Biografia Doris Salcedo
Bogotan jaio zen 1958an
- 1980
- Arte Ederretan graduatu zen Jorge Tadeo Lozano Bogotako Unibertsitatean.
- 1984
- Arte Ederretako master bat egin zuen New Yorkeko Unibertsitatean.
- 1985
- Erakusketa bat egin zuen Bogotako Moneta Etxean.
- 1987
- Medellingo Artista Kolonbiarren Urteko XXXI. Azokan parte hartu zuen.
- 1990
- Erakusketa bat egin zuen Bogotako Garcés Velásquez galerian.
- 1992
- Zuricheko Shedhalle-k Salcedoren obraren erakusketa bat aurkeztu zuen. Sydneyko 9. Bienalean parte hartu zuen, Australian.
- 1993
- Aperto 93n parte hartu zuen, Veneziako XLV Biennale di Venezian.
- 1994
- New Yorkeko Brooke Alexander Gallery-k La Casa Viuda bakarkako erakusketa aurkeztu zuen.
Salcedoren obra Cocido y crudo erakusketan jarri zen ikusgai, Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía-n. - 1995
- Beka bat jaso zuen John Simon Guggenheim Memorial Foundation-etik.
Aurreneko aldiz egin zuen erakusketa bat Londresko White Cube-n. - 1996
- Erakusketak egin zituen leku hauetan: Le Creux de l'Enfer de Thiers (Frantzia), L. A. Louver (Los Angeles) eta Camargo Vilaça galeria (São Paulo).
- 1998
- New Yorkeko New Museum of Contemporary Art-ek Doris Salcedo/Unland erakusketa aurkeztu zuen, ondoren SITE Santa Fe-n eta San Francisco Museum of Modern Art-en ikusgai egon zena.
Salcedoren obra Roteiros erakusketan aurkeztu zen, São Pauloko XXIV Bienal de São Paulon. - 1999
- Salcedoren Landarik gabe (Unland) saila aurreneko aldiz jarri zen ikusgai Europan, Londresko Tate Gallery-n.
Bere obra Modern Starts: Places erakusketan jarri zen ikusgai, New Yorkeko Museum of Modern Art-en. - 2000
- New Yorkeko Alexander and Bonin galeriak Doris Salcedo, Tenebrae: Noviembre 7, 1985 erakusketa aurkeztu zuen.
Salcedoren obra leku hauetako erakusketetan egon zen ikusgai: San Francisco Museum of Modern Art, Chicagoko Museum of Contemporary Art, Londresko Tate Modern eta New Yorkeko Museum of Modern Art.
- 2001
- Londresko Camden Arts Centre-k artistaren obraren erakusketa bat aurkeztu zuen.
Salcedoren obra Versiones del Sur: Estética del Sueño erakusketan egon zen ikusgai, Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía-n. - 2002
- Kasselgo Documenta 11n parte hartu zuen, baita Imagine, You Are Standing Here in Front of Me erakusketan ere, Rotterdameko Museum Boijmans Van Beuningen-en.
Salcedoren obra New Yorkeko Alexander and Bonin galerian eta Londresko White Cube-n izandako taldeko erakusketetan egon zen ikusgai. - 2003
- Istanbuleko 8. Bienalean parte hartu zuen.
- 2004
- Bat ere ez (Neither) aurkeztu zuen Londresko White Cube-n.
- 2005
- Ordway Prize saria jaso zuen, New Yorkeko Penny McCall Foundation-ek emana.
Abyss: T1 Triennial of Contemporary Art-en parte hartu zuen, Turingo Castello di Rivoli-n. - 2007
- Salcedoren Shibboleth obra, Londresko Tate Modern-eko Turbinen aretoan instalatu zuten.
Artistaren obra White Cube-n ere jarri zen ikusgai. - 2008
- New Yorkeko Alexander and Bonin galeriak artistaren obraren erakusketa bat aurkeztu zuen.
Inhotim, Centro de Arte Contemporânea-k, Brumadinho-n (Brasil), Bat ere ez (Neither) aurkeztu zuen.
Salcedoren obra NeoHooDoo: Art for a Forgotten Faith erakusketan egon zen ikusgai, New Yorkeko P.S.1 Contemporary Art Center-en eta Houstongo Menil Collection-en. - 2010
- Plastika Arteen Velázquez Saria jaso zuen, Espainiako Kultura Ministerioak emana.
- 2011
- Salcedoren Plegaria muda instalazioa leku hauetan aurkeztu zen: Moderna Museet, Malmö (Suedia); CAM, Fundação Calouste Gulbenkian, Lisboa; eta Museo Universitario Arte Contemporáneo, Mexiko Hiria.
Salcedoren obra New Order erakusketan egon zen ikusgai, Londresko White Cube-n.

