Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

Biografia Julian Schnabel

Ikus Bildumaren lanak

Brooklyn, New York, 1951

1951
Urriaren 26an jaio zen Brooklyn-en (New York).
1965
Familia Brownsville-ra (Texas) joan zen.
1969
Texasko University of Houston-en hasi zen ikasten eta lau urteren buruan Arte Ederretako lizentzia lortu zuen.
1973
New Yorkera lekualdatu zen Whitney Museum of American Art-en Independent Study Program-en onartua izan ondoren. Joel Shapiro, Sigmar Polke eta Blinky Palermo ezagutu zituen.
1976
Bakarkako lehen erakusketa egin zuen Houston-eko (Texas) Contemporary Arts Museum-en.
1978
Düsseldorf-eko Galerie Dezember-en jarri zituen bere lanak erakusgai. Bere lehen «plate paintings»ak egin zituen eta zatiketa-metodoa erabiltzen hasi zen.
1979
New Yorkeko Mary Boone Gallery-n erakutsi zituen lanak.
1980
Zuricheko Galerie Bruno Bischofberger-en eta Basileako Kunsthalle Basel-en egin zituen erakusketak. Veneziako XXXIX Biennale di Venezia-n parte hartu zuen.
1981
Aldi berean Mary Boone Gallery-n eta Leo Castelli Gallery-n jarri zituen bere lanak erakusgai; bi aretoak New Yorkeko eraikin berean zeuden kokatuak. Haren lana A New Spirit in Painting erakusketan jarri zuten erakusgai Londresko Royal Academy of Arts-en. Whitney Museum of American Art-ek (New York) antolatutako Whitney Biennial-en parte hartu zuen. Aurkitutako objektuak pinturetan txertatzen hasi zen.
1982
Veneziako XL Biennale di Venezia-n parte hartu zuen. Brontzezko lehen eskulturak sortu zituen. Haren lanaren zati bat Amsterdameko Stedelijk Museum-en jarri zen erakusgai eta ondoren, Londresko Tate Gallery-n. Haren lanetako batzuk Düsseldorf-eko Kunsthalle Düsseldorf-en eginiko New York Now erakusketan eta Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofíaren Palacio de Velázquezen eginiko New Tendencies in New York erakusketan sartu zituzten.
1983
Madrilen eta Bartzelonan egin zituen erakusketak. Ordutik aurrera Espainian erakusketak maiz egiten hasi zen.
1985
Mexikon pintura-sail bat egin zuen olana iragazgaitzaren gainean.
1986
Municheko Städtische Galerie im Lenbachhaus-en Joseph Beuys-en omenez eginiko Beuys zu Ehren erakusketan parte hartu zuen Grab für Joseph Beuys lanarekin. Haren lanaren erakusketa bat Japoniako hainbat museotan izan zen. Londresko Whitechapel Art Gallery-k haren pinturaren atzera begirako erakusketa antolatu zuen eta hurrengo bi urteetan, Parisko Musée national d'art moderne, Centre Georges Pompidou-n, Düsseldorf-eko Kunsthalle Düsseldorf-en, New Yorkeko Whitney Museum of American Art-en, Kaliforniako San Francisco Museum of Modern Art-en eta Houston-eko (Texas) Museum of Fine Arts-en izan zen erakusgai.
1988
The Recognitions saila jarri zuen erakusgai Sevillako Convento del Carmen–Cuartel del Carmenen aurrietan. Ondoren, erakusketa Basileako Kunsthalle Basel-era eraman zuten.
1989
Basileako Museum für Gegenwartskunst-ek artistaren paper gaineko lanen atzera begirako handia antolatu zuen eta ondoren, Nîmes-eko (Frantzia), Municheko, Bruselako, Edinburgoko eta Chicagoko (Illinois) museoetan egon zen erakusgai. Azken lanak Bordeleko (Frantzia) CAPC - Musée d'art contemporain de Bordeaux-en jarri zituen erakusgai eta pinturak, eskulturak eta marrazkiak Prato-ko (Italia) Museo d'Arte Contemporanea-n.
1990
Ia horma-irudi izan zitezkeen pinturen saila (670 x 670 cm) instalatu zuen Carré d'Art – Musée d'Art Contemporain-en (Nîmes, Frantzia). Erakusketa bat egin zuen aire zabalean St. Moritz mendi-tontorrean (Suitza) brontzezko eskulturak jarriz.
1991
Olatz López Garmendiari eskainitako sailarekin hasi zen.
1992
Argazkiak sartzen hasi zen paper gaineko lanetan.
1994
Bi atzera begirako erakusketa egin ziren Mexikon, Museo de Monterreyn eta Museo Rufino Tamayon (Mexiko Hiria).
1995
Fundació Joan Mirón (Bartzelona) egin zuen erakusketa.
1996
Basquiat filma estreinatu zen, Schnabelek idatzia eta zuzendua, Jean-Michel Basquiaten bizitzari buruz. Boloniako Galleria d'Arte Moderna-k atzera begirakoa egin zion.
1997
Guggenheim Bilbao Museoaren Guggenheim Museoak eta mende honetako artea inaugurazio-erakusketan haren lanak erakutsi ziren. Veneziako XLVII Biennale di Venezia-n parte hartu zuen.
1999
Haren lana Guggenheim Bilbao Museoaren Nazioarteko korronteak gaur egungo artean erakusketan izan zen ikusgai.
2000
Bigarren filma egin zuen, Antes de que anochezca, Reinaldo Arenas idazle kubatarrari buruz. Johnny Depp eta Javier Bardem protagonista zituela, filmak Veneziako Zinemaldiaren Epaimahaiaren saria lortu zuen.
2001
Los Angeles County Museum of Art-en (Los Angeles, Kalifornia) egin zuen erakusketa.
2002
Düsseldorf-eko Kunstsammlung Nordrhein-Westfalen-en egin zuen erakusketa.
2003
New Yorkeko PaceWildestein galeriaren New Indian Paintings and Selected Sculpture erakusketan parte hartu zuen. Harry N. Abrams argitaletxeak Julian Schnabel argitaratu zuen.
2004
Haren pinturaren atzera begirako erakusketa inauguratu zuten Frankfurteko Schirn Kunsthalle-n eta ondoren, Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofíaren Palacio de Velázquezen eta Napoliko Mostra d'Oltremare-n jarri zuten erakusgai.
2006
Zuzendari gisa hirugarren filma egin zuen: Le scaphandre et le papillon (Eskafandra eta tximeleta) ekoizpen frantsesa Jean-Dominique Bauby-ren eleberri homonimoari buruz.
2007
Cannes-eko Zinemaldian Zuzendari onenari saria jaso zuen Le scaphandre et le papillon (Eskafandra eta tximeleta) filmagatik. Gucci taldeak Gucci Group sarirako izendatu zuen Veneziako 64. Zinemaldian. Haren lanak Txinan jarri ziren erakusgai, Beijingo Beijing World Art Museum-en eta Hong Kong-eko 10 Chancery Lane Gallery-n, eta Italian, Erromako Palazzo Venezia-n eta Milango Palazzo Reale-n. Donostiako Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak Summer: Julian Schnabel erakusketa eskaini zion.
2008
Zuzendari onenari Urrezko globoa eman zioten Le scaphandre et le papillon (Eskafandra eta tximeleta) filmagatik eta Oscarretarako lau izendapen lortu zituen filmak. Helsinkiko Museum of Contemporary Art Kiasma-n eta Shanghaiko (Txina) Zendai Museum of Modern Art-en erakusketak egin zituen. Haren lanak Londresko Tate Modern-en izan ziren erakusgai UBS Openings: Paintings from the 1980s erakusketan.
2009
Haren lana Budapest-eko Ludwig Múzeum-en New Acquisitions – Rarely Seen Works erakusketan sartu zen. Frist Center for the Visual Arts-en (Nashville, Tennessee) Paint Made Flesh erakusketan parte hartu zuen eta ondoren, Washingtoneko The Phillips Collection-en egon zen erakusketa.
2010
Nikola Rukaj Gallery-k, Toronton, Kanadan, MIXED MEDIA WORKS ON PAPER & MASTER PRINTS erakusketa inauguratu zuen, eta Art Gallery of Ontario-k, Toronton, Julian Schnabel: Art and Film. Polaroid argazkiekin egindako lana jarri zuen ikusgai Forum Kultur und Wirtschaft-en, Düsseldorfen, eta Colnaghi galerian, Londresen; azken erakusketa hau leku hauetan ikusi ahal izan zen ondoren: Fotomuseum Den Haag, Haga; Centro Niemeyer, Avilés, eta diCHromA Photography, Madril. Miral filma aurkeztu zuen Veneziako Zinemaldian. Haren obra Collecting Biennials erakusketan egon zen ikusgai, Whitney Museum of American Art-en, New Yorken. Bi urteko lankidetza iragarri zuen Maybach enpresarekin; Maybach-ek, bere aldetik, artistak egindako Queequeg eskultura aurkeztu zuen, Art Basel-en, Miamin.
2011
Julian Schnabel. Permanently Becoming and the Architecture of seeing erakusketa inauguratu zen Museo Correr-en, Venezian. Miral filma estreinatu zuen. Haren obra Modern Art galerian, Londresen, eta Kunsthalle Bielefeld-en, Bielefelden, Alemanian, egindako taldeerakusketetan ikusgai egon zen.
×