Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Biografia Ixone Sádaba

Ikus Bildumaren lanak

Bilbao, 1977 | New Yorken bizi da eta bertan lan egiten du

1977
Apirilaren 17an jaio zen Bilbon.
1995
Arte Ederretako ikasketei ekin zien Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) eta bertan lortu zuen lizentzia 2000n.
1997
¡000002 murciélagos! lehen bakarkako erakusketa egin zuen Bilboko Mina Espazio aretoan.
2000
Confebasken (Bilbo) Leonardo da Vinci beka irabazi zuen.
2001
Madrilgo Antonio de Nebrija Unibertsitatean Arte-zuzendaritza publizitatean masterra egin zuen.
2002
Fundación Bilbao Arte Fundazioaren (Bilbo) beka lortu zuen. Siento EGO existo instalazioa inauguratu zuen Madrilgo Centro de Arte EGOn. Oportoko Fundação Serralves-en Here and there instalazioa egin zuen, baita La mirada instalazioa ere Santanderreko Fundación Marcelino Botínen.
2003
Bizkaiko Foru Aldundiaren Arte Plastikoen beka eskuratu zuen. XXXIV Premio Laus de la Comunicación y el Diseño saria irabazi zuen eta Purificación García Argazki Lehiaketan finalista geratu zen. Bere lanak Andoaingo (Gipuzkoa) Centro Cultural Bastero Kulturgunean, Bilboko Espacio Abisalen eta Madrilgo Galería Fernando Pradillan jarri zituen erakusgai.
2004
Eusko Jaurlaritzaren Arte Plastikoen beka jaso zuen. Bizkaiko Foru Aldundiaren Arte Plastikoen Ertibil sarirako eta Valentziako XXXII Premio Bancaixa de Pintura, Escultura y Arte Digital sarirako aukeratua izan zen. Gijóngo Altamira galerian eta Bilboko Espacio Marzanan eta Fundación Bilbao Arte Fundazioan jarri zituen bere lanak erakusgai. Haren lana Antirrealismos. Spanish Photomedia Now talde-erakusketan izan zen Australian Center for Photography-n (Sidney). Erakusketa, ondoren, Australiako —Hobart, Tasmania, Brisbane, Perth, Adelaida— eta Zeelanda Berriko —New Plymouth— hainbat hiritan izan zen.
2005
Atzerri Arazoetako Ministerioak beka bat eman zion graduondoko ikasketak egiteko. Málagako JM galerian eta Amsterdameko Witzenhausen Gallery-n jarri zituen lanak erakusgai. Bruselako Aeroplastics Contemporary galeriaren Oracle of Truth erakusketan eta Segoviako Museo Esteban Vicenteren Miradas de mujeren parte hartu zuen. New Yorkeko International Center of Photography-ren (ICP) Director's Fund Scholarship beka lortu zuen.
2006
Basauriko (Bizkaia) Arizko Dorretxean eta Bogotako El Museo eta Málagako Javier Marín galerietan erakutsi zituen lanak. Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofían Producciones proiekzio-zikloa inauguratu zuen. Torontoko Christopher Cutts Gallery-n eta Museum of Contemporary Canadian Art-en (MOCCA) talde-erakusketetan parte hartu zuen, baita Bilboko Rekalde Aretoan eta Gasteizko Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoan ere.
2007
The Expulsion from Paradise erakusketan parte hartu zuen Amsterdameko Witzenhausen Gallery-n. Haren lana Guggenheim Bilbao Museoaren Chacun à son goût eta Leóngo Museo de Arte Contemporáneo de Castilla y Leóngo (MUSAC) Existencias talde-erakusketetan egon zen erakusgai.
2008
Gijóngo Altamira galerian jarri zituen lanak erakusgai. Haren lanak Amsterdameko Witzenhausen Gallery-ren The fabulous life of... eta New Orleans-eko Contemporary Art Museum-en The art of caring erakusketetan egon ziren erakusgai.
2009
Erakusketa bat egin zuen Marzana espazioan, Bilbon.
2010
Beste artista batzuekin batera aurkeztu zuen bere lana New Yorkeko Witzenhausen Gallery-n, baita Amsterdamenkoan ere. Haren obra Madrilgo La Casa Encendida-n eta New Yorkeko Witzenhausen Gallery-n izan ziren talde-erakusketetean egon zen ikusgai.
2011
Following the history of representation erakusketa inauguratu zen Witzenhausen Gallery-n, Amsterdamen. Haren lana Olor Color. Química, Arte y Pedagogía erakusketan aurkeztu zen, Arts Santa Mònica-n, Bartzelonan. Premios Generación 2011 erakusketan parte hartu zuen, La Casa Encendida-n, Madrilen. Orain New Yorken bizi da, eta proiektu bat ari da garatzen Internacional Studio & Curatorial Program-en (ISCP).
×