Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Biografia Juan Luis Moraza

Ikus Bildumaren lanak

Gasteiz, 1960

1960
Ekainaren 22an jaio zen Gasteizen.
1978
Tellaetxe parkearen antolamendurako Arkitektura Lehiaketan Bigarren saria jaso zuen (Barakaldo).
1979
Comité de Vigilancia Artística (CVA) sortu zuen María Luisa Fernández artistarekin batera; izen hori baliatu zuten arte eta filosofiaren arteko erlazioa aztertzen duen izaera kontzeptualeko lan-sail baterako. Bere lehenengo agerpena hurrengo urtean gertatu zen Espainiaren Etxeko Espacio poético experimental talde erakusketan (Paris).
1982
Bere lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Bilboko Udal Aurrezki Kutxaren Kultura Aretoan CVA deituraz. Arte Ederren Fakultatean graduatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU, Leioa).
1983
CVArekin batera egin zuen erakusketa Bartzelonako Sala Metrònomen Cicatriu a la matriu izenburupean. Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Arte Ederren Fakultatean irakasle hasi zen, eta bertan jardun zuen 1990 arte. Gure Artea 1983 sariketan akzesit bat esleitu zitzaion, eta beste bat Bilboko Hiria Eskultura Lehiaketan. Eusko Jaurlaritzaren arte-ikerketaren beka jaso zuen.
1984
CVA desegin zen. Gure Artea 1984 sariketako Eskulturako Bigarren saria eskuratu zuen.
1985
Sala Metrònomeko Mitos y delitos erakusketan parte hartu zuen (Bartzelona); gero, Bilboko Udal Aurrezki Kutxaren Kultura Aretoan izan zen ikusgai.
1986
Basauriko Kultur Etxean eta Mungiako Kultur Etxean egin zituen erakusketak (Bizkaia).
1987
Kultura Ministerioak esleitutako Muestra de Arte Joven saria jaso zuen.
1988
Madrilgo bere lehenengo erakusketa egin zuen Galería Oliva Maran.
1989
Arabako Batzar Nagusien Eskultura saria jaso zuen eta eskultura publiko bat egiteko mandatua eman zioten.
1990
Erakusketak egin zituen Valentziako Galería Rita Garcían Cualquiera, todos, ninguno izenburupean eta Bartzelonako Galería Berinin ARLMA izenburupean. Eskultura publiko bat egin zuen Gasteizko Ogasunaren Probintzia Bulegoen eraikinerako. Seis sexos de la diferencia liburua argitaratu zuen. Banestoren Sorkuntzako Beka esleitu zioten eskultura-modalitatean.
1991
Espainiako Historia, Arkeologia eta Arte Ederren Kanpo Gaietarako Ministerioaren beka eskuratu zuen eskultura-espezialitatean.
1992
Utrechteko Unibertsitatearen mandatuz, «Complejos y Complejidades. Cien años de Arte Español» saiakera idatzi zuen. Joko Olinpikoei buruzko Revista de Occidenteren zenbaki monografiko baterako ilustrazioak egin zituen (Madril).
1993
MA(non é)DONNA. Imágenes de creación, procreación y anticoncepción liburuan argitaratu zuen, eta izenburu berdina baliatu zuen Galería Elba Benítezeko erakusketarako (Madril).
1994
Ornamento y ley erakusketa egin zuen Gasteizko Sala Amárican. Éxtasis, status, estatua lana sortu zuen. Bienal de São Paulon egin zuen erakusketa (São Paulo), baita Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofíako erakustaldi kolektibo batean ere, Cocido y crudo izenburupean. Arte Ederretan doktoratu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU, Leioa).
1995
Pablo Gargallo Museoan Éxtasis, status, estatua erakusketa egin zuen (Zaragoza). Bilboko Windsor Kulturgintzan erakutsi zituen lanak. Eskultura-irakasle hasi zen Pontevedrako Arte Ederren Fakultatean Vigoko Unibertsitatean eta horretan jardun du gaurdaino.
1996
Nafarroako Unibertsitate Publikoan erakutsi zituen lanak, eta berriz ere Galería Elba Benítezen (Madril).
1997
Lleidako Bienal d'Art Leandre Cristòfolen parte hartu zuen, eta saritu egin zuten.
1998
Anestética (algologos) erakusketa inauguratu zen Sevillako Centro Andaluz de Arte Contemporáneon; gero, Lleidako Sala Cristòfolera eraman zuten. Donostiako DV galerian egin zuen erakusketa.
1999
Interpasividad erakusketa egin zuen Koldo Mitxelena Kulturunean, Donostia.
Guggenheim Bilbao Museoko Euskal Herriko eta Espainiako gaur egungo artea erakusketan izan zen ikusgai. Interpasión ikastaroa zuzendu zuen Donostiako Arteleku arte garaikideko zentroan.
2001
Bere obra Fundació Joan Miróko Ironía erakusketan egon zen ikusgai (Bartzelona); gero, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean erakutsi zuten. «Arte y Saber» ikerketa-proiektua zuzendu zuen Artelekun (Donostia).
2003
Extasis, status, estatua, 1994, lana Gardentasunak erakusketan egon zen ikusgai. Casa de Américan erakutsi zituen lanak PLATA: Pensar América II izenburupean.
2004
Gasteizko Artium Arte Garaikideko Euskal Museo-Zentroak Comité de Vigilancia Artísticaren (CVA) ibilbideari buruzko erakusketa bat egin zuen; hurrengo urtean, Lleidako Centre d'Art La Panerara eraman zuten. Galería Elba Benítezen erakutsi zituen lanak S¡ izenburupean. Gnomón (Estilo hegemónico) pieza instalatu zuen aldi baterako Bartzelonako Museu d'Art Contemporaniren (MACBA) fatxadan. Botánica política. Usos de la ciencia, usos de la historia erakustaldian parte hartu zuen Bartzelonako Fundación «la Caixa»ko Sala Montcadan.
2005
Respeto izeneko erakusketa egin zuen Debako Santa Maria Elizako klaustroan. Bere obra ikusgai egon zen Desacuerdos. Sobre arte, políticas y esfera pública en el estado español erakusketan, aldi berean Bartzelonako Muse d'Art Contemporanin (MACBA) eta Granadako Centro José Guerrero y Palacio de los Condes de Gabian egindakoa. Estetika-eskolak eman zituen Europar Unibertsitateko Arkitektura eta Arte Ederren Fakultatean (Madril).
2006
Komisario-lanetan aritu zen Carmen Burórekin batera La Casa Encendidako Tejidos. Óseos, pictóricos, arquitectónicos erakustaldian. Arte y psicoanálisisis frente a la sociedad contemporánea ikastaroa eman zuen La Casa Encendidan (Madril).
2007
Ezezagunak. Euskal Herriko arte garaikidearen kartografiak erakusketako komisariolanak egin zituen Guggenheim Bilbao Museoan. Museo de Arte Contemporáneo de Castilla y Leóngo (MUSAC) Existencias erakustaldian egon zen ikusgai (Leon).
2008
Sculpture-Center-eko Soy el final de la reproducción erakustaldian egon zen ikusgai (Long Island), baita Palazzo Sant'Eliako España 1957–2007: L'arte spagnola da Picasso, Mirò, Dalí e Tàpies ai nostri giorni erakusketan ere (Palermo, Italia). Hitzaldi bat eman zuen Descomposición izenburupean Luis de Ajuria Aretoan (Vital Kutxaren Gizarte Ekintza, Gasteiz).
2010
El retorno de lo imaginario. Realismos entre XIX y XXI erakusketaren komisarioa izan zen Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía-n. Erakusketak egin zituen Iruñako Moisés Pérez de Albéniz galerian eta Gasteizko Montehermoso Kultur Etxean. Haren obra Malagako Museo del Patrimonio Municipal-eko eta Bruselako Palais des Beaux- Arts/Paleis voor Schone Kunsten-eko erakusketetan aurkeztu zen.
2011
Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía-k Ornamento y ley eskuratu zuen. Canales alternativos (o no) de creación. Una aproximación crítica mintegian parte hartu zuen, Universidade de Santiago de Compostela-k antolatutakoan, Centro Galego de Arte Contemporánea-n (CGAC), Santiagon.
×