Biografia Jim Dine
Cincinnati, Ohio, 1935
- 1935
- Ekainaren 16an jaio zen Cincinnati-n (Ohio), James Lewis Dine izena zuela.
- 1951
- Cincinnati-ko Art Academyren gau-eskoletara joan zen 1953 arte.
- 1953
- University of Cincinnati unibertsitatearen College of Applied Arts-en eta Boston-eko Museum of Fine Arts-eko eskolan hasi zen.
- 1955
- Bere matrikula Ohioko Unibertsitatera (Athens) aldatu zuen eta, bi urte ondoren, han graduatu zen Arte Ederretan. Bostongo Museum of Fine Arteseko eskolan ikasten jarraitu zuen aldi berean (Massachusetts).
- 1958
- Patchogue-ra lekualdatu zen (Long Island) eta, gero, New York hirira.
- 1959
- New Yorkeko Judson Gallery-ko erakusketa batean parte hartu zuen.
- 1960
- Claes Oldenburg-ekin batera, Ray Gun erakusketa aurkeztu zuen Judson Gallery-n (New York) eta, bertan, bere lehenengo girolana sartzen da: The House. The Smiling Workman happeninga egin zuen Judson Gallery-n (New York); bertan ere lanak erakutsi zituen urte. New Yorkeko Reuben Gallery-n bere lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen. Museo bateko bere lehenengo erakustaldian parte hartu zuen: Andrew Dickson White Museum of Art-eko Young Americans erakustaldian (Ithaca, New York).
- 1962
- Martha Jackson Gallery-n egon zen erakusgai (New York) eta Europako bere lehenengo bakarkako erakustaldia egin zuen Galleria Dell'Ariete-n (Milan).
- 1963
- Palais des Beaux-Arts-en egin zuen erakusketa (Brusela).
- 1964
- XXXII Biennale di Venezian parte hartu zuen (Venezia).
- 1965
- Irakasle gonbidatu hasi zen Yale Unibertsitatean (New Haven), baita egonaldiko artista moduan Ohioko Oberlin Collegen ere eta, horretan zela, Allen Memorial Art Museum-en egon zen erakusgai. Turingo Galleria Gian Enzo Speronen egin zuen erakusketa.
- 1966
- Stedelijk Museum-en egin zuen erakusketa (Amsterdam). Scotland Yardek bere lan-sail bat kendu zuen Robert Fraser Gallery-tik, lizunak zirela eta.
- 1967
- Cornelleko Unibertsitatean sartu zen kritikari bisitari moduan (Ithaca, New York). Londresera lekualdatu zen. New Yorkeko Museum of Modern Artek (MoMA) Jim Dine: Designs for a midsummer night's dream erakusketa egin zuen.
- 1968
- Kassel-eko (Alemania) Documenta 4n parte hartu zuen.
- 1969
- Kunstverein München-en (Munich) eta Kunsthalle Nürnberg-en (Nurenberg) egin zituen erakusketak.
- 1970
- New Yorkeko Whitney Museum of American Art-ek bere obraren atzera begirako erakusketa handi bat egin zuen. Galleria d'Arte Moderna-n egin zuen erakusketa (Turin).
- 1971
- Londresetik itzuli zen eta Putney-n finkatu (Vermont). Rotterdam-eko Boijmans Van Beuningen Museum-ek erakusketa bat eskaini zion haren lanari; gero, Städtische Kunsthalle Düsseldorf-era eta Staatliche Kunsthalle Baden-Baden-era eraman zuten Düsselford eta Baden-Baden hirietan hurrenez hurren.
- 1974
- La Jolla Museum of Contemporary Art-en egon zen erakusgai (La Jolla, Kalifornia).
- 1975
- Los Angeles-eko Biltmore Hotelaren barnealdeak diseinatu zituen.
- 1976
- 1960eko hamarkadaren hasierako grabatuei buruzko erakusketa bat inauguratu zen Williams College Museum of Art-en (Williamstown, Massachusetts); gero, AEBko beste museo batzuetara eraman zuten.
- 1977
- Kassel-eko (Alemania) Documenta 6n parte hartu zuen.
- 1978
- New Yorkeko Museum of Modern Art-ek (MoMA) ur-bortitzen atzera begirakoa egin zuen; gero, AEBko beste museo batzuetara eraman zuten.
- 1979
- Bere paper gaineko obra berriena erakutsi zuen Galerie Claude Bernard-en (Paris). Marrazkiei buruzko erakusketa bat inauguratu zen University Art Museum-en (California State University, Long Beach); gero, Ameriketako Estatu Batuetako hainbat museotara eraman zuten.
- 1980
- American Academy and Institute of Arts and Letters-eko kide aukeratu zuten (New York).
- 1984
- Jim Dine: Five themes atzera begirako erakusketa garrantzitsua inauguratu zen Walker Art Center-en (Minneapolis); gero, Ipar Amerikako hainbat museotara eraman zuten.
- 1985
- New Yorkera aldatu zen. Horma-irudi bat egin zuen John Nuveen & Co. enpresarentzat (Chicago).
- 1986
- Houston Grand Opera-n (Houston) emandako Richard Straussen Salome operarako jantziak eta eszenografia egin zituen. Lan grafikoaren atzera begirako erakustaldi bat inauguratu zen Wesleyan Universityko Davison Art Center-en (Middletown, Connecticut); gero, Ameriketako Estatu Batuetako hainbat museotara eraman zuten.
- 1988
- Cincinnati-ko Contemporary Arts Center-ek marrazkien atzera begirako bat egin zuen; gero, AEBko beste museo batzuetara eraman zuten. Galleria d'Arte Moderna Ca'Pesaro-k (Venezia) marrazkien, margolanen eta eskulturen atzera begirako bat egin zuen.
- 1991
- Hakone Open-Air Museum-en erakutsi zituen lanak (Hakone, Japonia).
- 1992
- Pyramid Atlantic Award of Distinction saria jaso zuen (Washington).
- 1993
- Eskolak eman zituen Internationale Sommerakademie für Bildende Kunste-n (Salzburg, Austria).
- 1996
- Savannah College of Art and Design-ek Jim Dine: The Iconic Object erakustaldia egin zuen (Savannah, Georgia). Jim Dine: The Body and its Metaphors erakustaldia Japoniako hainbat museotatik eraman zuten.
- 1997
- Argazkiak erakutsi zituen Alan Cristea Gallery-n (Londres). Three Red Spanish Venuses lana Guggenheim Museoak eta mende honetako artea erakusketan sartu zen Guggenheim Bilbao Museoaren inaugurazioan.
- 1999
- New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-ek Jim Dine: Walking Memory, 1959–1969 erakusketa egin zuen; gero, Cincinnati Art Museum-era eraman zuten.
- 2000
- 2000 ans de creation: d'après l'Antique erakustaldian parte hartu zuen Louvre Museoan.
- 2002
- Minneapolis Institute of Arts-ek lan grafikoaren atzera begirako erakusketa bat egin zuen.
- 2004
- Washington-eko National Gallery of Art-ek marrazkiei buruzko erakusketa garrantzitsua egin zuen.
- 2006
- Tamaina handiko eskultura instalatu zuten Armory Art Center-en eskulturen lorategi berrian (West Palm Beach, Florida).
- 2007
- Jim Dine: Pinocchio izenburupean egon zen ikusgai PaceWidensteinen (New York). Caengo Musée des Beaux-Arts-ek erakusketa bat eskaini zion L'Odyssée de Jim Dine izenburupean.
- 2008
- Baltimore Museum of Art-ek (Baltimore) erakusketa bat eskaini zion Front Room: Jim Dine izenburupean. Mandatuz, Pinotxoren hamar metroko artistaren brontzezko eskultura bat instalatu zen Boras hirian (Suedia). Parisko Galerie Daniel Templon-ek artistaren bi erakusketa egin zituen: Jim Dine: Pinocchio eta Jim Dine: Pinocchio Prints.
- 2009
- Boy in the world (a memoir) Jim Dine izenburuko erakusketa egin zuen Boras Konstmuseum-en (Boras, Suedia). New Yorkeko Museum of Modern Art-eko (MoMA) Stage pictures: Drawing for Performance erakustaldian eta Made in USA – L'Art américain dans les collections du Centre de la Gravure erakusketan (Centre de la Gravure et de l'Image imprimée, La Louvière, Belgika) haren lanak izan ziren.
- 2010
- Londresko Alan Christea Gallery-k Jim Dine: Hearts from New York, Goettingen, and New Delhi erakusketa inauguratu zuen. Haren lana, beste artista batzuenarekin batera, leku hauetan egon zen ikusgai: Black Cube Gallery, Bartzelona; Galerie Wolfgang Exner eta MUMOK Museum Moderner Kunst Stiftung Ludwig Wien, biak Vienan; Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía, Madril; The Pace Gallery, New York, eta Musée Maillol - Fondation Dina Vierny, Paris.
- 2011
- Michiganeko Frederik Meijer Gardens & Sculpture Park-ek artistaren erakusketa bat inauguratu zuen, eta bertan 50eko hamarkadatik orain arteko hogei eskultura egon ziren ikusgai. Artistak hitzaldi bat eman zuen erakusketa honi buruz. New Yorkeko The Pace Gallery-k eta Nagoyako (Japonia) Nagoya/Boston Museum of Fine Arts-ek erakusketa bana eskaini zioten artistari.

