Biografia Francesc Torres
Bartzelona, 1948 | Bartzelonan bizi da eta bertan lan egiten du
- 1948
- Abuztuaren 10ean jaio zen Bartzelonan.
- 1967
- Artista izateko erabakia hartu zuen eta Parisera joan zen. Han École des Beaux-Artseko eskoletara joan zen.
- 1968
- Piotr Kowalski eskultorearen laguntzaile gisa aritu zen.
- 1970
- Bartzelonara itzuli zen eta soldadutza egin behar izan zuen.
- 1972
- Chicagora lekualdatu zen.
- 1973
- Two Exercises lehen bakarkako erakusketa egin zuen Illinois Center-en (Chicago). Francis Parker School-en (Chicago) eta Evanston Arts Center-en (Evanston, Illinois) ere egin zituen erakusketak.
- 1974
- New Yorkera joan zen bizitzera eta 2001 arte gelditu zen, bi urtez Berlinen bizi izan bazen ere. Madrilgo Galería Redorren jarri zituen bere lanak erakusgai.
- 1975
- Almost Like Sleeping erakusketa egin zuen New Yorkeko Space Artists galerian. 112 Greene Street Gallery-n (New York) egin zuen erakusketa. Parisko Biennale de Paris-en parte hartu zuen.
- 1976
- Erakusketak egin zituen Galerie St. Petri-n (Lund, Suedia), Galeria Akumulatory 2-n (Poznan, Polonia) eta Friedrichsfehn-eko (Ekialdeko Alemania) Arte Garaikidearen Institutuan. Veneziako XXXVII Biennale di Venezia-n parte hartu zuen.
- 1978
- New Yorkeko Whitney Museum of American Art-en Residual Regions erakusketa egin zuen.
- 1980
- Residual Regions Los Angeles Institute of Contemporary Art-en (Kalifornia) egon zen erakusgai.
- 1981
- New Yorkeko Whitney Museum of American Art-ek The Head of the Dragon atzera begirako erakusketa egin zuen.
- 1982
- Cornell University-ren Herbert F. Johnson Museum of Art-en (Ithaca, New York) eta Elise Meyer Gallery-n (New York) jarri zituen lanak erakusgai. National Endowment for the Arts-ek (Washington) beka bat eman zion eta 1988an eta 1993an berriro jaso zuen.
- 1984
- Erakusketa bana egin zuen Damon Brandt Gallery-n (New York) eta Sala Metrònomen (Bartzelona). When Boys Play Rough... bideoa New Yorkeko Times Square plazako kartel elektronikoan jarri zuten erakusgai.
- 1986
- Bi urtez Berlinen bizi izan zen, DAAD Berliner Künstlerprogramm-ek eskainitako ikasle trukearen barruan.
- 1989
- New Yorkeko Whitney Museum of American Art-ek antolatutako Whitney Biennial-en parte hartu zuen eta 1991ko eta 1993ko edizioetan ere han izan zen.
- 1990
- Destiny, Entropy and Junk erakusketa egin zuen Capp Street Project-en (San Francisco, Kalifornia).
- 1991
- Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofíak La cabeza del dragón lanaren inguruko atzera begirako erakusketa egin zuen. Generalitat de Catalunyaren Premi Nacional de Belles Arts jaso zuen.
- 1992
- Bere lana Hirshhorn Museum and Sculpture Garden-en (Smithsonian Institution, Washington), Bohen Foundation-en (New York) eta Instituto de Cooperación Iberoamericanan (Buenos Aires) jarri zuen erakusgai.
- 1993
- Demasiado tarde para Goya artelana egin zuen, bideoa, soinua eta eskultura bat jasotzen dituen zazpi kanaleko multimedia-muntaia.
- 1994
- Mexiko Hiriko Museo de Arte Contemporáneok haren lana jarri zuen erakusgai Demasiado tarde para Goya izenburupean. 1995 Fundació Antoni Tàpiesen (Bartzelona) Los límites del museo erakusketan parte hartu zuen.
- 1996
- Valentziako Institut Valencià d'Art Modernen (IVAM) Centro del Carmenen erakutsi zituen bere lanak.
- 1998
- The Repository of Absent Flesh bakarkako erakusketa egin zuen MIT List Visual Arts Center-en (Cambridge, Massachusetts). Erakusketaren katalogoak Arthur C. Danto kritikariaren saiakera bat jaso zuen.
- 1999
- Demasiado tarde para Goya lana Guggenheim Bilbao Museoaren Euskal Herriko eta Espainiako gaur egungo artea erakusketan sartu zen.
- 2000
- Hiru instalazio berri aurkeztu zituen Circuitos cerrados izenburupean Fundación Telefónican (Madril).
- 2001
- Bartzelonara lekualdatu zen. Bartzelonako Sala Metrònomen jarri zituen bere lanak erakusgai. Memoria de un espejismo: Los Pegasos deportivos y de competición de los años cincuenta erakusketaren komisario-lanak egin zituen Centro de Cultura Contemporánea de Barcelonan (CCCB).
- 2002
- Associació d'artistes visuals de Catalunyako presidente izendatu zuten eta 2005 arte egon zen karguan.
- 2004
- Tinieblas erakusketan parte hartu zuen Castellóko Espai d'Art Contemporani de Castellón (EACC), baina bere lana handik atera zuen Valentziako Erkidegoko agintari politikoek erakusketan egin zuten zentsuraren aurka protesta egiteko.
- 2005
- Haren lana El arte sucede: origen de las prácticas conceptuales en España (1965–1980) erakusketan sartu zuten Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofían.
- 2006
- Salvador Dalí Museum-en (St. Petersburg, Florida) Salvador Dalí and a Century Art from Spain: Picasso to Plensa erakusketan parte hartu zuen, baita Gasteizko Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoaren Catarsis. Rituales de purificación erakusketan ere.
- 2007
- Erakusketa bat egin zuen New Yorkeko International Centre of Photography-n (ICP) Dark is the Room Where We Sleep izenburupean. Haren lana Frankfurter Kunsteverein-en (Frankfurt) MACBA at Frankfurter Kunstverein, A selection of works from the Museu d'Art Contemporani de Barcelona erakusketan jarri zen erakusgai.
- 2008
- Museu d'Art Contemporani de Barcelonak (MACBA) Francesc Torres. Da capo erakusketa inauguratu zuen. Haren lanak Zentrum für Kunst und Medientechnologie Karlsruhe-n (ZKM) (Karlsruhe, Alemania) The Discreet Charm of Technology. Arts in Spain erakusketan parte hartu zuen eta ondoren, erakusketa Badajozeko Museo Extremeño e Iberoamericano de Arte Contemporáneon (MEIAC) izan zen.
- 2009
- Gasteizko Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak Iluna da lo datzagun gela. Francesc Torres erakusketa inauguratu zuen eta Guggenheim Bilbao Museoaren Pribatutik publikora: Guggenheim Bildumak talde-erakusketan parte hartu zuen.
- 2010
- Lluvia uniforme o más de una gota de agua obra aurkeztu zuen Madrilgo Elba Benítez galeriaren hogeigarren urteurrenean. Francesc Torres (en colaboración) izeneko erakusketa egin zuen Ana Vilaseco galerian, A Coruñan.
- 2011
- Hitzaldi bat eman zuen Los lenguajes itinerantes de la fotografía ikastaroaren barruan, Centre de Cultura Contemporània de Barcelona-k (CCCB) antolatutakoan. Ejercicios de memoria erakusketan parte hartu zuen, Centre d'Art La Panera-n, Lleidan.

