
1978
Eskulturari buruzko interesa agertzen hasi zen modu autodidaktan eta Jesús Gallego pintorearen laguntzaz. Donostiako IV. Sariketa Gaztea lehiaketara pieza bat aurkeztu eta Lehenengo saria irabazi ondoren, eskultore izatea erabaki zuen.
1980
Gipuzkoako Artista Berrien Lehiaketan aukeratu zuten (Donostia).
1982
Lehenengo bakarkako erakusketak egin zituen Elduain eta Lizartza herrietan (Gipuzkoa).
1983
Ertibil 83 sariketan hautatu zuten.
1984
Bere lan bat Donostiako Martutene auzoan instalatu zuten.
1985
Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintzialaren Erakusketa Aretoan egin zuen erakusketa (Donostia).
1986
Bulgariako nazioarteko sinposio batera bidaiatu zuen Eusko Jaurlaritzaren Bidaiako Diru Zorro bat erabiliz. Haren lanen erakusketa bat inauguratu zen Caja Laboral-Euskadiko Kutxaren Aretxabaletako Kultura Aretoan eta Euskal Herriko beste herri batzuetako aretoetara eraman zuten gero. Máximo Ramos Nazioarteko Grabatu sarian parte hartu zuen (Ferrol).
1987
Gipuzkoako Foru Aldundiaren beka bat eskuratu zuen Carrarara bidaiatzeko (Italia); bertan, marmolezko eskultura ezagutzen hasi zen.
1988
Eibarko Udal Kultura Aretoan egin zuen erakusketa.
1989
Zaldiak deitutako erakusketa egin zuen Errenteriako Xenpelar Etxean. Galería Vanguardian erakutsi zituen lanak (Bilbo).
1990
Eskulturak erakutsi zituen Nizako Palais des Expositions de la Foire d'Art Contemporainen. Haren eskultura-lanaren erakusketa bat egon zen erakusgai Balmasedako Udal Ateneoaren Erakusketa Aretoan. Eduardo Chillidaren Zabalaga Beka jaso zuen.
1991
Donostiako San Telmo Museoak bere obraren erakusketa garrantzitsu bat egin zuen.
1993
Hainbat erakusketa egin zituen Iruñeko Kribia Galerían, Bilboko Galería Vanguardian, Valladolideko Galería Delpasajen eta Donostiako Galería Olaetxean.
1994
Bilboko Rekalde Aretoak Lan-prozesuak erakusketa egin zuen. Galería Olaetxean berriz egin zuen erakusketa Donostian. Formas en crecimiento eskultura-multzoa egin zuen Lasturgo Gris Duquesa kareharriz Eusko Jaurlaritzaren mandatuz.
1995
Gijongo I Trienal de Arte Gráficon parte hartu zuen. Haritz-zurez egindako Baserriaren barneko zuhaitza eskultura instalatu zuten Legorretako Udalaetxearen aurrealdean (Gipuzkoa).
1996
Düsseldorf-era lekualdatu zen bost urtez eta, bertan, Museum Insel Hombroichen artista gonbidatu bizi izan zen Arte y naturaleza deitutako proiektu esperimental batean. Haren bidez, beste artista eta musikari alemaniar batzuekin batera bizi zen, eta Ekialdeko filosofiak ikasten hasi.
1997
IKB Deutsche Industriebank-ek bere zurezko hiru pieza instalatu zituen Düsseldorf-eko egoitza berrian.
1998
Tolosako Aranburu Jauregian erakutsi zituen lanak (Gipuzkoa). Juan Manuel Lumbreras galerian erakusketa bat egin zuen (Bilbo), eta bertan egongo da erakusgai behin eta berriz hurrengo urteetan. Haren obra Kuntsverein Braunschweig-eko Jahresgaben erakusketan egon zen ikusgai (Alemania). Lemoatx harrobiko birgaitze-lanak egin zituen: La memoria de la montaña , Lemoako Udalaren mandatuz (Bizkaia).
1999
Galerie Baukunst-en erakutsi zituen lanak (Kolonia). Bere lanak Würth Museum-eko Spanische Kunst am Ende des Jahrhunderts erakusketan egon ziren ikusgai (Künzeslau, Alemania).
2000
Bodenburg Jauregian egindako eta Bodenburgeko Kunstverein Bad Salzdetfurth-ek antolatutako Arche erakusketa kolektiboan parte hartu zuen (Bodenburg, Alemania). Memoria arbórea eskultura-multzoa instalatu zen Barakaldon (Bizkaia).
2001
Donostiako Galería Artekon eta, berriz, Bilboko Galería Juan Manuel Lumbrerasen erakutsi zuen bere obra grafikoa.
2002
Donostiako Inasmet Fundazioan egon zen erakusgai, Prozesuaren estetika izenburupean. Erakusketa bana egin zuen Donostiako Ekain Galerian eta Bilboko Juan Manuel Lumbrerasen. Feria de Arte Gráfico Estampan parte hartu zuen (Madril).
2003
Chillidaren omenez eskultura-multzoa egiteko egitasmoa sortu zuen Cabildo de Fuerteventuraren mandatuz. Setioa I eskultura-saila egin zuen eta Guggenheim Bilbao Museoak bere Bildumarako erosi zuen hurrengo urtean.
2004
Ekain Galerian eta San Bizenteko klaustroan erakutsi zituen lanak (Donostia). Erakusketa bana egin zuen Donostiako Galería Kur-en eta Ordiziako Barrena Kultur Etxean.
2005
Ekialdeko motiboetan inspiratutako eskultura eta lan grafikoak erakutsi zituen Bilboko Galería Juan Manuel Lumbrerasen eta, Altzürükü izenburupean, Donostiako Ekain Galerian. Erakusketa bana egin zituen Madrilen: Arte Contemporáneo eta Xanon Galería de Arte galerietan.
2006
Aire zabaleko eskultura-erakustaldi bat egin zuen Tolosan (Gipuzkoa) eta Zarauzko Galería Ispilu Arten erakutsi zituen lanak. Bere obra Hitz zizel / Zizela hitz erakusketan egon zen ikusgai, Kursaal Jauregiko Kubo Aretoan.
2007
Guggenheim Bilbao Museoak Laborategiak. Bilduma iraunkorrari begira: Koldobika Jauregi erakutsi zuen. Gero, bere obra Juan Luis Morazak museo berean komisariatutako Ezezagunak. Euskal Herriko arte garaikidearen kartografiak erakusketan egon zen ikusgai. Figura humana y abstracción erakusketan parte hartu zuen Würth Museo La Rioja-n (Agoncillo).
2008
Donostiako Ekain galerian erakutsi zituen lanak bakarka Bidaia izenburupean.
2010
UR MARA izeneko espazio esperimentala sortzeari ekin zion, eta bertan bat egin zituen artea, etnografia (giza sorkuntzak) eta natura. Espazio horretan iraunkorki eta aire zabalean erakusten da artistaren eskultura-sorta bat, baita azken lanen aldizkako erakusketak ere. Bestalde, «prozesuan» ikusi ahal izan ziren Koldobika Jauregiren interbentzioak, bai karelabeen inguruko harrobian bai UR MARAko beste zenbait lekutan ere. Naturaldia10en parte hartu zuen ekitaldirako kartel bat eginez eta instalatuz Tolosako Kultur Etxean. José Luis Zumeta eta Juan Luis Goenagarekin batera, Zarauzko Ispilu Arte galeriak antolatutako erakusketa batean parte hartu zuen. 2011 Artea Oinez11 erakusketa ibiltarian parte hartu zuen, Nafarroa Oinez ekitaldiaren barruan.
×