Biografia Jeff Koons
York, Pensilvania, 1955 | New Yorken bizi eta lan egiten du
- 1955
- York-en jaio zen (Pensilvania). Altzari-denda zuen aitak eta berarengandik ikasi zuen estetikaren zentzua izaten.
- 1962
- Marrazketa-klaseetara joaten hasi zen, eta aitaren dendan erakutsi zituen bere lanak.
- 1972
- Maryland Institute College of Art-en hasi zen (Baltimore), eta artea eta diseinua ikasi zituen.
- 1975
- Chicagora lekualdatu zen, School of the Art Institute of Chicago-n ikasketak jarraitzeko.
- 1976
- New Yorkera aldatu zen. Patti Smith abeslariaren eta Talking Heads taldeko kideen lagun egin zen.
- 1977
- David Salle eta Julian Schnabel artisten bidez, Mary Boone galerista ezagutu zuen: haren obrari buruzko interesa agertu zuen. Lorez eta untxi puzgarriz egindako eskulturak egiten hasi zen.
- 1980
- The New instalazioa jarri zuen ikusgai New Yorkeko New Museum of Contemporary Art-eko beirate batean, bere xurgagailu ezagunak erakutsiz.
- 1985
- New Yorkeko bere lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen International with Monument Gallery-n; hor, bere Equilibrium Tanks erakutsi zituen eta, urte horretan bertan, Chicagoko Feature Gallery-n ikusgai jarri zituen. Sail horretan Two Ball 50/50 Tank pieza ospetsua zegoen: saskibaloi batzuk bitrina batzuen barnean murgilduta.
- 1986
- Luxury and Degradation metalezko eskulturen saila egon zen erakusgai New Yorkeko International with Monument Gallery-n eta Los Angeleseko Daniel Weinberg-en.
- 1987
- Bere obra Saatchi Collection-eko New York Art Now erakusketan sartu zen (Londres). Whitney Museum of American Art-eko Whitney Biennialen parte hartu zuen (New York).
- 1988
- Portzelanazko eta kolore anitzeko zurezko eskulturen Banality saila sortu zuen, eta Ileana Sonnabend Gallery-n (New York), Donald Young Gallery-n (Chicago) eta Galerie Max Hetzler-en (Kolonia) jarri zuen erakusgai. Sail horretan Michael Jackson and Bubbles pieza ospetsua sartu zen. Chicagoko Museum of Contemporary Art-en erakutsi zituen lanak.
- 1989
- Rotterdamse Kunststichting-en egon zen erakusgai (Rotterdam). Poster bat instalatu zuen Brodway-ko publizitate-hesi batean, Made in Heaven pintura eta eskulturen sailaren lehenengo irudia erakusten zuela: erretratu horretan, Illona Staller «Cicciolina» aktore pornografikoarekin agertzen zen.
- 1990
- XLIV Biennale di Venezia parte hartu zuen (Venezia) eta, bertan, Made in Heaven pintura eta eskulturen saileko lehenengo lanak erakutsi zituen.
- 1991
- Made in Heaven saila erakutsi zen New Yorkeko Ileana Sonnabend Gallery-n eta Koloniako Galerie Max Hetzler-en. Illona Staller-ekin ezkondu zen Budapesten.
- 1992
- San Francisco Museum of Modern Art-ek eta Amsterdam-eko Stedelijk Museumek bere obraren atzera begirako erakustaldiak egin zituzten. Made in Heaven sailaren zati bat erakutsi zuen Galerie Lehmannn-en (Lausana, Suitza) eta Galerie Christophe Van de Wegh-en (Brusela). Puppy lan ezaguna sortu zuen Arolsen gazteluaren aurrean (Alemania): lore-jokoz jantzitako West Highland White Terrier motako txakurkume baten irudia.
- 1994
- Londresko Anthony d'Offay Gallery-n egin zuten erakusketa.
- 1995
- Puppy Sidney-ko Museum of Contemporary Art-en egon zen erakusgai.
- 1997
- Noirmont-eko Galerie Jérôme-n egin zuen erakusketa (Paris). Puppy Guggenheim Bilbao Museoaren inaugurazioan eraikinaren kanpoaldean instalatu zuten iraunkorki.
- 1999
- New Yorkeko Ileana Sonnabend Gallery-n eta Atenasko Deste Fundazioan egin zituen erakusketak.
- 2000
- Easyfun-Ethereal pintura-saila sortu zuen eta Deutsche Guggenheim-en jarri zuen erakusgai (Berlin). Split-Rocker lore-eskultura instalatu zuen Palais des Papes-en (Avignon, Frantzia). Puppy New Yorkeko Rockefeller Center-en egon zen ikusgai aldi baterako. Berliner Zeitungek BZ-Kulturpreis eman zion(Berlin).
- 2001
- Kunsthaus Bregenz-en (Bregenz, Austria) eta Gagosian Gallery-n (Los Angeles) egin zituen erakusketak. Easyfun-Etheral saila jarri zen erakusgai Guggenheim Bilbao Museoan.
- 2002
- New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-ek Easyfun-Ethereal saila jarri zuen erakusgai. Argazki eta lan grafikoei buruzko erakustaldi bat egin zen Kunsthaus Bielefeld-en (Bielefeld, Alemania). XXV Bienal de São Paulon parte hartu zuen (São Paulo) eta, bertan, Easyfun-Ethereal saila erakutsi zuen. Skowhegan Medal for Sculpture jaso zuen, Skowhegan School of Painting and Sculpture-k esleituta (Maine). Corcoran College of Art and Design-eko Arte Ederretako Honoris Causa doktore izendatu zuten (Washington).
- 2003
- Italiako museo batean egon zen erakusgai lehenengo aldiz: Museo Archeologico Nazionale di Napoli-n (Napoli). Jasper Johnsetik Jeff Koonsera: Broad bildumen artearen lau hamarkada erakusketan egon zen ikusgai Guggenheim Bilbao Museoan.
- 2004
- Berlingo Galerie Max Hetzler-en egin zuen erakusketa bat.
- 2005
- American Academy of Arts and Sciences-eko kide aukeratu zuten (New York).
- 2006
- Haren lana eta Antonio Cánova-rena batera erakutsi zuten Deutsche Guggenheimen, Canova and Koons: Classical Subversion izenburupean.
- 2007
- Officier de la Légion d'Honneur izendatu zuten Parisen. Milaneko Triennale di Milanon parte hartu zuen Atelier Bovisaren bidez. Londresko Gagosian Gallery-ren bi egoitzetan artistaren erakusketa bana inauguratu zen: Jeff Koons: Popeye eta Jeff Koons: Hulk Elvis . Haren lanak NGV National Gallery of Victoria International-eko Guggenheim Collection: 1940s to Now erakusketa kolektiboaren zati izan ziren (Melbourne, Australia).
- 2008
- Chicagoko Museum of Contemporary Art-ek (MCA) artistaren erakusketa monografiko bat egin zuen. Tamaina handiko hiru lan instalatu ziren The Metropolitan Museum of Art-en (New York): 1994–2000ko Balloon Dog (Yellow), 1997–2005eko Coloring Book eta 1994–2007ko Sacred Heart (Red/Gold). Versailles-eko Jauregian artistaren erakusketa monografiko bat inauguratu zen (Frantzia).
- 2009
- Bere obra Bartzelonako Black Cube Gallery-ko Four-4 erakusketan sartu zen. Haren obra Stedelijk Museumeko The unexpected - van Picasso tot Penck, van Appel tot Koons erakustaldian egon zen ikusgai (Amsterdam).
- 2010
- Londresko Royal Academy of Arts-eko kide izendatu zuten. Erakusketak egin zituen Gagosian Gallery-n, New Yorken, eta Galerie Jérôme de Noirmont-en, Parisen. Irabazi asmorik gabeko RxArt erakundeak, Kiehl's-en lankidetzarekin, artistaren obra Advocate Hope Children's Hospital-en instalatu zuen, Oak Lawnen, Ilinoisen. BMWren «Art Car», artistak sortua, Le Mans-eko 24 orduak ibili zituen, Frantzian.
- 2011
- FEGS Health and Human Services System erakundeak Voice of Art Award lehen saria eman zion, eta Bruce Museum-ek (Greenwich, Connecticut) Artist Icon Award in the Arts saria. Edinburgoko Scottish National Gallery of Modern Art-ek ARTIST ROOMS Jeff Koons inauguratu zuen.

