Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Biografia Cy Twombly

Ikus Bildumaren lanak

Lexington, Virginia, 1928 | Erroma, 2011

1928
Apirilaren 25ean jaio zen Lexington-en (Virginia).
1947
Bi urtez School of the Museum of Fine Arts-en (Boston) ikasi zuen.
1950
Ikasketak New Yorkeko Art Students League-n jarraitu zituen eta han Robert Rauschenberg ezagutu zuen.
1951
Ipar Carolinako Black Mountain College-n sartu zen eta bertan Franz Kline, Robert Motherwell eta Ben Shahn irakasleen eskolak jaso zituen. Brody Gandy-rekin batera, New Yorkeko Kootz Gallery-n egin zuen erakusketa.
1952
Bidaia egin zuen Europa eta Afrikan barna Robert Rauschenberg-ekin batera.
1953
Soldadutza AEBko armadarentzat kriptografia-espezialista gisa egin zuen. Lehen erakusketa egin zuen Italian, Erromako Galleria Via della Croce 71-n. Robert Rauschenberg-ekin batera egin zuen erakusketa Stable Gallery-n.
1955
Pintura zuriz estalitako lehen eskultura abstraktuak egiten hasi zen.
1957
Italiara lekualdatu zen.
1958
Lehen erakusketa egin zuen Erromako La Tartaruga-n.
1959
Tamaina handiagoko lanak egiten hasi zen, testuak eta zenbakiak erabiltzen eta hainbat erreferentzia klasiko txertatzen. 1959 eta 1976 artean ia ez zuen eskulturarik egin.
1960
Lehen aldiz New Yorkeko Leo Castelli Gallery-n egin zuen erakusketa.
1964
Veneziako XXXII Biennale di Venezia-n parte hartu zuen.
1965
Lehen aldiz museo batean egin zuen erakusketa: Museum Haus Lange-n (Krefeld, Alemania).
1968
Milwaukee Art Center-ek haren lanen lehen atzera begirako erakusketa egin zuen.
1973
Suitzan haren lanaren bi atzera begirako erakusketa garrantzitsu egin ziren: Bernako Kunsthalle Bern-ek pinturen inguruko atzera begirako erakusketa egin zuen eta Basileako Kunstmuseum Basel-ek, berriz, marrazkien ingurukoa.
1975
Bere lanak University of Pennsylvania-ren Institute of Contemporary Art-en eta San Francisco Museum of Art-en jarri zituen erakusgai.
1976
Marrazkiak jarri zituen erakusgai Parisko Musée d'Art moderne de la Ville de Paris-en. Berriz ere eskulturak egiten hasi zen, azkena egin eta hamasei urtera.
1977
Kassel-eko (Alemania) Documenta 6-n parte hartu zuen.
1979
Cy Twombly. Paintings and Drawings, 1954–1977 erakusketa New Yorkeko Whitney Museum of American Art-en inauguratu zen.
1981
Bere lanak Krefeld-eko (Alemania) Museum Haus Lange-n jarri zituen erakusgai.
1982
Kassel-eko (Alemania) Documenta 7-n parte hartu zuen.
1984
Azken hamar urteetako lanak Bordeleko CAPC - Musée d'art contemporain de Bordeaux-en jarri zituzten erakusgai.
1987
Pinturak, marrazkiak eta eskulturak jarri zituen erakusgai Londresko Whitechapel Art Gallery-ren atzera begirako erakusketa batean eta ondoren, erakusketa hori Zuricheko Kunsthaus Zürich-en eta Parisko Musée national d'art moderne, Centre Georges Pompidoun ikusi ahal izan zen.
1994
New Yorkeko Museum of Modern Art-ek (MoMA) haren lanaren atzera begirako erakusketa antolatu zuen eta ondoren, erakusketa The Menil Collection-en (Houston, Texas), Museum of Contemporary Art-en (Los Angeles, Kalifornia) eta Neue Nationalgalerie-n (Berlin) izan zen.
1995
Goslar hiriaren (Alemania) Kaiserring saria jaso zuen.
1996
New Yorkeko Whitney Museum of American Art-en egon zen erakusgai. Japan Art Association-ek (Japonia) esleitutako Praemium Imperiale saria jaso zuen pintura kategorian.
2000
Basileako Kunstmuseum Basel-ek haren eskulturen erakusketa egin zuen eta ondoren, erakusketa The Menil Collection-en (Houston, Texas) eta National Gallery-n (Washington) egon zen.
2001
Veneziako XLIX Biennale di Venezia-ren Urrezko Lehoia jaso zuen obra osoaren aitortzan.
2002
Institut Valencià d'Art Modernek (IVAM) Julio González Nazioarteko saria jaso zuen.
2003
Paper gaineko lanen atzera begirako erakusketa inauguratu zen Hermitage Museum-en (San Petersburgo, Errusia). Erakusketa bera, urte berean, Municheko Pinakothek der Moderne-n egon zen eta 2004an, Parisko Musée national d'art moderne, Centre Georges Pompidou-n eta Londresko Serpentine Gallery-n.
2005
Paper gaineko lanen atzera begirakoa Whitney Museum of American Art-era eta The Menil Collection-era (Houston, Texas) iritsi zen. Maiatzean Lepanto jarri zuen erakusgai Museum of Fine Arts-en (Houston, Texas) eta lanak New Yorkeko Gagosian Gallery-n erakusgai jartzen jarraitu zuen. Erroman Twombly-ren paper gaineko lana katalogatzeko artxiboa sortu zen.
2006
Udaberrian Municheko Alte Pinakothek-ek Cy Twombly Skulpturen (1992–2005) egin zuen. Erromako American Academy-k McKim Prize saria eman zion.
2007
Gagosian Gallery-n (Londres), Thomas Ammann Fine Art AG galerian (Zurich), Schirmer/ Mosel Showroom-en (Munich), Collection Lambert en Avignon-en (Avignon, Frantzia) eta Kunsthaus Bregenz-en (Bregenz, Austria) erakusketak egin zituen. Irailean Parisera bidaia egin zuen eta Louvre Museoaren Salle des Bronzes-en sabairako pintura bat egiten hasi zen (2010erako bukatzea aurreikusten da).
2008
Londresko Tate Modern-en, komisario-lanetan Nicholas Serota zuen Cy Twombly: Cycles and Seasons atzera begirakoa inauguratu zen. Urrian Guggenheim Bilbao Museoak, Tate Modern-ekin lankidetzan, komisario-lanetan Carmen Giménez zuen Cy Twombly erakusketa antolatu zuen. Londresko erakusketa Erromako Galleria Nazionale d'Arte Contemporanea-n aurkeztu zen 2009ko martxoan. Lepanto azken aldiz aurkeztu zen Madrilgo Museo Nacional del Pradon Municheko Museum Brandhorst-en behin betiko instalatu aurretik.
2009
Municheko Museum Brandhorst inauguratu zen, Cy Twomblyren lan ugari eta garrantzitsuak dituen Udo eta Annette Brandhorst bildumarekin. Lan horiek artistari osorik eskainitako museoaren bigarren solairuan jarri ziren. Art Institute of Chicago-n jarri zituen bere lanak erakusgai, baita Vienako MUMOK Museum Moderner Kunst Stiftung Ludwig-en ere.
2010
Chevalier de la Légion d'honneur izendatu zuten Frantzian. Mural bat egin zuen Salle des Bronzes del Musée du Louvre-rako, Parisen. Parisko Gagosian Gallery berria inauguratu zen artistaren erakusketa batekin. Haren obra, beste artista batzuenarekin batera, hainbat museotako talde-erakusketetan egon zen ikusgai: Institut Valencià d'Art Modern (IVAM), Valentzia; San Francisco Museum of Modern Art, San Francisco; Irish Museum of Modern Art, Dublin, eta Whitney Museum of American Art, New York.
2011
New Yorkeko Museum of Modern Art-ek (MoMA) eskuratutako artistaren zazpi eskulturak jarri zituen ikusgai. Collection Lambert en Avignon-en, (Avignon, Frantzia) artista hil aurreko azkeneko erakusketa inauguratu zen. Londresko Dulwich Picture Gallery-k Twombly and Poussin: Arcadian Paintings erakusketa aurkeztu zuen. Made in Italy taldeerakusketan parte hartu zuen, Gagosian Gallery-n, Erroman. Uztailean hil zen, 83 urte zituela.
×