Biografia Gilbert & George
Gilbert, San Martino, Dolomitak, Italia, 1943 - George, Devon, Ingalaterra, 1942
- 1967
- St. Martin's School of Art-en ezagutu zuten elkar (Londres); biak Anthony Caro eta Philip King irakasleei buruzko interesaz hasi ziren bertan.
George Passmore-k Darlington Hall Adult Education Centren, Darlington College of Arts-en eta Oxford School of Art-en ikasi zuen lehenago.
Gilbert Proesch-ek Kunstschule Wolkenstein (Wolkenstein, Alemania), Kunstschule Hallein (Hallein, Austria) eta Akademie der Bildenden Künsteko (Munich) arte-akademietan jaso zuen heziketa. - 1968
- Christmas Show (Robert Fraser Gallery, Londres) eta Three works/Three works (Frank's Sandwich Bar, Londres) erakusketak egin zituzten.
Londresko Spitalfields langile-auzoko etxe batera elkarrekin joan ziren bizitzera. «Art for All» izena eman zioten, eta beren burua «eskultura bizidun»tzat jo zuten. - 1969
- Reading from a Stick performancea egin zuten Londresko Geffrye Museum-en. When Attitude Becomes Form arte kontzeptualeko erakusketatik baztertu zituzten (Londresko Institute of Contemporary Arts, ICA) izan ziren baztertuak; haiek, ordea, «eskultura bizidun»etako bat egin zuten inaugurazioan.
Erakusketa bat egin zuten Stedelijk Museum-en (Amsterdam). - 1970
- Erakusketa bat egin zuten Galerie Konrad Fischer-en (Düsseldorf).
- 1971
- Bere lehenengo photo-pieceak egin zituzten.The Paintings saila erakutsi zuten Londresko Whitechapel Art Gallery-n eta Amsterdam-eko Stedelijk Museum-en.
- 1972
- Kassel-eko (Alemania) Documenta 5n parte hartu zuen.
Koninklijk Museum voor Schone Kunsten-en erakutsi zuten The Paintings saila (Anberes). Londresko Anthony d'Offay Gallery-n egin zuten erakusketa. - 1974
- Kolore gorria hasi ziren erabiltzen photo-piecetan. Cherry Blossom sailean erabili zuten lehenengoz kolore gorria. 1980eko hamarkadaren hasieran beste kolore batzuk gehitzen hasi ziren: berdea edo horia adibidez.
- 1975
- Tokioko Art Agency-n egin zuten erakusketa.
- 1977
- Kassel-eko (Alemania) Documenta 6n parte hartu zuten.
- 1978
- Veneziako XXXVIII Biennale di Venezia azokan parte hartu zuten.
- 1980
- Stedelijk Van Abbemuseum-ek (Eindhoven, Herbehereak) haien lanaren atzera begirako bat egin zuen; gero, Kunsthalle Düsseldorf-era (Düsseldorf), Kunsthalle Bern-era (Berna), Musée national d'art moderne, Centre Georges Pompidou-ra (Paris) eta Whitechapel Art Gallery-ra (Londres) eraman zuten.
- 1981
- XVI Bienal de São Paulon egin zuten erakusketa (São Paulo).
- 1982
- Kassel-eko (Alemania) Documenta 7n parte hartu zuten.
- 1984
- Erakustaldi bat inauguratu zen Baltimore Museum of Art-en; gero, AEBko beste museo batzuetara eraman zuten, tartean Milwaukee Art Museum eta Solomon R. Guggenheim Museum (New York).
Turner Sarirako izendatu zituzten, lehenengo edizioan. Fifth Biennale of Sydneyn parte hartu zuten (Sydney). - 1986
- Turner saria irabazi zuten.
Haien lanen atzera begirako erakustaldi bat inauguratu zen CAPC - Musee d'Art Contemporain de Bordeaux-en (Bordele); gero, Kunsthalle Basel-era (Basilea), Palais des Palais Beaux-Arts-era (Brusela), Palacio de Velázquez-era (Madril), Städtische Galerie im Lenbachhaus-era (Munich) eta Hayward Gallery-ra (Londres) eraman zuten. - 1989
- Erakustaldi bat egin zuten Anthony d'Offay Gallery-n (Londres) CRUSAIDen alde, hies gaixoei laguntza eskaintzen dien Britainia Handiko erakunde nazionala.
Sonnabend Gallery-n erakusgai jarritako The cosmological pictures saila egin zuten (New York).
Tretiakov Galeria Berrian egon ziren erakusgai (Mosku).
- 1991
- The Cosmological Pictures (1989) saila jarri zuten erakusgai bi urtez Europako hainbat hiritan: Erroma, Viena, Budapest, Dublin, Liverpool edo Bartzelona. Itzulia Palac Sztuki-n hasi zen (Krakow), eta Württembergischer Kunstverein-en bukatu (Suttgart, Alemania).
- 1992
- Gilbert & George: New Democratic Pictures jarri zuten erakusgai Aarhus Kunstmuseum-en (Aarhus, Danimarka).
- 1993
- Haien lana erakutsi zuten Txinan National Art Gallery-ko eta Art Museum-eko erakusketa banatan, Beijing-en eta Shanghai-n hurrenez hurren.
- 1994
- Museo d'Arte Moderna-n egin zuten erakusketa (Lugano, Suitza).
- 1995
- Singing Sculpture erakustaldia inauguratu zen Bordeleko CAPC -Musée d'Art Contemporain de Bordeaux-en (Frantzia).
- 1996
- Galleria d'Arte Moderna-n (Bolonia) eta Stedelijk Museum-en (Amsterdam) egin zituzten erakusketak.
- 1997
- Haien lanari buruzko erakusketak egin ziren Musée d'Art de la Ville de Paris Modern-en (Paris) eta Sezon Museum of Art-en (Tokio).
- 1999
- Astrup Fearnley Museet for Moderne Kunst-ek haien lanaren atzera begirako erakustaldi bat egin zuen (Oslo).
- 2000
- Museum Moderner Kunst Stiftung-en egin zuten erakusketa (Viena).
- 2002
- Belem-eko kultura zentroan egin zuten erakusketa (Lisboa).
- 2005
- Britainia Handia ordezkatu zuten LI Biennale di Venezia azokan (Venezia).
- 2006
- XII Biennale Internazionale Biennale di Scultura di Carraran parte hartu zuten (Carrara, Italia).
White Cube-n erakutsi zituzten lanak (Londres) SONOFAGOD PICTURES Was Jesus heterosexual? izenburupean, eta New Yorkeko Museu of Modern Art-eko (MoMA) erakusketa kolektiboetan eta Kunst-Werke Berlin e.V. – KW Institute for Contemporary Art-en (Berlin) parte hartu zuten. - 2007
- Londresko Tate Modern-ek haien lanari buruzko atzera begirako erakusketa handi bat egin zuen Gilbert and George: Major Exhibition izenburupean; gero, Europa eta AEBko beste museo batzuetara eraman zuten, eta Brooklyn Museum of Art-en (New York) amaitu zen 2009ko urtarrilean.
- 2008
- Haien obra AEBn erakutsi zuten hainbat museotan: Brooklyn Museum of Art (New York), Philadelphia Museum of Art (Filadelfia) eta Fine Arts Museums of San Franciscoko Young delakoa (San Fracisco).
Mori Art Museumeko History in the Making, a Retrospective of the Turner Prize erakusketan ere parte hartu zuten. - 2009
- Haien obra The Fallen Angels II erakusketa kolektiboan egon zen ikusgai Watari Museum of Contemporary Art-en (Watari-Um, Tokio).
- 2010
- 2007an Londresko Tate Modern-en inauguratutako atzera begirako erakusketa honako hauetan egon zen gero ikusgai: Centro de Arte Contemporáneo, Málalaga; Museum of Contemporary Art Zagreb, Zagreb, eta Palais des Beaux-Arts/Paleis voor Schone Kunsten, Brusela. Gainera, haren lana ikusgai egon zen DOX - Centre for Contemporary Art-en, Pragan, eta Kröller-Müller Museum-en, Otterlon, Herbeheretan.
- 2011
- Londresko White Cube galeriak Gilbert & George: The Urethra Postcard Art of Gilbert & George erakusketa inauguratu zuen, ondoren Berlingo ARNDT Berlin-en ikusi ahal izan zena. Erakusketa bana egin zitzaion Deichtorhallen Hamburg-en, Hanburgon, Alemanian, eta Robert Miller Gallery-n, New Yorken. The Complete Postcard Art of Gilbert & Georgeargitara atera zen, Michael Bracewellek idatzitako saiakera batekin.

