Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Biografia Daniel Buren

Ikus Bildumaren lanak

Boulougne-Billancourt, Frantzia, 1938

1938
Martxoaren 25ean jaio zen.
1957–60
École des Métiers d'Arten hasi zen (Paris) eta, bertan, hainbat diziplina aztertu zituen, adibidez, eskultura, pintura.
1959
Film bat egin zuen Mexikon.
1960
École Nationale Supérieure des Beaux-Arts-etik (Paris) labur pasa ondoren, pinturara besterik ez dedikatzea erabaki zuen.
1960–61 eta 1965
Hainbat horma-irudi egin zituen Saint Croix uhartean (Birjina uharteetan).
1965
Bere arte-ekoizpen osoak ezaugarri izango dituen zerrenda bertikalekin lan egiten hasi zen. Zerrenda horiek 8,7 cm dute zabal eta hainbat materialen gainean aplikatzen dira. IV Biennale de Parisen saria jaso zuen (Paris), baita Lefranc saria ere.
1967
«Manifestations» deitutako hainbat erakusketatan parte hartu zuen Olivier Mosset, Michel Parmentier eta Niele Toroni artistekin batera, motiboak sistematikoki errepikatuz pintura elementu fisiko eta ikusizko elementu oinarrizkoenetara murrizteko asmoz. «Manifestations» horietako hiru Parisen egin ziren 1967ko urtarriletik irailera: «Manifestation n.º 1» Salon de la Jeune Peinture-n, «Manifestation n.º 3» Musée des Arts Décoratifs-en eta «Manifestation n.º 4» V Biennale de Parisen (Musée d'Art Moderne de la Ville de Paris); «Manifestation n.º 2» Salon de la Jeune Peinture-n egitekoa zen, baina artistek beren pintura guztiak erretiratu zituzten inaugurazio-egunean.
1968
Galleria Apollinaire-n egon zen erakusgai (Milan). Prospect 68n parte hartu zuen (Düsseldorf) Guido Le Noci-k, Galleria Apollinaire-ko zuzendariak, gonbidatuta.
1969
Prospect 69n parte hartu zuen (Düsseldorf) eta Affichages sauvages egin zuen Bernan, gonbiterik gabe, When Attitude Becomes Form erakusketa egin zela eta. Interruption bakarkako erakusketa aurkeztu zuen Galerie Yvon Lambert-en (Paris).
1970
Frantziako eta Suitzako hainbat hiritan zerrenda bertikalak in situ egiten hasi zen. Lan horiek ez zuten beharrezko baimen publikoa eta artistak hainbat legezko arazori aurre egin behar izan zien, baita atxiloketaren bati ere hurrengo urteetan.
1971
New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-eko Guggenheim International Exhibition, 1971 erakusketan parte hartzera gonbidatu zuten. Haren lana, museoaren errotonda-erdian instalatutako marratutako mihise nabarmen bat, hainbat artista partehartzailek eskatuta kendu behar izan zuten, euren lanak ikusi ahal izatea eragozten zuelako. Städtisches Museum Mönchengladbach-en (zuzendaria: Johannes Cladders) egon zen erakusgai (Mönchengladbach, Alemania).
1972
Kassel-eko (Alemania) Documenta 5en eta Erromako Incontri Internazionali d'Arte-ko Pintura affisa erakusketan parte hartu zuen.
1973
Museum of Modern Art-en egin zuen erakusketa (Oxford).
Within and Beyond the Frame erakusketa egin zuen John Weber Gallery-n (New York).
1975
Lehenengo Cabane eclatée lana sortu zuen; in situ egindako lan horietan ingurunearekiko erlazioak berebiziko garrantzia hartzen du.
1972
Kassel-eko (Alemania) Documenta 6n parte hartu zuen.
1980
Nouveau Musée-n egon zen erakusgai (Villeurbanne, Frantzia).
1982
Kassel-eko (Alemania) Documenta 7n parte hartu zuen.
1985
Les Deux Plateaux in situ lan iraunkorra egin zuen Parisko Palais-Royal-en. Parisko Nouvelle Biennal de Paris azokan parte hartu zuen La rencontre de sites lanarekin.
1986
Frantzia ordezkatu zuen XLII Biennale di Venezia azokan (Venezia) eta, bertan, pabilioi onenaren Urrezko Lehoia eskuratu zuen.
Diagonale pour des bambous
in situ lana hasi zuen Parisko Parc de la Villette-n, hurrengo urtean bukatzekoa.
1987
Frieze paint in situ lana egin zuen, Refco-ren mandatuz (New York). Museo di Capodimonte-ko Ipotesi su alcuni indizi – Part II (Napoli, 1997n amaitutakoa) eta Von der Heydt-Museum-eko Das Cafe (Wuppertal, Alemania, 1990ean amaitutakoa) in situ lan iraunkorretan hasi zen lanean.
1991
Bordeleko CAPC - Musée d'Art Contemporain de Bordeaux-ek Dominant-Dominé erakusketa hartu zuen (Frantzia).
Double rythme in situ lan iraunkorra egin zuen Saarbrücken-eko Kongresshalle-n (Alemania).
1993
Poser / Déposer / Exposer in situ lan iraunkorra sortu zuen Louvre Museoko Café Richelieu-n (Paris).
1994
Bi in situ lan nabarmen sortu zituen Lyon-en (Frantzia): Sens Dessus-Dessous, Parc des Célestins-en eta Déplacement-Jaillissement : D'une fontaine les Autres Place des Terreauxen.
Diagonale pour des pilastres - Losanges pour des couleurs lanari ekin zion Deutsche Telekom konpainiaren eraikinean (Bonn), 1995ean amaitutakoa.
1996
25 Porticos: la couleur et ses reflets lan iraunkorra egin zuen Odaibako badian (Tokio).
1998
Passage sous-bois in situ lan iraunkorra egin zuen Hego Koreako Kimpoko Parke Nazionalean.
Trois points de vue pour un dialogue - Œuvre en hommage au Cardinal Decourtray
in situ lan iraunkorra sortzen hasi zen Jerusalemen (2000n amaitutakoa).
1999
Neues Museum Weserburg Bremen-en egon zen erakusgai (Bremen, Alemania).
2000
Bi erakusketa adierazgarri: Une Traversée, Peintures 1964–1999 pinturen atzera begirakoa (Musée d'art moderne Lille Métropole, Frantzia) eta Institut d'Art Contemporainek (Villeurbanne, Frantzia) etxola-sorta bat jarri zuen erakusgai.
2001
Kunsthaus Bregenz-en egon zen erakusgai (Bregenz, Austria). He Xiangning Art Museumeko Fourth Shenzhen Contemporary Sculpture Exhibition erakusketan parte hartu zuen (Shenzhen, Txina).
White and Green Fence in situ lana egin zuen The Farm-en, Kaipara Harbour-eko eskultura pribatuen parke bat (Auckland, Zelanda Berria).
2002
Le Musée qui n'existait pas bakarkako lehenengo erakusketa egin zen Musée national d'art moderne, Centre Georges Pompidou-n, Paris.
2003
Toyota Municipal Museum of Art-en egon zen erakusgai (Toyota, Japonia). Museoak The Colors suspended: 3 exploder Cabins erosi zuen.
2004
Le jardin imaginaire in situ lan iraunkorra sortu zuen Sint-Donatuspark-en (Lovaina, Belgika).
2005
The Eye of The Storm: Works by Daniel Buren erakusketa inauguratu zen Solomon R. Guggenheim Museum-en (New York).
2006
Guggenheim Bilbao Museoak aukeratu zuen tamaina handiko lan bat egiteko: Salbe zubiko Arcos rojos/Arku gorriak, Museoaren Hamargarren Urteurrenean. Castellóko Espai d'Art Contemporani-n (EACC) egon zen erakusgai.
Intervention II erakusketa inauguratu zuen Modern Art Oxford-en (Oxford). Biennale Architettura di Venezia azokan parte hartu zuen (Venezia), Patrick Bouchain arkitekto, Francis Lacloche diseinugile eta Exyzt arkitekto-taldearekin batera egindako proiektu batean.
2007
Montpellier-eko Musée Fabre-k (Frantzia), oraindik orain berritua, La portée izenburuko artistaren lan iraunkorraz ireki zen. Londresko Lisson Gallery-n egon zen erakusgai. Pinturako Praemium Imperiale Pintura saria lortu zuen (Tokio, Japonia).
2008
La Coupure in situ lana, 2008ko urria, Musée Picasso, Paris.
2009
Bleus sur Jaune lan iraunkorra inauguratu zen Bruselako Place de la Justice-n (Belgika).
2010
Parisko Musée de l'Orangerie-k antolatutako Une Soirée avec Monet mahai-inguruan parte hartu zuen eta École supérieure d'Art d'Avignon-en La maintenance des œuvres crées pour l'espace public hitzaldia eman zuen Avignonen, Frantzian. Danza tra triangoli e losanghe per tre colori kokapen zehatzeko instalazio iraunkorra sortu zuen Museo d'Arte Contemporanea di Roma-rako (MACRO). Gainera, kokapen zehatzeko beste hainbat obra egin zituen: Meilleure ville, meilleure vie erakusketa, Erakusketa Unibertsala, Frantziako Pabilioia, Shanghai, Txina; Art Parcours programa, Art Basel-eko XLI. edizioa, Basilea; L'Espace de l'Art Concret, Mouans-Sartoux, Frantzia; Stommeln-eko sinagoga, Alemania; Hilario Galguera galeria, Mexiko DF; Musée d'Art Moderne Grand-Duc Jean, Luxenburgo; Monnaie de Paris, Paris, eta Festival Circa 2010, Auch, Frantzia.
2011
Allegro Vivace erakusketa inauguratu zen Staatliche Kunsthalle Baden-Baden-en, Baden-Baden-en. Gainera, erakusketak egin zituen leku hauetan: Madison Gallery, La Jolla, Kalifornia; The Gallery at Hermès, New York, eta Hilario Galguera galeria, Mexiko Hiria. Centre Pompidou-Metz-ek (Metz, Frantzia), Musée d'Art Moderne Grand-Duc Jean-ekin lankidetzan (Luxenburgo), kokapen zehatzeko obra bat egiteko eskatu zion artistari Galerie 3rako. Expanded Conceptualism simposiumean parte hartu zuen, A few years around 1968 izeneko hitzaldian, eta A propos de quelques travaux de 1965 à aujourd'hui ponentzia eman zuen Théâtre National de Bordeaux-en, Bordelen, Akitanian, Frantzian.
×