Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

Biografia James Rosenquist

Ikus Bildumaren lanak

Grand Forks, Ipar Dakota, 1933

1933
Azaroaren 29an Grand Forks-en, Ipar Dakotan, jaio zen,.
1948
Beka bati esker lau asteburutan Minneapolis Institute of Arts-en Minneapolis School of Art-en ikasi zuen.
1952
Minnesotako Unibertsitatean sartu zen eta bi urte egin zituen han.
1955
Beka bat lortu zuen Art Students League-n ikasteko eta New Yorken ezarri zen.
1956
Ellsworth Kelly, Robert Rauschenberg eta Jasper Johns artistak ezagutu zituen.
1960
Bere koadroetan publizitate-hesien teknika erabiltzen hasi zen; teknika horiek ondo ezagutzen zituen alor horretan lan egin baitzuen, Minneapolis-en eta New Yorken, hainbat urtetan.
1962
Lehen bakarkako erakusketa egin zuen, New Yorkeko Green Gallery-n, eta bi urte igaro ondoren, berriz erakutsi zuen bertan.
1963
Horma-irudi bat egin zuen New Yorkeko 1964ko Azoka Unibertsaleko New Yorken pabiloirako. Americans 1963 (Museum of Modern Art (MoMA), New York) eta Six Painters and the Object (Solomon R. Guggenheim Museum, New York) erakusketetan parte hartu zuen. Norman Wait Harris Bronze Medal domina jaso zuen Art Institute of Chicago-ren urteroko erakusketan parte hartzeagatik.
1964
Lehen bakarkako erakusketa egin zen Europan, Parisko Galerie Ileana Sonnabend-en.
1965
New Yorkeko Jewish Museum-ek F-111 erakusketa egin zuen. Urte horretan bertan, erakusketa Stockholm-en eta Amsterdamen izan zen eta, hurrengo urtean, Baden-Baden-en eta Erroman.
1967
Forest Ranger instalatu zuen Veneziako Palazzo Grassi-n, Campo vitale: Mostra internazionale d'arte contemporanea talde-erakusketaren barruan. São Pauloko IX Bienal de São Paulo-n parte hartu zuen.
1968
Ottawa-ko National Gallery of Canada-k haren lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen. Kassel-eko (Alemania) Documenta 4-n parte hartu zuen.
1969
Bere lana New Yorkeko Leo Castelli Gallery-n jarri zuen erakusgai. New York Painting and Sculpture 1940–1970 erakusketan parte hartu zuen New Yorkeko Metropolitan Museum of Art-en.
1970
New Yorkeko Leo Castelli Gallery-k artistaren inguruko bi erakusketa egin zituen.
1972
Koloniako Kunsthalle Köln-en eta New Yorkeko Whitney Museum of American Art-en haren obraren atzera begirako erakusketak egin ziren.
1974
Haren lana New Yorkeko Whitney Museum of American Art-en American Pop Art erakusketan sartu zuten.
1977
Kassel-eko (Alemania) Documenta 6-n parte hartu zuen.
1978
Haren lana Veneziako XXXVIII Biennale di Venezia-ko Nazioarteko Pabiloian eta Londresko Mayor Gallery-n egon zen ikusgai.
1979
Sarasota-ko (Florida) John and Mable Ringling Museum of Art-ek haren lan grafikoaren lehen atzera begirako erakusketa egin zuen.
1982
Miamiko Centre for Fine Arts-en egin zuen erakusketa eta aginduz eskatu zioten New Yorkeko Four Seasons Restaurant-entzako horma-irudi bat egitea (1984an instalatu zen). mandatuz 1984an instalatu zen horma-irudia egin zuen.
1983
San Franciscoko World Print Council-ek esleitutako World Print Award saria jaso zuen.
1984
Bere azken lanak Stockholm-eko Heland Thordén-Wetterling Galleries-en jarri zituen ikusgai.
1985
Denver Art Museum-ek haren lanaren atzera begirako handia antolatu zuen. Ondoren, erakusketa AEBko hainbat museotan izan zen eta National Museum of American Art-en (Smithsonian Museum, Washington) erakutsi zen azken aldiz. Sunshot amaitu zuen, Tampa-ko (Florida) Ashley Tower-erako aginduz eskatutako hormapintura.
1986
Erwing Lesier zuzendariak James Rosenquist filma filmatu zuen. Stockholm-eko Opera Terrace-ko jatetxe baterako horma-irudi bat aginduz eskatu zioten.
1987
New Yorkeko American Academy of Arts and Letters-eko kide izendatu zuten.
1988
American Academy of Achievement-ek (Nashville, Tennessee) esleitutako Golden Plate Award saria jaso zuen. Bere lana New Yorkeko Leo Castelli Gallery-n jarri zuen erakusgai.
1990
Welcome to the Water Planet erakusketa egin zuen New Yorkeko Museum of Modern Art-en (MoMA).
1991
Bere lana Moskuko Tretiakov galerian eta Central House of Artists-en, eta Valentziako Institut Valencià d'Art Modern-en (IVAM) jarri zuen erakusgai. 1992 New Yorkeko Gagosian Gallery-k 1970eko hamarkadaren hasieran egin zituen lanak jarri zituen erakusgai.
1993
Time Dust: Complete Graphics: 1962–92 obra grafikoaren atzera begirako erakusketa AEBko hainbat museotan izan zen.
1994
Singapur-eko Wetterling Teo Gallery-n egin zuen erakusketa.
1995
Bere lanak Seul-eko Pyo Gallery-n eta Trieste-ko (Italia) Civico Museo Revoltella, Galleria d'Arte Moderna-n jarri zituen erakusgai.
1997
Bere lan grafikoa Fukushima-ko (Japonia) Center for Contemporary Graphic Art and Tyler Graphics Archive Collection-en jarri zuen erakusgai.
1998
The Swimmer in the Econo-mist Berlingo Deutsche Guggenheim-en inauguratu zuten. Horma-irudi bat egin zuen Parisko Palais de Chaillot-erako.
1999
Haren lana Guggenheim Bilbao Museoaren Pop arte amerikarra erakusketan sartu zen.
2003
James Rosenquist: A Retrospective erakusketa Houston-eko The Menil Collection and Museum of Fine Arts-en inauguratu eta, ondoren, New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en eta Guggenheim Bilbao Museoan izan zen. Haren lana Las Vegasko Guggenheim Hermitage Museum-en American Pop Icons erakusketan sartu zuten.
2006
Bere lanak Miamiko (Florida) Miami Art Museum-en jarri zituen erakusgai eta Bilboko Arte Eder Museoaren Begirada ugari talde-erakusketan parte hartu zuen.
2007
New Yorkeko Museum of Modern Art-en (MoMA) What Is Painting? Contemporary Art from the Collection erakusketan parte hartu zuen, baita Guggenheim Bilbao Museoaren Art in the USA: 300 urteko berrikuntza erakusketan ere. Haren lana Nassau County Museum of Art-en (Roslyn Harbor, New York) Rembrandt to Rosenquist: Masters of Printmaking erakusketan aurkeztu zen.
2008
Reverb talde-erakusketan eta James Rosenquist: The Hole in the Center of Time bakarkako erakusketan parte hartu zuen Koloniako Jablonka Galerie-n. Bi erakusketetan denborarekin lotutako artistaren lanak jarri ziren erakusgai. Pop and Op erakusketan parte hartu zuen, Nassau County Museum of Art-en (Roslyn Harbor, New York).
2009
Haren lana Scapa Memories. A Collection erakusketan jarri zen erakusgai Basileako Museum Tinguely-n. Small Doorstop, 1963–67 obrarekin parte hartu zuen New Yorkeko Leo Castelli Gallery-ren Electricity erakusketan.
2010
Cervelo Spazio Cosmico obra Lou Ruvo Center for Brain Health-en kokatu zen, Las Vegasen. Riva Castleman eta Janice Oresmanekin batera, IPCNY Spring Benefit 2010, International Print Center New York-eko protagonista izan zen, New Yorken. Haren obra Hyper Real talde-erakusketan aurkeztu zen, MUMOK Museum Moderner Kunst Stiftung Ludwig Wien-en, Vienan, ondoren Ludwig Forum für Internationale Kunst-en ikusi ahal izan zena, Aachenen, Alemanian. Gainera, leku hauetako talde-erakusketetan erakutsi zuen bere lana: Museum für Moderne Kunst, Frankfurt; Museum der Moderne Salzburg, Salzburgo, Austria; Kunstmuseum St. Gallen, St. Gallen, Suitza, eta Muzej moderne i suvremene umjetnosti, Rijeka, Kroazia.
2011
Bocuse d'Or USA amerikar taldearen posterra diseinatu zuen Lyongo lehiaketarako.
×