Biografia Jenny Holzer
Jenny Holzer Gallipolis, Ohio, 1950
- 1950
- Uztailaren 29an jaio zen Gallipolis-en (Ohio).
- 1968
- Duke University-n hasi zen (Durham) eta udan Ohioko Unibertsitateko ikastaroetara joan zen.
- 1970
- Urtebetez marrazketa eta grabatua ikasi zuen Chicagoko Unibertsitatean.
- 1972
- Ohioko Unibertsitatean graduatu zen marrazketa eta grabatua espezialitatean.
- 1973
- Bidaia bat egin zuen Frantziara eta Espainiara.
- 1975
- Rhode Island School of Design-en hasi zen eta, bertan, Arte Ederren Master bat eskuratu zuen bi urte geroago. Hitz idatzia erabiltzen hasi zen bere lanetan.
- 1977
- New Yorkera lekualdatu zen Whitney Museum of American Art-eko Independent Study Program-en onartua izan ondoren. Truisms saila sortu zuen: testuak baliatuz egindako grabatu-multzo bat. Manhattango hormetan modu anonimoan eskegi zituen.
- 1978
- New Yorkeko P.S.1 Institute for Art and Urban Resources-en egon zen erakusgai, Painted Room izenburupean.
- 1979
- A Little Knowledge liburua argitaratu zuen. Inflamatory Essays sailari ekin zion.
- 1980
- Berarekin lankidetzan maiz ibilitako Peter Nadin artistarekin batera, The Living Series egin zuen, lehenengoz Galerie Rüdiger Schöttl-en (Munich) eta, gero, Galerie Chantal Crousel-en (Paris) erakusgai jarritakoa. Black Book liburua argitaratu zuen.
- 1982
- Bere lanetan LED pantailak erabiltzen hasi zen. The Living Series erakusketa Barbara Gladstone Gallery-n egin zen (New York). Kassel-eko (Alemania) Documenta 7n parte hartu zuen. Chicagoko Art Institute-n Blair Award saria jaso zuen.
- 1983
- Institute of Contemporary Art-en erakutsi zituen lanak (Pennsylvaniako Unibertsitatea, Filadelfia).
Truisms and Essays liburua argitaratu zuen. - 1984
- Rotterdam Kunststichting-en (Rotterdam) eta Kunsthalle Basel-en (Basilea) egon zen erakusgai. The Survival Series sailari ekin zion: zilar eta beltz koloreko xingola itsasgarrien gaineko testuz osatua eta, batzuetan, ordenagailuz sortutako irudiek lagunduta.
- 1985
- Under a Rock sailari ekin zion; horretarako, bere lehenengo granito-bankuak sortu zituen.
- 1986
- Signs saila jarri zuen ikusgai abenduan Des Moines Art Center-en (Des Moins, Iowa) inauguratutako erakustaldi ibiltarian; 1987an, Aspen Art Museum-era (Aspen, Colorado), San Franciscoko Artspace-ra, Museum of Contemporary Art-era (Chicago) eta Massachusetts Institute of Technology-ko List Visual Arts Center-era (Cambridge) eraman zuten ibiltari.
- 1988
- Brooklyn Museum of Art-en egin zuen erakusketa (New York). Signs eta Under a Rock sailak Londresko Institute of Contemporary Arts-en egon ziren erakusgai. Art Breaks egin zuen. Lan horretan, bere aurreko sailetako testuak hartu zituen abiatpuntu; MTVk tarteka eta ausaz eman zituen telebistaz.
- 1989
- Solomon R. Guggenheim Museum-en erakutsi zituen lanak (New York); erakusketa horretan, bere testuak proiektatu zituen Frank Lloyd Wrighten eraikinaren barnealdean. Bakarkako erakusketa bat egin zuen Dia Art Foundationen ere (New York), Laments saila erakutsiz.
- 1990
- XLIV Biennale di Venezian parte hartu zuen (Venezia). Bertan erakusgai jarritako instalazioari pabilioi onenaren Urrezko Lehoia esleitu zioten; gero, Städtische Kunsthalle-n (Düsseldorf) eta, hurrengo urtean, Louisiana Museum for Moderne Kunst-en (Humlebaek, Danimarka), Albright-Knox Art Gallery-n (Buffalo, New York), Walker Art Center-en (Minneapolis) eta Dallas Museum of Art-en (Dallas) erakutsi zuten.
- 1992
- Ydessa Hendeles Art Foundation-en erakutsi zituen lanak (Toronto).
- 1993
- Ujazdowski gazteluan (Varsovia) eta Haus der Kunst-en (Munich) egon zen erakusgai.
- 1994
- Japonian egin zituen erakusketak Contemporary Art Center-en (Mito) eta Art Gallery Atrium-en (Fukuoka). Skowhegan School of Painting and Sculptureren Skowhegan Medal for Installation eskuratu zuen (Maine). Ohioko Unibertsitateko UniversHonoris Causa Doktore izendatu zuten (Athens).
- 1995
- Laments saila jarri zuen erakusgai Williams College Museum of Art-en (Williamstown, Massachusetts).
- 1996
- Hirurehun giza hezurrez osatutako Lustmord instalazioa Kunstmuseum des Kantons-en erakutsi zuen (Thurgau, Warth, Suitza) eta, hurrengo urtean, Contemporary Arts Museumera eraman zuten (Houston). Crystal Award esleitu zioten Genevan World Economic Forumek emanda.
- 1997
- Installation for Bilbao lana egin zuen espresuki Guggenheim Bilbao Museoaren inaugurazio-erakustaldirako.
- 1998
- Instituto Cultural Itaú-n egon zen erakusgai (São Paulo).
- 1999
- Banco do Brasil kultura zentroan egin zuen erakusketa (Rio de Janeiro, Brasil).
- 2000
- Buenos Airesko Fundación Proak artistaren hainbat instalazio erakutsi zituen.
- 2001
- Erakusketak egin zituen Neue Nationalgalerie-n (Berlin; bertan, gainera, hainbat proiekzio eman zituen) eta CAPC - Musée d'Art Contemporain de Bordeaux-en (Bordele, Frantzia). Festival d'Automne de Parisen parte hartu zuen instalazio batekin, Pitié-Salpêtrièreko Chapelle Saint-Louis-en.
Berliner Zeitungen BZ-Kulturpreis esleitu zioten (Berlin). - 2002
- Frantziako Errepublikako Chevalier de l'Ordre des Arts et des Lettres izendatu zuten. Goslar hiriaren Kaiserring saria jaso zuen eta, ondorioz, hiri bereko Mönchehaus Museum für Moderne Kunst-en erakutsi zituen lanak.
- 2004
- Housatonic Museum of Art-ek (Bridgeport, Connecticut) Interface: Jenny Holzer and Media Art erakusketa egin zuen. Kunsthaus Bregenz-en egon zen erakusgai (Bregenz, Austria). Americans for the Arts-ek esleitutako Public Art Network Award jaso zuen (Washington eta New York).
- 2006
- Daniel Buren-ekin eta Liam Gillick-ekin batera izan zen hautatua Guggenheim Bilbao Museoaren lehiaketa batean parte hartzeko; helburua Museoaren Hamargarren Urteurrena ospatzea Salbe zubiaren gainean Museoren arkitekturan integratutako artelan bat sortzea zen.
- 2007
- LII Biennale di Venezian parte hartu zuen (Venezia). Massachusetts Museum of Contemporary Art-ek (MASS MoCA, North Adams, Massachusetts) barnealdera proiektatutako instalazioak erakutsi zituen AEBn lehenengoz, eta margolan berriekin egon ziren ikusgai Jenny Holzer - Projections erakusketan.
- 2008
- Chicagoko Museum of Contemporary Art-en (MCA) Jenny Holzer: PROTECT PROTECT erakustaldia inauguratu zen; gero, Whitney Museum of American Art-era (New York) eta Fondation Beyeler-era (Riehen, Suitza) eraman zuten. For the Guggenheim instalazioa egin zuen Solomon R. Guggenheim Museume-n (New York). The Missing Peace: Artists Consider the Dalai Lama erakusketan parte hartu zuen San Franciscoko Yerba Buena Center for the Arts-en. Gero, erakusketa Tokioko Daikanyama Hillside Terrace-ra eta Madrilgo Fundación Canalera eraman zuten.
- 2010
- Bi proiekzio instalatu zituen Institute of Contemporary Art-en, Bostonen, Massachusettsen, eta Portland Museum of Art-en, Portlanen, Mainen. Museum of Contemporary Art-ek, Chicago-n, eta Basileako Fondation Beyeler-ek, Suitzan, elkarrekin antolatu zuten Jenny Holzer erakusketa, ondoren BALTIC Centre for Contemporary Art-en, Gatesheaden, Erresuma Batuan, eta DHC/ARTen, Montrealen, Kanadan, aurkeztutakoa. Erakusketak egin zituen New Yorkeko Skarstedt Gallery-n, Parisko Galerie Yvon Lambert-en eta Edinburgoko Talbot Rice Gallery, University of Edinburgh-en.
- 2011
- Proiekzio bat instalatu zuen Old Brewery-en, Poznanen, Polonian. Berlingo Neue Nationalgalerie-k artistaren erakusketa homonimo bat inauguratu zuen. Haren lana taldeerakusketa hauetan aurkeztu zen: Skulpturenpark Köln, Kolonia, Museu de Arte Contemporânea Serralves, Oporto, Museum on the Seam, Jerusalem, Stedelijk Van Abbemuseum, Eindhoven, Herbehereak, eta Kunstsammlung Nordrhein-Westfalen, Düsseldorf.

