Biografia Jean-Michel Basquiat
Brooklyn, New York, 1960 | New York, 1988
- 1960
- Abenduaren 22an jaio zen Brooklynen (New York), aita, Gérard, haitiarra zuen eta ama, Matilde, puertorricar jatorrikoa.
- 1974
- Aitaren lana zela eta, bi urtez bizi zen Puerto Ricon.
- 1976
- Familia New Yorkera itzuli zen. Basquiat Edgard R. Murrow High School eskolan hasi zen. Aste batzuk geroago, City-as-Schoolera aldatu zen, praktikan oinarritutako metodoak zeuzkan eskola esperimental bat.
- 1977
- SAMO («Same Old Shit»en akronimoa) alegiazko artista sortu zuen. Izen hori baliatuz, Al Díaz grafittigilearekin batera aritu zen Manhattan hormetan politika-, erlijio- eta filosofiaarloko ideiak, baita kutsu hermetikokoak eta tarteka komikokoak ere adieraziz. Eskola utzi zuen.
- 1978
- Familia-etxea utzi zuen.
- 1979
- Channel 9 musika-taldea eratu zuen Michael Holman, Shannon Dawson eta Vincent Gallorekin batera.
- 1980
- Bere lanak erakusketa kolektibo batean erakutsi zituen lehenengo aldiz Collaborative Projects Incorporated (Colab) taldeak eta Fashion Galeriek New York-eko Times Square inguruneko 41st Street eta Seventh Avenueko eraikin huts batean antolatuta. David Hammons, Jenny Holzer, Kiki Smith eta Kenny Scharf dira berarekin batera parte hartutako artista batzuk.
- 1981
- Jatorriz New York beat movie deitutako Downtown 81 pelikulan protagonista aritu zen Edo Bertoglio-ren zuzendaritzapean. Bere lanari buruzko «The Radiant Child» deitutako artikulua agertu zen Art Forum aldizkarian Rene Ricard-ek sinatuta.
- 1982
- Modenako (Italia) Galleria d'Arte Emilio Mazzoli-n bakarkako erakusketa egin zuen. Italiako hiri horretako Galleria Civica del Comune-n Transavanguardia: Italia / America erakusketan agertu zen Sandro Chia, Francesco Clemente, Enzo Cucchi, David Deutsch, David Salle eta Julian Schnabel artistenekin batera. Bere bakarkako lehenengo erakusketa egin zen Estatu Batuetan: New Yorkeko Annina Nosei Gallery-n. Bakarkako erakusketak egin zituen Zurich-eko Bruno Bischofberger, New Yorkeko Marlborough Gallery eta Los Angelesko Gagosian Gallery galerietan. Kassel-eko (Alemania) Documenta 7n parte hartu zuen. Andy Warhol ezagutu zuen.
- 1984
- Hainbat lan egin zituen Andy Warhol-ekin eta Francesco Clemente-rekin batera. Azken hiru urteetako margolan-aukeraketa bat izan zuen erakusgai Edinburgoko Fruitmarket Gallery-n eta, gero, Londresko Institute of Contemporary Arts-era (ICA) zein Rotterdameko Museum Boijmans Van Beuningen-era eraman zuten.
- 1985
- Bruno Bischofberger galerian (Zurich), Mary Boone Gallery-n (New York) eta Akira Ikeda Gallery-n (Tokio) egon zen erakusgai. Bere argazki bat agertu zen New York Times Magazineko portadan ondorengo artikuluari irudia jarriz: «New Art, New Money: The Marketing of an American Artist».
- 1987
- Galerie Daniel Templonen egon erakusgai (Paris). Warholen heriotzak, otsailaren 22an, guztiz atsekabetu zuen. Bere omenez, Gravestone lana sortu zuen.
- 1988
- Bakarkako erakusketa egin zuen New Yorkeko Vrej Baghoomian Gallery-n, Parisko Galerie Yvon Lambert-en eta Düsseldorf-eko Galerie Hans Mayer-en. Hirurogeitik gora lan jarri zituen Hannover-eko Kestnergesellschaft-en ikusgai. Droga-mendekotasuna gainditzeko Hawaii-n denboraldi bat igaro ondoren, Basquiat hilda agertu zen abuztuaren12an New Yorkeko bere pisuan, droga-konbinazioak intoxikatuta antza denez.

