Biografia Fujiko Nakaya
Sapporo, Japonia, 1933 | Tokion bizi da eta bertan lan egiten du
- 1933
- Sapporo-n (Japonia) jaio zen.
- 1970
- baino lehen Northwestern University-n (Evanston, Illinois) ikasi zuen. Bere karrerako lehenengo urteetan bideoartean jardun zuen batik bat.
- 1960
- ko hamarkadaren erdialdera New Yorkera itzuli zen eta harremanetan hasi zen Billy Klüver-ek eta Robert Rauschenberg-ek, besteak beste, sortutako Experiments in Art and Technology (EAT) taldearekin; taldeak artisten eta ingeniarien arteko lankidetza-proiektuak egiten zituen.
- 1970
- Lehenengo laino-eskultura egin zuen Osaka-ko Expo'70-ren Pepsi Pabiloian. Une horretatik aurrera, lainoak, elementu ukiezinak, iraunkor jarraitu du bere lanean, baina bideoa era landuko du bere ibilbide osoan.
- 1974
- Statics of an Egg bideoa jarri zen erakusgai Tokyo Biennial-en, Tokioko Metropolitan Art Museum-en. David Tudor-en Island Eye, Island Ear kontzertuaren eszenografia egin zuen lainoarekin (Knavelskar uhartea, Suedia).
- 1976
- Second Biennale of Sydney-n (Sydney) parte hartu zuen Fog Sculpture #94768: Earth Talk instalazioarekin, eta Australian Cultural Award saria jaso zuen horregatik.
- 1980
- Tochigi-ko (Japonia) Festival of Light, Sound and Fog-en parte hartu zuen eta horretarako ondu zuen Kawaji laino-eskultura Bill Viola artistarekin lankidetzan. Cloud Installation #72405 instalazioa sortu zuen XI International Sculpture Conference-rako (Washington). Cloud Installation: #72503 Opal Loop instalazioa egin zuen Trisha Brown Dance Companyrekin lankidetzan.
- 1981
- Laino-eskultura bat sortu zuen Miyagi Art Museum-erako (Sendai, Japonia). Shah Alam Lake Park-en (Malasia) diseinu-taldeko kide izan zen.
- 1982
- Fog Sculpture #94925: Foggy Wake in a Desert: An Ecosphere instalazioa egin zuen, eta iraunkorki instalatu zuten Australian National Gallery-ko (Canberra) eskultura-lorategian. Performance batekin parte hartu zuen Inter-Design'82-n (Central Park, Kanazawa, Japonia).
- 1983
- Finalista geratu zen New Orleans Museum of Art-en First International Water Sculpture Competition-en Louisiana jump lanarekin.
- 1986
- Eszenografia egin zuen Setagaya Art Museum-en (Tokio) H.Terasaki-k zuzendutako Poemusica: Frog Fantasy operetarentzako .
- 1988
- Alain Pélissier frantses arkitektoarekin lankidetzan egindako Skyline laino-eskultura erakutsi zuen Jardin de l'Eau-n (Parc de la Villette, Paris).
- 1989
- Laino-eskulturak egiteko tramankulu bat patentatu zuen.
- 1992
- Foggy Forest instalazioa egin zuen Showa Kinen Park-en (Tokio) eta Yoshida Isoya saria jaso zuen harengatik. Misty Night Cherry Blossom instalazioa ere egin zuen Tokioko Foga Park-en, baita laino instalazio-performance bat ere Taikoyama Observation Tower-en (Toyama, Japonia).
- 1993
- Spiral Fog lana sortu zuen Shinshu Expo-ko Construction Art Pavilion-erako (Matsumoto, Japonia).
- 1994
- Greenland Glacial Moraine Garden instalazioa egin zuen Museum of Snow and Ice-n (Kaga, Japonia) bilduma iraunkorrerako.
- 1996
- Laino-instalazio bat sortu zuen Mindscape Museum-erako (Okazaki, Japonia), baita laino iturri bat ere Obihiro South Park-erako (Obihiro, Japonia).
- 1999
- Robert Rauschenberg-i buruzko atzera begirako erakusketa inauguratu zutela eta, Fog Sculpture #08025 (F.O.G.) laino-eskultura instalatu zen Guggenheim Bilbao Museoan.
- 2001
- I Bienal de Valencian parte hartu zuen; proiektu horretarako, Shiro Takatani-rekin aritu zen lankidetzan.
- 2002
- Addison Gallery-ren (Andover, Massachusetts) Trisha Brown: Dance and Art in Dialogue erakusketan parte hartu zuen; gero, Houston-en, New Yorken eta Seattlen izan zen ikusgai.
- 2003
- Laino-eskultura bat sortu zuen Takeshi Yamada-ren Kikoyuruya filmarako.
- 2004
- Dialogue laino-eskultura egin zuen Norrköpings Konstmuseum-en (Suedia) Technology for Living: Experiments in Art and Technology erakusketarako.
- 2005
- Fog Chamber-Riga #26422 instalazioa sortu zuen Letoniako Naturaren Historiaren Museorako (Riga).
- 2006
- Torontoko Nuit Blanche-n parte hartu zuen.
- 2008
- Central and Waterfront Sites-en (Yokohama) Yokohama Triennale 2008: Time Crevasse-n eta Singapore Biennale 2008-n (Singapur) parte hartu zuen.
- 2009
- Special Achievement Prize saria eman zioten Japan Media Arts Festival-en.
- 2010
- Cloud Sculpture sortu zuen Trisha Brownek zuzendutako Opal Loop / Cloud Installation #72503 obrarako. CLOUD FOREST Patio A eta CLOUD FOREST Patio B instalazioak sortu eta aurkeztu zituen Yamaguchi Center for Arts and Media-n, Yamaguchin, Japonian. Haren lana Art, Anti-Art, Non-Art: Experiments in the Public Sphere in Postwar Japan, 1950-1970 erakusketan egon zen ikusgai, University of Michigan Museum of Art-en (UMMA), Ann Arborren, Michiganen Environment 2.0 erakusketan esku hartu zuen, LICAn (Lancaster Institute for the Contemporary Arts), FutureEverything, 2010, jaialdia dela eta.
- 2011
- Cloud Parking in Linz instalazioa egin zuen Höhenrausch.2: Bridges in the Sky erakusketarako, Offenes Kulturhaus-en, Linzen, Austrian. New Yorkeko Dia Art Foundationen Robert Whitmanen MoonRain antzezlana estreinatu zen, eta bertako eszenatokian artistak diseinatutako laino-instalazio bat ipini zen. Stone. Fog pieza egin eta erakutsi zuen Ojārs Feldbergs artistarekin batera, Open-Air Art Museum-en, Pedvālen, Letonian.

