Biografia Joseph Beuys
Krefeld, Alemania, 1921 | Düsseldorf, 1986
- 1921
- Krefeld-en maiatzaren 12an jaio zen (Alemania).
- 1940
- Eskola amaitu zuen eta, medikuntza ikastearen aukera aztertu ondoren, nazien indar armatuetan sartu zen: Wehrmacht.
- 1941
- Aisialdian, biologia-, botanika- eta geografia-eskoletara joan zen Posen-eko Reichuniversität-era (egungo Polonia). Artera dedikatzearen aukera aztertzen hasi zen eta hala erabaki zuen Wilhelm Lehmbruck eskultorearen lana ezagutu ondoren.
- 1942
- Frontera borrokatzera bidali zuten.
- 1943
- Haren hegazkina lurrera bota zuten Krimean (Ukrainia) eta nomada tartarek bizitza salbatu zioten.
- 1947
- Staatliche Kunstakademie Düsseldorf-en sartu zen (Düsseldorf) eta, besteak beste, Joseph Enseling eta Ewald Mataré irakasleen gainbegiradapean ikasi zuen. 1951n bertan graduatu zen.
- 1953
- Lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen bere lanen bildumagile Franz Joseph eta Hans van der Grinten anaien etxean.
- 1961
- Kleve-ko Städtisches Museum Haus Koekkoek-en egin zuen erakusketa (Alemania). Monumentu-eskulturako irakasle izendatu zuten Staatliche Kunstakademie Düsseldorf-en (Düsseldorf).
- 1962
- Fluxus mugimenduarekin harremanetan jartzen hasi zen Nam June Paik eta George Maciunas artistak ezagutu ondoren. Haiekin antolatu zuen Festum Fluxorum Fluxus kontzertua Staatliche Kunstakademie Düsseldorf-en 1963an (Düsseldorf).
- 1965
- Galerie Alfred Schmelan egon zen erakusgai (Düsseldorf).
- 1967
- Deutsche Studentenpartei (Alemaniako Ikasleen Alderdia) sortu zuen. Haren lanaren lehenengo atzera begirako erakusketa egin zen Mönchengladbach-eko Städtisches Museum Abteiberg-en (Alemania). Kunstmuseum Basel-en egin zuen erakusketa (Basilea).
- 1971
- Moderna Museet-en (Stockholm) eta Wuppertal-eko Von der Heydt-Museum-en egon zen ikusgai (Alemania).
- 1972
- Staatliche Kunstakademie Düsseldorf-etik kanporatu zuten akademian baztertutako ikasleak bere klaseetan onartzearren. Sei urtetan luzatu ziren gai horri buruzko eztabaidak.
- 1973
- Hamburger Kunsthallen egin zuen erakusketa (Hanburgo), eta Erromako Villa Borgheseren aparkalekuko erakustaldi kolektiboan parte hartu zuen. «Diziplinarteko sorkuntza eta ikerketarako nazioarteko goi-mailako eskola libre» bat sustatzeko elkartea sortu zen, etorkizunean unibertsitate libre bat sortzeko oinarri-lana egin zezan.
- 1974
- Otsailean, bere adiskide Heinrich Böll-ekin batera, «diziplinarteko sorkuntza eta ikerketarako nazioarteko unibertsitate libre» bat sortu zuen. Joseph Beuys: The Secret Block for a Secret Person in Ireland erakustaldia inauguratu zen Oxford-eko Museum of Modern Arten.
- 1976
- Alemania ordezkatu zuen XXXVII Biennale di Venezian (Venezia). Lichtwark-Preis der Freien und Hansestadt jaso zuen Hanburgon (Alemania).
- 1977
- Joseph Beuys, Richtkräfte erakusketa egin zen Nationalgalerie, Staatliche Museen zu Berlin-en (Berlin). Kassel-eko (Alemania) Documenta 6n parte hartu zuen (Alemania).
- 1978
- Akademie der Künst-eko kide izendatu zuten (Berlin). Thorn-Prikker Ehrenplakette der Stadt eskuratu zuen Krefeld-en (Alemania).
- 1979
- New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en haren lanen atzera begirako erakustaldi garrantzitsu bat egin zuen.
XV. Bienal de São Paulon parte hartu zuen (São Paulo). Goslar hiriaren Kaiserring saria jaso zuen (Alemania). - 1980
- Kunstmuseum Bonn-en (Bonn) eta Städtische Galerie im Lenbachhaus-en (Munich) egon zen erakusgai. Royal Academy of Fine Arts-eko kide izendatu zuten (Stockholm). Alemania ordezkatu zuen XXXIX Biennale di Venezian (Venezia).
- 1981
- Das Kapital 1970–1977 saila jarri zuen erakusgai Hallen für Internationale Neue Kunst-en (Zurich).
- 1982
- Kassel-eko (Alemania) Documenta 7n parte hartu zuen eta, orduan, Kassel-en zazpi mila zuhaitz landatzeko asmoa biltzen zuen proiektuari ekin zion. Haren heriotzaren ondoren, bere ikasleek eta jarraitzaileek amaitu zuten proiektua.
- 1984
- Beuys, Ölfarben 1949–1967 erakustaldia inauguratu zen Kunsthalle Tübingen-en (Alemania). Seibu Museum of Art-en egon zen erakusgai (Tokio). Olivestones eskultura instalatu zuen Turingo Castello di Rivolin.
- 1985
- Madrilgo Fundación Caja de Pensionesek paper gaineko lanen erakustaldi bat eskaini zuen.
- 1986
- Wilhelm Lehmbruck saria eskuratu zuen (Duisburgo, Alemania). Bihotzekoak jota hil zen urtarrilaren 23an Düsseldorf-eko bere estudioan. Hil ondoren, omenezko erakusketa bat egin zen, Beuys zu Ehren, Munich-eko Städtische Galerie im Lenbachhaus-en.

