Biografia José Manuel Ballester
Madrid, 1960
- 1983
- Antonio del Rincón Lehenengo Marrazki Saria jaso zuen, Guadalajarako Diputazioak emana (Espainia).
- 1984
- Arte Ederretan lizentziatu zen Madrilgo Complutense Unibertsitatean.
2. Marrazki Domina irabazi zuen 51 Salón de Otoño lehiaketan. Villa de Madrid Kultur Zentroa, Madril. - 1985
- Lehenengo Marrazki Saria irabazi zuen II Certamen de Artes Plásticas de la Comunidad de Madrid lehiaketan. Casa del Reloj Kultur Zentroa, Madril.
- 1987
- Ciudad de Alcalá Lehenengo Pintura Saria irabazi zuen, Alcalá de Henares, Madril.
- 1988
- Ohorezko Aipamena jaso zuen IX Bienal de Pintura Ciudad de Zamoran. Erakusketan aurkeztu zuen lana Gaztela eta Leongo Gobernuak erosi zuen.
Bere aurreneko bakarkako erakusketa antolatu zuten Madrilgo Albéniz antzokian. - 1989
- Beka bat jaso zuen XXIII Université Internationale d’Été-ra joateko, Parisko Institut National de la Jeunesse-k antolatutakora.
Lehenengo saria jaso zuen III Bienal de Pintura de Murcian. Erakusketan aurkeztu zuen lana Murtziako Gobernuak erosi zuen. - 1990
- Erakusketa bana izan zuen leku hauetan: Alcalá de Henaresko Fundación Colegio del Rey. Capilla del Oidor, Madril, eta Sala Imagen - Caja San Fernando, Sevilla.
- 1991
- Erakusketa bat egin zuen Levy galerian, Madrilen.
Ballesterren obra Realisms: Spanish Contemporary Art erakusketan egon zen ikusgai Japonian, Tokio, Osaka, Yokohama eta Kiotoko Takashimaya Museoetan. - 1992
- Erakusketa bat izan zuen Levy galerian, Hanburgon.
- 1993
- Ballesterren obraren erakusketak aurkeztu ziren Murtziako Clave galerian eta Burgosko Espacio Caja Burgos aretoan.
- 1994
- Lehenengo Marrazki Saria jaso zuen Alexandriako XVIII. Bienalean, Egipton.
Madrilgo Tórculo galeriak eta Bartzelonako Antonio de Barnola galeriak Ballesterren obraren erakusketa bana aurkeztu zuten. - 1995
- Madrilgo Fundación Arquitectura COAMek Fragmentos aurkeztu zuen, Ballesterren lan grafikoaren erakusketa.
- 1996
- Artistaren obraren erakusketa bana antolatu zuten Palacio del Almudí jauregian eta Espacio Mínimo galerian, biak Murtzian.
- 1997
- Medellingo Erakusketa Jauregiak (Kolonbia) eta Logroñoko Amós Salvador aretoak (Espainia) Ballesterren obraren erakusketa bana aurkeztu zuten.
- 1998
- José Manuel Ballester: Naturalezas muertas erakusketa jarri zuten ikusgai Ibercaja Camón Aznar Museoan, Zaragozan.
- 1999
- Grabatu Sari Nazionala jaso zuen, Madrilen Kalkografia Nazionalak eta San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiak aurkeztua.
Erakusketak egin zituen leku hauetan: Espacio Mínimo galeria, Murtzia; Rivadavia aretoa, Kadiz; Estiarte galeria, Madril, eta Antonio de Barnola galeria, Bartzelona.
- 2000
- Clermont-Ferrandeko (Frantzia) DRAC Auvergne aretoak Ballesterren obraren erakusketa bat aurkeztu zuen, Traits d’Architecture izenekoa, Les Mars de l’Art Contemporain jaialdiaren barruan.
Madrilgo Estiarte galeriak artistaren argazki sail bat jarri zuen ikusgai PhotoEspaña argazki jaialdiaren barruan. - 2001
- Iruña Hiria Arte Plastikoei buruzko VIII. Bienalean parte hartu zuen. Erakusketan aurkeztu zuen lana Iruñeko hiriak erosi zuen.
Madrilgo Estiarte galeriak Heliograbados: José Manuel Ballester aurkeztu zuen. - 2002
- Ballesterren obra leku hauetan egon zen ikusgai: Hamburger Bahnhof Museoa, Berlin; Atenasko Galeria Nazionala; ARTIUM Arte Garaikidearen Euskal Zentroa-Museoa, Gazteiz; Centro de Arte Museo de Almería, Almeria; eta Marlborough eta Estiarte galeriak, Madril.
- 2003
- Valentziako La Gallera aretoak Lugares de paso erakusketa aurkeztu zuen.
- 2004
- Ballesterren obra Monocromos, de Malevich al presente erakusketan egon zen ikusgai, Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía-n antolatutakoan.
- 2005
- José Manuel Ballester: Habitación 523 erakusketa aurkeztu zen Palacio Velázquez jauregian eta Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía-n, Madrilen.
- 2006
- Madrilgo Hiriak ematen duen Francisco de Goya Pintura Saria jaso zuen.
Artistaren obraren erakusketak antolatu ziren Pascal Vanhoecke galerian, Parisen, eta Vanguardia galerian, Bilbon.
Ballesterren obra Modern Photographs: The Machine, the Body and the City, Selections from the Charles Cowles Collection erakusketan egon zen ikusgai, Miami Art Museum-en. Ondoren, Parrish Art Museum-en ikusi ahal izan zen, Southamptonen, New Yorken. - 2007
- Beijingeko Central Academy of Fine Arts-ek Obra reciente sobre China erakusketa aurkeztu zuen.
Ballesterren obraren erakusketak leku hauetan ere antolatu ziren: Asia Etxea, Bartzelona; Fundación Astroc, Madril; Nicholas Metivier galeria, Toronto, eta Charles Cowles galeria, New York. - 2008
- Madrilgo Erkidegoaren Kultura Saria jaso zuen argazki arloan.
Ballesterren obraren erakusketa bana egin ziren Pascal Vanhoecke galerian, Parisen, eta Distrito 4 galerian, Madrilen.
Ballesterren obra En Privat 1 erakusketan egon zen ikusgai, Es Baluard Palmako Arte Moderno eta Garaikideko Museoan antolatutakoan. - 2009
- Artistaren obraren erakusketak leku hauetan aurkeztu ziren: San Juan de la Peña monasterioa, Jaka; Palacio del Almudí jauregia, Murtzia, eta Estiarte galeria, Madril.
- 2010
- Argazki Sari Nazionala irabazi zuen.
Fervor de metrópolis erakusketa aurkeztu zen Ballesterren obrarekin, Pinacoteca do Estado-n, São Paulon.
Erakusketa bat izan zuen Pascal Vanhoecke galerian, Parisen. - 2011
- Ballesterren obra Ficciones y realidades: Arte español de los 2000 en la colección arte contemporáneo erakusketan egon zen ikusgai, Patio Herreriano Museoan, Valladoliden.

