Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

Biografia Jorge Oteiza

Ikus Bildumaren lanak

Orio, Gipuzkoa, 1908 | Donostia, 2003

1908
Urriaren 21ean jaio zen Orion.
1927
Madrilera lekualdatu zen. Arkitekturari buruzko interesa agertu zuen, baina burokrazia arrazoiak tarteko, medikuntzan matrikulatu zen.
1928
Lehenengo eskulturak egin zituen.
1929
Medikuntza-ikasketak utzi eta, luzerako izan ez bazen ere, Madrilgo Escuela de Artes y Oficiosen matrikulatu zen.
1931
Gipuzkoako Artista Berrien IX. Lehiaketan lehenengo saria eskuratu zuen Donostian; 1933an berriz esleitu zioten saria.
1932
San Telmo Museoan (Donostia) artista gazteen talde-erakusketa parte hartu zuen.
1933
Gipuzkoako Artista Berrien X. Lehiaketan lehenengo saria jaso zuen berriz.
1935
Hego Amerikara bidaiatu zuen eta Buenos Airesen finkatu zen. Talde-erakusketa batean parte hartu zuen Sala Witcomben (Buenos Aires). Santiagoko Unibertsitateko (Txile) Academia de Bellas Artesen egin zuen erakusketa. Vicente Huidobro poeta ezagutu zuen.
1936
Antzerki politiko esperimentala sortzen parte hartu zuen (Santiago, Txile).
1938
Itziar Carreñorekin ezkondu zen.
1941
Escuela Nacional de Cerámican (Buenos Aires) irakasle izan zen.
1947
Universidad de Trujilloko (Peru) Ikerketa Zientifikoen ohorezko kide izendatu zuten. «Informe sobre mi escultura» argitaratu zuen Cabalgata aldizkarian (Buenos Aires).
1948
Bilbora lekualdatu zen.
1950
Oñatiko Arantzazuko Basilikaren estatuak egitea esleitu zioten. Elizbarrutiak proiektua baztertu zuen, eta atzeratu. Estatuak 1969an jarri zituzten.
1951
Milango IX Triennale di Milano-n ohorezko diploma esleitu zioten Ensayo sobre lo simultáneo eskulturagatik.
1952
Londresko Institute of Contemporary Arts-en Monumento al prisionero político desconocido nazioarteko lehiaketan parte hartu zuen espainiar bakarra izan zen. Interpretación de la estatuaria de la megalítica americana argitaratu zuen (Cultura Hispánica argitaletxea, Madril, 1952).
1953
Arte fantástico talde-erakusketan parte hartu zuen Galería Clanen (Madril).
1954
Arkitekturako Sari Nazionala eskuratu zuen Donejakue bideko kaperaren egitasmoagatik.
1957
São Pauloko IV Bienal do Museu de Arte Moderna de São Paulo-n parte hartu zuen, eta Eskulturako nazioarteko saria eskuratu. Bienal de São Paulo-rako Propósito experimental 56–57 katalogoa argitaratu zuen. Equipo 57 artista-taldearen sorreran parte hartu zuen, luze gabe banandu zen arren.
1958
Irunera lekualdatu zen. Washingtoneko Gres Gallery-n egon zen erakusgai. Conclusión experimental n.º 1 eta n.º 2 eta Desocupación de la esfera egin zituen.
1959
Monumentalidad e Integración de Escultura con Arquitectura y Ciudad nazioarteko lehiaketan (Montevideo) saria eskuratu zuen Roberto Puigekin batera egindako Monumento a Battle proiektuagatik. Homenaje a Mallarmé eta Conclusión experimental n.º 3 lanak egin zituen eta azken horrekin amaitutzat eman zuen bere eskultore-lana.
1960
Madrilgo Galería Neblín eta Bilboko Sala Tekan erakutsi zituen lanak Néstor Basterretxearekin batera. El final del arte contemporáneo argitaratu zuen [J. Oteiza eta N. Basterrechea, Galería Neblí, Madril, 1960)]; bertan, eskultura uzteko arrazoiak azaldu zituen. Haren lana New Spanish Painting and Sculpture erakusketan egon zen ikusgai New Yorkeko Museum of Modern Art-en (MoMA).
1963
Quosque tandem…! Ensayo de interpretación del alma vasca argitaratu zuen (Auñamendi, Donostia, 1963).
1965
Acteón filma estreinatu zen, gidoia artistak berak idatzia zuela.
1966
GAUR taldea sortu zuen Eduardo Chillida, Nestor Basterretxea, Remigio Mendiburu, Amable Arias, Jose Luis Zumeta, Rafael Ruiz Balerdi eta Jose Antonio Sistiagarekin batera.
1968
Arantzazuko Basilikaren eskulturetarako lanei berrekin zien. Oteiza 1933–68 monografikoa argitaratu zuen Nueva forma aldizkariak, Oteizaren «Estética del huevo. Mentalidad vasca y laberinto» epilogoa zuela.
1970
Estela a Madoz egin zuen eta Zarautzen instalatu zen.
1972
Burutu gabe geratutako lan zatiari heldu zion berriz eta Laboratorio de tizas egin zuen. 1973 Arantzazuko eskulturak jarri zituen erakusgai Galería Múltiplen (Madril).
1974
Galería Txantxangorrin (Hondarribia) egin zuen erakusketa.
1976
Veneziako XXXVII Biennale di Venezia-n parte hartu zuen.
1979
Arte español contemporáneo erakusketan parte hartu zuen Fundación Juan Marchen (Madril).
1981
«Falsificación con cultura vasca, artistas, vascofonía, universidad: A un periodista, puntualizaciones que sirven para gobernantes» argitaratu zuen Muga egunkarian (1981eko abuztua).
1983
Ejercicios espirituales en un túnel: En busca y encuentro de nuestra identidad perdida argitaratu zuen (Donostia, Hordago, 1983).
1984
Euzkadi aldizkariaren sari berezia jaso zuen. 1985 Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina eman zion Kultura Ministerioak.
1986
Haren lana Parisko Musée national d'art moderne, Centre Georges Pompidou-ren Qu'est-ce que la sculpture moderne? 1900–1970 erakusketan egon zen ikusgai.
1987
Cinq siècles d'art espagnol: le siècle de Picasso erakusketan parte hartu zuen Parisko Musée d'Art Moderne de la Ville de Paris-en.
1988
Jorge Oteiza: propósito experimental erakusketa antologikoa egin zuen Fundación Caja de Pensionesek (Madril); gero, erakusketa Bilboko Arte Eder Museora eta Bartzelonako Fundació «la Caixa» de Pensionsera eraman zuten. Espainia ordezkatu zuen Veneziako XLIII Biennale di Venezia-n Susana Solanorekin batera. Asturiasko Printzea saria jaso zuen Arteen kategorian.
1990
Existe Dios al noroeste eta La ley de los cambios poesia-lanak argitaratu zituen.
1991
El libro de los plagios argitaratu zuen eta, bertan, Eduardo Chillidari plagiatzea leporatu zion.
1992
Galería Tristánen (Bartzelona) egin zuen erakusketa. Itziar, elegía y otros poemas argitaratu zuen aurreko urtean haren emazte Itziar Carreño hil ondoren. Odiseo pieza instalatu zen Iruñeko Ziudadela parkean. Nafarroako Urrezko Domina esleitu zioten. Jorge Oteiza Fundazioa sortu zen.
1995
Estética del huevo: Huevo y laberinto, mentalidad vasca y laberinto argitaratu zuen. Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria jaso zuen. La tierra y la luna lana instalatu zen Oñatiko Unibertsitatearen klaustroan.
1996
Pevsner Association saria eskuratu zuen.
1997
Goya mañana. El realismo inmóvil. El Greco. Goya. Picasso liburua argitaratu zuen.
1998
Euskal Herritar Unibertsala saria eskuratu zuen Donostiako Orfeoiarekin batera. Ola artelana instalatu zen Museu d'Art Contemporani de Barcelonan (MACBA). Honoris causa doktore izendatu zuten Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Madrilgo Círculo de Bellas Artesen domina eman zioten.
2000
Haren lanaren erakusketa antologikoa egin zen Donostiako Kursaal Jauregiko Kubo Aretoan. Iruñeko Sala García Castañónen eta Alacanteko Santa Bárbara gazteluan egin zituen erakusketak.
2002
Variante ovoide de la desocupación de la esfera lana instalatu zen Bilboko Udaletxearen aurrean. Arte Ederretako honoris causa doktore izendatu zuten Bartzelonako Unibertsitatean. Fundación Museo Jorge Oteiza Fundazio Museoaren inaugurazioa iragarri zen (Altzuza, Nafarroa).
2003
Apirilaren 9an hil zen Donostian.
×