Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

Biografia Eduardo Chillida

Ikus Bildumaren lanak

Donostia, 1924 | Donostia, 2002

1924
Urtarrilaren 10ean jaio zen Donostian.
1943
Madrilera lekualdatu zen Madrilgo Unibertsitatean arkitektura ikasteko.
1947
Arkitektura ikasketak utzi zituen Madrilgo Círculo de Bellas Artes-en marrazketa ikasteko.
José Martínez Repullésen eskultura-tailerrean lagundu zuen eta bere lehenengo eskulturak egin zituen bertan.
1948
Parisera lekualdatu zen, eta Pablo Palazuelo artistaren lagun egin.
1949
Parisko Salon de main parte hartu zuen.
1950
Les mains éblouies erakusketan parte hartu zuen Galerie Maeght-en (Paris). Pilar Belzuncerekin ezkondu zen.
1951
Gipuzkoara itzuli zen, eta Hernanin finkatu.
Brontzezko bere lehenengo pieza egin zuen.
1954
Lehenengo aldiz egin zuen Espainian bakarkako erakusketa bat, Madrilgo Galería Clan-en. Arantzazuko Amaren Basilikarako lau ate egin zituen (Oñati).
1955
Kunsthalle Bern-en egon zen erakusgai (Berna).
1956
Galerie Maeght-en egin zuen erakusketa (Paris).
1958
Veneziako XXIX Biennale di Venezian parte hartu zuen eta Eskulturaren Nazioarteko Sari Handia jaso zuen han. Haren lana Sculpture and Drawings from Seven Sculptors erakustaldian egon zen erakusgai Solomon R. Guggenheim Museum-en (New York). Graham Foundation Award saria jaso zuen eta Graham Foundation-en egin zuen erakusketa (Chicago, Illinois).
1959
Kassel-eko (Alemania) Documenta 2n parte hartu zuen. Bere lehenengo ur-bortitzak, zurezko lehenengo piezak eta altzairuzko lehenengo lanak egin zituen.
1960
Kandinsky saria jaso zuen, «Art-Chronika» Cultural Fund-ek emanda. Alberto Giacometti eskultorearen lagun egin zen.
1961
Galerie Maeght-en egin zuen erakusketa (Paris).
1964
Eskulturako Carnegie saria jaso zuen Pittsburgh-en (Pensilvania).
1965
Londresko Tunnard Gallery-n eta Hannover-eko Kestnergesellschaft-en erakusketak.
1966
Houston-eko Museum of Fine Arts-ek haren lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen. Duisburgo-ko Wilhelm Lehmbruck Museum-en (Alemania) egon zen ikusgai eta, bertan, Wilhelm Lehmbruck saria eskuratu zuen. GAUR taldea sortu zuen hauekin batera: Jorge Oteiza, Nestor Basterretxea, Remigio Mendiburu, Amable Arias, Jose Luis Zumeta, Rafael Ruiz Balerdi eta Jose Antonio Sistiaga.
1967
Dix ans d'art vivant erakusketan parte hartu zuen Fondation Maeght-en (St.-Paul-de- Vence, Frantzia).
Aromas
izeneko aforismo-multzoa argitaratu zuen.
1968
Alrededor del vacío IV instalatu zen Kunstmuseum Basel-en (Basilea). Kassel-eko (Alemania) Documenta 4n parte hartu zuen.
1969
Peine del viento IV instalatu zuten Parisko UNESCOren egoitzan. Martin Heidegger-en Die Kunst und der Raum liburuaren irudiak marraztu zituen.
1970
Frankfurter Kunstkabinett-en (Frankfurt) eta Lunds Kosthall-en (Lund, Suedia) erakutsi zituen lanak. Eskulturako Wellington saria jaso zuen Madrilen.
1971
Harvard Unibertsitateko Carpenter Center for the Visual Arts-en eskolak ematera gonbidatu zuten (Massachusetts). Jorge Guillén poetaren lagun egin zen.
1972
Ulmer Museum-ek (Ulm, Alemania) obra grafikoari buruzko erakusketa egin zuen.
1975
Johann Wolfgang von Goethe Stif tung-en Rembrandt saria jaso zuen.
1977
Harvard Unibertsitateko Carpenter Center for the Visual Arts-en lanak erakutsi zituen (Massachusetts).
Los peines del viento
lan-saila instalatu zuten Donostian.
1978
Staatliche Kunsthalle Baden-Baden-en egon zen erakusgai (Baden-Baden). Lugar de encuentros III pieza instalatu zuten Paseo de la Castellanan (Madril). Andrew Mellon saria jaso zuen Willem de Kooning-ekin batera, eta bion lanak Pittsburgh-eko Carnegie Museum of Art-eko erakusketa batean egon ziren ikusgai.
1979
Washington-eko National Gallery of Artek grabatuen atzera begirako erakusketa bat egin zuen. Berrehun lan biltzen zituen erakusketa antologikoa egin zuten Pittsburgh-eko Carnegie Museum of Art-en (Pensilvania).
1980
Solomon R. Guggenheim Museum-en egin zuen erakusketa (New York), gero Madrilera eta Bilbora eramandakoa.
1981
Lugar de encuentros IV lana Bilboko Arte Eder Museoan instalatu zuten iraunkorki. Arte Ederren Merituaren Urrezko Domina eskuratu zuen Kultura Ministerioak esleituta.
1981
Galerie Beyeler-en egin zuen erakusketa (Basilea). Luis Peña Ganchegui arkitektoarekin lankidetzan, Gasteizko Foruen plaza egin zuen.
1983
Strasbourg-eko Arte Ederren Europa saria jaso zuen (Frantzia).
1984
Frantziako Errepublikak Grand Prix National des Beaux-Arts esleitu zion.
1985
Galerie Lelong-en egon zen erakusgai (Zurich). Goslar hiriaren Kaiserring saria jaso zuen (Alemania).
1986
Fundació Joan Mirón egin zuen erakusketa (Bartzelona).
1987
Asturiasko Printzearen Arteen saria jaso zuen.
1988
Gravitaciones saila jarri zuen erakusgai Madrilgo Galería Theo-n. Alemaniako Gobernuaren Ordre pour le Mérite für Wissenchaften und Künste eskuratu zuen.
1989
Dibujos y esculturas 1948–1989 atzera begirakoa Kunstmuseum Bonn-en (Bonn) eta Landesmuseum für Kunst und Kulturgeschicht-en (Münster, Alemania).
1990
Londresko Hayward Gallery-n egon zen erakusgai.
XLIV Biennale di Venezia
azokak omenaldi bat egin zion Palacio Ca'Pesaron (Venezia), bakarkako erakusketa baten bidez.
Elogio del horizonte pieza instalatu zen Gijonen.
1991
Kunsthalle Basel-ek eskulturagintzaren erakustaldi bat antolatu zuen Basilean. Haren lanen atzera begirakoa inauguratu zen Palacio de Revillagigedon (Gijon) eta, gero, Rekalde Aretora eraman zuten (Bilbo). Praemium Imperiale jaso zuen, Japan Art Association-ek esleituta.
1992
Artistaren lehenengo erakusketa bere jaiotiriko Miramar Erret Jauregian.
1993
Schirn Kunsthalle-n egin zuen erakusketa (Frankfurt). New Yorkeko American Academy of Arts and Letters-eko kide aukeratu zuten.
1994
San Fernandoko Arte Ederren Erret Akademiaren Ohorezko Kide izendatu zuten (Madril).
1996
Künzelsau-ko Museum Würthe-n egon zen erakusgai (Alemania). Londresko Royal Academy-k Eskulturako Jack Goldhill saria esleitu zion.
1997
Washington-eko International Sculpture Center-ek Lifetime Achievement Award esleitu zion.
1998
Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofíak bere obraren erakusketa antologiko bat egin zuen; gero, Guggenheim Bilbao Museora eraman zuten. Chillida: elogio del hierro erakustaldia inauguratu zen Institut Valencià d'Art Modernen (IVAM, Valentzia).
2000
Chillida-Leku Museoa inauguratu zen (Hernani).
2001
Musée du Jeu de Paum-en (Paris) eta Kunstmuseum Bonn-en (Bonn) egin zituen erakusketak.
2002
Haren eskuzko marrazkiak jarri ziren erakusgai Valentziako Sala Bancajan. Parisko Medaille des Arts de la Académie d'Architecture eskuratu zuen. Abuztuaren 19an hil zen, eta Chillida-Lekun hilobiratu zuten (Hernani).
2003
Hil ostean, Julio González Nazioarteko saria (Valentzia) eta Espainiako Estatuaren Meritu Konstituzionalaren Ordena (Madril) jaso zuen.
×