Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

Biografia Enzo Cucchi

Ikus Bildumaren lanak

Morro d’Alba, Ancona, Italia, 1949

1949
Azaroaren 14an jaio zen Morro d'Alba-n (Ancona, Italia). Haurtzaroan osaba-izebekin bizi zen, eta laguntzaile-lanetan aritu zen hainbat koadro- eta liburu-zahaberritzailerekin batera. Pinturan autodidakta hasi zen; jarduera hori, ordea, utzi egin zuen eta poesiarekin zaletu zen.
1976
Il veleno è stato sollevato e trasportato poema-liburua argitaratu zuen. Erromara bidaiatzen hasi zen, eta arte-jarduerari buruzko interesa berpiztu zitzaion. Achille Bonito Oliva kritikaria ezagutu zuen.
1977
Bakarkako lehenengo erakusketa egin zuen Galleria Luigi de Ambrogi-n (Milan). Marrazki-sail bat erakutsi zuen Incontri Internazionali d'Arte-n (Erroma).
1979
Harremanetan hasi zen Galleria Emilio Mazzoli-rekin (Modena, Italia). «Transabangoardia» deitutako mugimenduari lotu zitzaion Francesco Clemente, Sandro Chia, Nicola De Maria eta Mimmo Paladinorekin batera, Achille Bonito Oliva kritikaria teorialari zutela. XV. Bienal de São Paulon parte hartu zuen (São Paulo).
1980
Bakarka erakutsi zituen lanak Paul Maenz Galerian (Kolonia). Veneziako XXXIX Biennale di Venezia eta Parisko Biennale de Paris azoketan parte hartu zuen.
1981
Gian Enzo Sperone (Erroma), Sperone Westwater Fischer Gallery (New York) eta Bruno Bischofberger (Zurich) galerietan egin zituen erakusketak.
1982
Kassel-eko (Alemania) Documenta 7n eta Fourth Biennale of Sydneyn (Sydney) parte hartu zuen. Bakarkako erakusketa egin zuen Kunsthaus Zürich-en (Zurich).
1984
Institute of Contemporary Art-en erakutsi zituen lanak (Boston, Massachusetts).
1985
Enzo Cucchi, Il deserto della scultura erakustaldia inauguratu zen Louisiana Museum for Moderne Kunst-en (Humlebaek, Danimarka). Halaber, Madrilgo Fundación Caja de Pensiones-en eta CAPC - Musée d'Art Contemporain de Bordeaux-en (Bordel, Frantzia) egin zituen erakusketak.
1986
Solomon R. Guggenheim Museum-en (New York) eta Musée national d'art moderne, Centre Georges Pompidou-n (Paris) egon zen erakusgai.
1987
Kassel-eko (Alemania) Documenta 8n parte hartu zuen. Kunsthalle Bielefeld-en egin zuen erakusketa (Bielefeld, Alemania) eta, gero, Staatsgalerie Moderner Kunst-era eraman zuten (Munich). Enzo Cucchi: Testa erakustaldia inauguratu zen Städtische Galerie im Lenbachhaus-en, eta Europako beste museo batzuetara eraman zuten gero.
1988
Kunsthaus Zürich-ek (Zurich) haren lanaren atzera begirako erakustaldia inauguratu zuen; gero, Louisiana Museum for Moderne Kunst-en (Humblebaek, Danimarka) eta Kunstmuseum Düsseldorf-en (Düsseldorf) egon zen ikusgai.
1990
Roma erakustaldia inauguratu zen Modenako Galleria Civica-n (Italia) eta, urte horretan bertan, Galleria Civica di Arte Contemporanea-ra eraman zuten (Trento, Italia).
1991
Hamburger Kunsthalle-n (Hanburgon, Alemania) eta Fundació Joan Mirón (Bartzelona) egon zen erakusgai.
1995
Palazzo Reale-n egin zuen erakusketa (Milan).
1996
Tokioko Sezon Museum of Art-ek bere obraren atzera begirako erakustaldi bat inauguratu zuen eta, gero, Japoniako beste museo batzuetara eraman zuten. Zamalek Arte Zentroan egin zuen erakusketa (Kairo). La Fenice de Senigallia antzokiaren atze-oihala diseinatu zuen (Italia).
1997
Suermondt-Ludwig-Museum-en (Aachenen, Alemania), Centro Cultural Recoletan (Buenos Aires) eta Galleria d'Arte Moderna-n (Bolonia) erakutsi zituen lanak. Ancona hiriak omenaldi bat egin zion Città d'Ancona Enzo Cucchi erakustaldiaren bidez, Mole Vanvitelliana eraikin historikoan. Guggenehim Bilbao Museoaren Guggenheim Museoak eta mende honetako artea inaugurazio-erakusketan haren lanak erakutsi ziren, baita museo bereko Duela gutxiko arte europarra erakustaldian ere.
1998
Erromako Galleria Nazionale d'Arte Moderna-k «Saluto» ai soggetti impossibili di Enzo Cucchi in partenza da Roma erakustaldia inauguratu zuen.
1999
Tel Aviv-eko Mosaikoa egin zuen Tel Aviv Museum-en mandatuz, museoaren eskultura-parkean kokatutako granito koloreztatuko mosaiko bat. 2000
Zeramikazko mosaiko bat egin zuen Stazione Termini-n (Erroma).
2001
Tel Aviv Museum of Art-en bakarka egin zuen erakusketa (Tel Aviv).
2002
Gasteizko Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak haren marrazkien hogeita hamar urteko, 1971etik 2001erako, atzera begirako zabal bat aurkeztu zuen.
2003
Galerie Bruno Bischofberger-en aurkeztu zituen bere azken lanak (Zurich).
2004
Artista dell'anno 2004 saria jaso zuen, Belluno eta Cortina d'Ampezzoko udalek esleituta.
2005
Marrazkiak eta eskulturak erakutsi zituen Jablonka Galerie-n (Kolonia).
2006
Musée d'Art Moderne Saint-Étienne Métropole-k (Saint-Étienne, Frantzia) marrazkien atzera begirako bat egin zuen. Académie de France à Rome-n erakutsi zituen lanak (Villa Medici, Erroma).
2007
LII Biennale di Venezia azoka inauguratu eta aldi berean, Museo Correr-ek (Venezia) artistari buruzko erakusketa bat egin zuen. Hainbat artistarekin batera erakutsi zituen lanak Galleria Nazionale d'Arte Moderna-n (Erroma) Goffredo Parise e gli artisti izenburupean.
2008
Ettore Sottsass-ekin batera, PAALMA: Premio Artista + Architetto La Marrana Arte Ambientale saria eskuratu zuen, Chiostro della Pace lanarengatik. Tate Modern-eko UBS Openings: Paintings from the 1980s talde erakusketan egon zen ikusgai (Londres).
2009
Milanen, Triennale di Milanon parte hartu zuen Atelier Bovisa-ren bidez; bertan, artistak in situ lan egin zuen, bertaratu zirenekin elkarreraginez. Aldi berean, VM21 Arte Contemporanea ad Arte Fiera-n parte hartu zuen (Erroma). Espoo Museum of Modern Art-ek (EMMA, Espoo, Finlandia) artistari buruzko erakusketa bat egin zuen gehienean Zuricheko Galerie Bruno Bischofsberger-ek mailegatutako lanak baliatuz.
2010
Museo d'Arte Contemporanea di Roma-k (MACRO) Costume Interiore erakusketa inauguratu zuen, ondoren New Yorkeko Italian Cultural Institute of New York-en ikusi ahal izan zen. Erakusketa bat egin zuen Museo Internazionale delle Ceramiche in Faenza-n (MIC), Faenzan, Italian, baita BIASA ArtSpace-n, Kutan, Balin. Francesco Clemente eta Mimmo Paladinorekin batera aurkeztu zuen bere lana 30 JAHRE TRANSAVANGUARDIA izenburuarekin, Galerie Bernd Klüser-en, Munichen.
2011
Haren lana, beste artista batzuenarekin batera, leku hauetan egon zen ikusgai: Museum am Dom, Würzburgen, Alemania; Galerie Michael Haas, Berlin; Von der Heydt-Museum, Wuppertal, Alemania, eta National Museum of Contemporary Art (MNAC), Bucarest.
×