Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Biografia Javier Pérez

Ikus Bildumaren lanak

1968
Bilbon jaio zen.
1992
Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU, Leioa) eta garai hartan, ikasle-trukeari esker, Berlingo Karl Hofer Gesellschaft-en eta Parisko École Nationale Supérieure des Beaux-Arts-en ikasi ahal izan zuen.
1993
Parisera joan zen École Nationale des Beaux-Arts-en master bat egitera. Bizkaiko Foru Aldundiak atzerrian arte-sorkuntza lantzeko beka eman zion.
1995
Parisko DRAC Île-de-France-k arte-sorkuntzarako laguntza eman zion eta Parisko Délégation aux Arts Plastiques-ek lehen bakarkako erakusketarako laguntza. Haren lana Musée d'Art Moderne de la Ville de Paris-en (Paris) Passions privées eta Musée d'Art de Joliette-n (Kanada) Traces de la dance erakusketetan jarri zuten erakusgai. Hurrengo urteetan landuko zuen Desaparecer dentro lanarekin hasi zen, artile gorriko tolesturaz osatutako bustoarekin hain zuzen.
1996
Lehen bakarkako erakusketa egin zuen Parisko Galerie Chantal Crousel-en. Bilboko La Fundición aretoan erakutsi zituen lanak. Parisko Rue des Jardins Saint-Paul-en aire zabalean eginiko Lieux recyclés erakusketan parte hartu zuen.
1997
Estancias izenburupean erakutsi zituen lanak Estrasburgoko (Frantzia) Musée d'Art Moderne et Contemporain-en. Doktore-tesirako proiektua onartu zuten: «Género e identidad sexual en el arte del siglo XX». Haren lana Musée national d'art moderne, Centre Georges Pompidou-ren (Paris) L'empreinte erakusketan sartu zen.
1998
Bi erakusketa egin zituen, bata Bilboko Rekalde Aretoan, eta bestea, Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofíaren Espacio Uno delakoan. Helena Cabello eta Ana Carcellerrekin batera, Bartzelonako Fundació «la Caixa»ren Sala Montcadan erakutsi zituen lanak. Haren lana Skin/Shell talde-erakusketan egon zen erakusgai Jerusalemgo Israel Museum-en. Eusko Jaurlaritzaren Gure Artea eta Radio Nacional de Españaren Ojo Crítico sariak jaso zituen.
1999
Pragako Gandy Gallery-n eta Madrilgo Galería Salvador Díazen erakutsi zituen lanak.
2000
Reflejos de un viaje izenburupean Rouen/Frac Haute-Normandie-ko (Frantzia) École Régionale des Beaux-Arts-en egon zen erakusgai haren lana. Directions aurkeztu zuen Lleidako Fundació «la Caixa»n antolatu zen erakusketa batean. Erakusketa batean parte hartu zuen Hannover-eko Expo 2000ko Espainiaren Pabiloian. Haren lana Guggenheim Bilbao Museoaren Tximistaz Zauritutako Dorrea: Ezinezkoa Helburutzat erakusketan sartu zen.
2001
Espainiaren ordezkaria izan zen Veneziako XLIX Biennale di Venezia-n; bertan, Un pedazo de cielo cristalizado lana aurkeztu zuen. Marseillako (Frantzia) Chapelle de la Vielle Charité-n La torre de sonido erakusketa egin zuen eta La casa de pan Iruñeko Ziudadelako Labean. Formatu txiki eta ertaineko marrazki-saila jarri zuen erakusgai Pragako Gandy Gallery-n.
2002
Madrilgo Galería Salvador Díazen erakusketa egin zuen Sueños largos izenburupean. Bi urtetan zehar landuko zuen Tempus fugit instalazioa hasi zuen. Un pedazo de cielo cristalizado lana Gasteizko Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro Museoko atarian jarri zuten.
2003
Nîmes-eko (Frantzia) Carré d'Art – Musée d'Art Contemporain-en inauguratu zuten 1994tik aurrera egin zituen lanen atzera begirako erakusketa garrantzitsua; ondoren, Gasteizko Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museora bidaiatu zuen. Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofían inauguratu zen Monocanal erakusketan parte hartu zuen. Erakusketa ibiltaria Espainiako hainbat museotan egon zen ikusgai. Levitas lana Guggenheim Bilbao Museoaren Gardentasunak erakusketan sartu zen.
2004
Erakusketa bat egin zuen Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofíaren (Madril) Palacio de Cristalen Mutaciones izenburupean. Luis Bisberekin batera, erakusketa egin zuen Annemasse-ko (Frantzia) Centre d'Art Contemporain Villa du Parc-en. Goya + España erakusketan parte hartu zuen Caraglio-ko (Italia) Centro Sperimentale per le Arti Contemporanee-n. Marrazki txikien Metamorfosis saila egin zuen.
2005
Haren lanak Rennes-ko (Frantzia) La Criée, Centre d'Art Contemporain-en erakutsi zituen Anomalies izenburupean. Arnueroko (Kantabria) Ecoparque de Trasmieran eta Geneva-ko Galerie Guy Bärtschi-n ere erakusgai egon zen.
2006
Rouen-eko (Frantzia) Musée des Beaux-Arts-ek 1994az geroztik egindako lanen atzera begirako erakusketa aurkeztu zuen. Ondoren, erakusketa Sotteville-lès-Rouen-eko Fonds Régional d'Art Contemporain de Haute Normadie-n eta Maison de la Culture d'Amiens-en izan zen (biak Frantzian). Haren lana Parisko Galerie Claudine Papillon-en egon zen ikusgai.
2007
Erakusketa bat egin zuen Judith Huemer-ekin batera Vienako Mario Mauroner Contemporary Art-en (MAM) Tourist_Terrorist_ Artist izenburupean, eta Speed 1. Natura naturata talde-erakusketan parte hartu zuen Valentziako Institut Valencià d'Art Modernen (IVAM).
2008
Máscara de seducción, 1997, lanarekin Guggenheim Bilbao Museoaren Instalazioak: Guggenheim Bildumen aukeraketak erakusketan hartu zuen parte. Aria de Capo izenburupean izan zen haren lana Madrilgo Galería Salvador Díazen. Mallorcako Casal Sollericen ere egin zuen erakusketa, besteak beste, haren lan goiztiarrenetako batzuk erakusgai jarrita.
2009
Milango Mimmo Scognamiglio Arte Contemporanea galerian egin zuen erakusketa Rituales de tránsito izenburupean.
2010
Bere obra Genevako Galerie Guy Bärtschi-n eta Parisko Galerie Claudine Papillon-en erakutsi zuen. Gainera, leku hauetako talde-erakusketetan aurkeztu zen: Musée des Beaux- Arts et d'Archéologie de Besançon, Besançon, Frantzia; Galerie Guy Bärtschi, Geneva; Palais des Beaux-Arts/Paleis voor Schone Kunsten, Brusela, eta Mario Mauroner Contemporary Art galeria, Viena.
2011
Durhameko Nasher Museum of Art at Duke University-k Body of Chris erakusketa inauguratu zuen. Haren obra Berlingo Autocenter galerian aurkeztu zen a painting show talde-erakusketan.
×