Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Biografia Jesús Mari Lazkano

Ikus Bildumaren lanak

Bergara, Gipuzkoa, 1960 | Arteagan bizi eta Busturian lan egiten du (Bizkaia)

1960
Urtarrilaren 10ean jaio zen Bergaran (Gipuzkoa).
1969
Pinturan hasi zen oso gaztetatik. Bere lehenengo koadroa egin zuen bederantzi urterekin aitak egindako asto eta paleta batez.
1977
Ikasketak hasi zituen Arte Ederren Goi Eskolan (Bilbo). Bilbo Handiko arkitekturarekin izandako lehenengo harremana; gero, bere obrara eraman zuen.
1980
Sala Metrònom Barcelonako Tramesa postal eta Parisko Espainiaren Etxearen Espacio poético experimental erakustaldietan parte hartu zuen.
1982
Arte Eder ikasketetan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU, Leioa). Artista Berrien Lehiaketako Lehenengo saria eskuratu zuen Donostian. 1983 Bere lehenengo bakarkako erakusketak egin zituen Donostiako Kutxa aretoan eta Bilboko Windsor Kulturgintza galerian. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sorkuntza Artistikorako beka eskuratu zuen.
1984
Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU, Leioa), pintura-eskolak ematen hasi zen Arte Ederretako Fakultatean. Lan horretan jardun du gaurdaino. Sala Gran Vía, 21en erakutsi zituen lanak (Bilbo).
1985
Pintura-modalitateko Lehenengo saria irabazi zuen Gure Artea 1985ean. Donostiako Galería Dieciséisen egin zuen erakusketa.
1986
Kultura Ministerioaren Muestra de Arte Joven saria jaso zuen (Madril).
1987
Madrilgo bere lehenengo erakusketa egin zuen Galería Gamarra Garriguesen. Gure Artea 1987 sariketako grabatuko bigarren saria eskuratu zuen. Arte en el País Vasco liburuaren portada irudikatu zuen (Ediciones Cátedra).
1988
Erakusketa bana egin zuen Donostiako Galería Dieciséisen eta Bilboko BBK Aretoan. Javier Gonzalez de Durana historialariak Lazkanoren 1977 eta 1988 arteko artelanen katalogo arrazoitua argitaratu zuen. New Yorkera bidaiatu zuen eta, bertan, hiriko arkitekturari buruzko koadro-sail bati ekin zion.
1989
Galería Antonio Machónen egon zen erakusgai (Madril). International Istanbul Biennialen parte hartu zuen.
1990
Banestoren Sorkuntzako Beka esleitu zioten. Seiehun metro koadroko horma-irudi bat egin zuen Metro Bilbaoren obretarako. Madrilgo Antonio Machón eta Bilboko Windsor Kulturgintza galerietan erakutsi zituen lanak.
1991
Correoserako lau seilu egin zituen Madril Europako Kultura Hiri izendatu zutela eta.
1992
Dallas-eko Adams-Middleton Gallery-n eta Luganoko Collection DOBEn (Suitza) erakutsi zituen lanak. Cuaderno de notas liburua argitaratu zuen Haizegoa argitaletxearekin.
1993
Galería Antonio Machónen egon zen erakusgai (Madril).
1994
Pintura doktoretzat atera zuen arkitektura eta pinturari buruzko tesi batez Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultatean.
1995
Erakusketa bat egin zuen Jakartako Embassy Gallery-n (Indonesia), eta bertan bizi zen hainbat hiletan.
1996
Dallasko Adams Middleton Gallery-n erakutsi zituen lanak. Horma-irudi bat egin zuen Fundación Argentariare liburutegirako Madrilen.
1997
Bilboko Foru Agiritegiaren Erakusketa Aretoak industria-arkitekturari buruzko bere sailaren atzera begirako bat egin zuen. Donostiako Galería Dieciséisen egin zuen erakusketa. Arte y naturaleza: El jardín como arte mintegian parte hartu zuen Zaragozako Unibertsitatean; horretarako, «El jardín como laboratorio o una geometría natural» saiakera idatzi zuen. Italiara bidaiatu zuen Academia Española de Bellas Artesen beka bati esker (Erroma).
1998
Bizkaiko industriako eraikin-hondakinak islatzen zituen De lo bello y lo útil pintura erakusketa egin zuen Industria Arkitekturaren Nazioarteko Mintegian kokatuta Gasteizko Montehermoso Jauregian.
1999
De los tiempos azken hamar urteen atzera begirako erakusketa egin zuen Rekalde Aretoan (Bilbo).
2000
Galería Antonio de Barnolan egon zen erakusgai (Bartzelona). «Del tiempo, de la ciudad, de nuestro tiempo en la ciudad» saiakera argitaratu zuen Ciudades imaginarias- arquitectura virtual liburuan Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) eskutik.
2001
Erroman erakutsi zituen lanak Galleria Il Polittico-n. Formatu handiko Euskadi margolana Eusko Legebiltzarrean instalatu zen (Gasteiz).
2002
Galería Antonio Machónen beste erakusketa bat egin zuen (Madril). «Paisajes, ¿qué paisajes?» hitzaldi-zikloa antolatu eta bertan parte hartu zuen Fundación Bilbao Arte Fundazioan (Bilbo). Horma-irudi tankerako De lo relativo o el lugar de la memoria lana instalatu zuen Bilboko Euskalduna Jauregian.
2003
BBK Kultura Aretoak azken hamabost urteotako bere obraren atzera begirako erakustaldi garrantzitsu bat egin zuen, eta Catálogo razonado 1989–2003 argitaratu. Iruñeko Galería SEIn erakutsi zituen lanak. Italiara egin zuen bidaiako marrazki eta margolanak biltzen dituen Roma deitutako liburua argitaratu zuen Bassarai argitaletxeak.
2004
Erroman erakutsi zituen lanak bigarren aldiz Galleria Il Polittico-n. Atenea Argitaletxearekin hasi zen lankidetzan (Madril), eta hainbat portada egin zituen harrezkero harentzat hurrengo urteetan. Bere artelanak Albemarle Gallery-n erakutsi zituen What Is Realism? izenburupean Edward Lucie Smithen komisario-lanak bere gain hartuta.
2005
Bere obra Guggenheim Bilbao Museoaren ArkiEskultura: Arkitekturaren eta eskulturaren arteko harremana XVIII. mendetik orain arte erakusketan egon zen ikusgai. Iraganbideko paisaia instalatu zen Bilboko San Mamesko Intermodalean: tamaina handiko lau horma-irudi.
2006
Ars imaginis erakusketa egin zuen Windsor Kulturgintza galerian eta, bertan, Mies van der Rohen-en eta Frank Lloyd Wright-en arkitekturan inspiratutako artelanak jarri zituen erakusgai.
2007
Chieti-ko (Italia) Fondazione Michettiren 58. Premio Michetti – «Nuovo Realismo» erakusketan parte hartu zuen. Ekainean, Laborategiak. Bilduma iraunkorrari begira: Jesus Mari Lazkano erakusketa inauguratu zen Guggenheim Bilbao Museoan. Aldi berean, Juan Luis Morazak komisariatutako Ezezagunak. Euskal Herriko arte garaikidearen kartografiak erakusketan parte hartu zuen Guggenheim Bilbao Museoan ere.
2008
La construcción del paisaje contemporáneo talde erakusketan egon zen ikusgai Fundación Beulaseko Centro de Arte y Naturalezan (CDAN, Huesca).
2009
Gernikako Museoan egon zen erakusgai.
2010
Bilboko Arte Eder Museoak haren obraren atzera begirako erakusketa handi bat egin zuen, arkitekturaren eta naturaren arteko dialektikan oinarrituta. Bilbao MMX murala aurkeztu zen Shanghaiko Erakusketa Unibertsalean, Txinan. 2011 AlhóndigaBilbao-n Bilbao MMX murala egon zen ikusgai Bilbao Guggenheim ++ Shanghai World Expo 2010 erakusketa zela eta.
×