Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Biografia Cristina Iglesias

Ikus Bildumaren lanak

San Sebastián, 1956

1956
Azaroan jaio zen Donostian.
1977
Bi urtez marrazketa eta zeramika ikasi zuen Bartzelonan.
1979
Chelsea School of Arten hasi zen eta, bertan, hiru urte eman zituen. Juan Muñoz ezagutu zuen; gero, berarekin ezkondu zen.
1983
La imagen del animal: arte prehistórico erakusketa kolektiboan parte hartu zuen Caja de Ahorros y Monte Piedaden (Casa del Monte, Palacio de las Alhajas, Madril); hurrengo urtean, Fundació «la Caixa»n ikusi ahal izan zen (Bartzelona).
1984
Bere lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Setubalgo Galeria Municipal de Artes Visuais, Casa de Bocage-n (Portugal). Galeria Comicosen erakutsi zituen lanak (Lisboa).
1985
Urrian, Espainiako bere bakarkako lehenengo erakusketa egin zuen Galería Juana de Aizpurun (Madril).
1986
XLII Biennale di Veneziako Espainiaren Pabilioian egin zuen erakusketa (Venezia). Bigarren aldiz egin zuen erakusketa Lisboako Galeria Comicosen.
1987
CAPC - Musée d'Art Contemporain de Bordeaux-ek azken hiru urteetako bere eskulturagintzari buruzko erakusketa egin zuen (Bordele, Frantzia). Madrilgo Galería Marga Pazen eta Vienako Galerie Peter Pakesch-en egin zituen eraskuketak.
1988
Kunstverein für die Rheinlande und Westfalen-ek (Düsseldorf) haren obrari buruzko erakusketa garrantzitsu bat egin zuen. Malagako Museo de Bellas Artes-en haren lanari buruzko erakusketa bat egin zuten. Atenasko Jean Bernier galerian eta Ganteko Galerie Joost Declercq-en (Belgika) egon zen erakusgai.
1989
Bere obra Takanawako Museum of Modern Art-eko Spain Art Today erakustaldian egon zen ikusgai (Japonia).
1990
1990 Biennale of Sydneyn parte hartu zuen (Sydney) The Readymade Boomerang: Certain Relations in Twentieth Century Art erakusketan kokatuta. Galleria Locus Solus-en (Genova, Italia), Galeria Comicosen (Lisboa), Galería Marga Pazen (Madril) eta De Appel-en (Amsterdam) egin zituen erakusketak.
1991
Kunsthalle Bern-en egon zen erakusgai (Berna). Erakustaldi horretako katalogoan, José Ángel Valente poetari buruzko testu bat sartu zen.
1992
Erakusketa bat egin zuen Art Gallery of York University-n (Toronto, Kanada).
1993
Antoni Tàpiesekin batera, Espainia ordezkatu zuen Veneziako XLV Biennale di Venezian. Gallerie Ghislaine Hussenot-en (Paris), Moderna Galerija-n (Liublijana) eta Galeria Municipal de Arco-n (Faro, Portugal) erakutsi zituen lanak.
1994
One Room izenburupean erakusketa egin zuen Stedelijk Van Abbemuseum-en (Eindhoven, Herbehereak). Galerie Konrad Fischer-en (Düsseldorf) erakutsi zuen bere lana. Lofoten uharteetako Artscape Norway erakusketan parte hartu zuen (Norvegia) eta, ondorioz, Laurel Leaves pieza instalatu zuen iraunkorki.
1995
Eskultura irakatsi zuen Akademie der Bildenden Künste-n (Munich) 1999 arte. Carnegie Internationalen egon zen erakusgai Pittsburgheko Carnegie Museum of Art-en (Pensilvania).
1996
Bere lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Donostia bere jaiotiriko DV Galerian. Seattle-ko Donald Young Gallery-n (Washington estatua) eta Atenasko Jean Bernier galerian erakutsi zituen lanak.
1997
New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-ek erakusketa bat egin zuen bere azkeneko lanei buruz; gero, Renaissance Society-ra (University of Chicago) eta, hurrengo urtean, Palacio de Velázquez-era (Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía, Madril) eta Guggenheim Bilbao Museora eraman zuten. Guggenehim Bilbao Museoaren Guggenheim Museoak eta mende honetako artea inaugurazio-erakusketan haren lanak erakutsi ziren.
1998
A cidade e as estrelas: Parte 4 izenburupean, Lisboako Galeria Luís Serpa Projectos-en egon zen erakusgai.
1999
Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren Arte Plastikoen Sari Nazionala jaso zuen. Haren lana Guggenheim Bilbao Museoko Euskal Herriko eta Espainiako gaur egungo artea erakusketan izan zen ikusgai.
2000
Nîmesko Carré d'Art – Musée d'Art Contemporain-ek (Frantzia) haren lanari buruzko erakusketa egin zuen. Chicagoko Donald Young Gallery-n (Illinois) eta Hannover-eko Erakusketa Unibertsaleko Espainiaren Pabilioian egin zituen erakusketak.
2001
Lenbachhaus Kunstbau-n erakutsi zituen lanak (Munich).
2002
Museu de Arte Contemporânea Serralves-ek (Oporto) haren lanaren erakusketa garrantzitsu bat egin zuen; hurrengo urtean, Londresko Whitechapel Art Gallery-ra eta Dublingo Irish Museum of Modern Artera eraman zuten.
2003
Haren lana Centro de Cultura Contemporánean inauguratutako La ciudad que nunca existió: Arquitecturas fantásticas en el arte occidental erakusketan egon zen ikusgai (Bartzelona); hurrengo urtean, Bilboko Arte Eder Museoan egon zen ikusgai. Sin título (Habitación de alabastro) lana Guggenheim Bilbao Museoko Gardentasunak erakustaldian egon zen ikusgai.
2004
Espazio publikoetako interbentzio gehiago diseinatu zituen, adibidez, Centre Convencions Internacional-eko obrak (Forum 2004, Bartzelona).
2005
New Yorkeko Marian Goodman Gallery-n egon zen erakusgai. Bere obra Musée national d'art moderne, Centre Georges Pompidou-ko Big Bang: Destruction et création dans l'art du 20eme siècle erakusketa garrantzitsuan egon zen ikusgai (Paris).
2006
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak esleitutako Nivel/Maila saria eskuratu zuen. Museum Ludwig-en egon zen erakusgai (Kolonia). Deep Fountain lana inauguratu zen Anberes-eko Leopold De Wael Plaats-en (2006).
2007
Madrilgo Elba Benítez eta Pepe Cobo galerietan egon zen erakusgai, eta Ezezagunak. Euskal Herriko arte garaikidearen kartografiak erakusketan parte hartu zuen Guggenheim Bilbao Museoan. Museo Nacional del Pradoren zabalpenerako, hots, Rafael Moneo arkitektoak proiektatu zuen eraikinerako, sortu zituen brontzezko ate handiak instalatu ziren.
2008
Chicagoko Donald Young galerian egin zuen erakusketa.
2009
Espainiako Arte Kritikarien Elkarteak (AECA) Madrilgo ARCO '09 azokan ordezkatuta bizirik dagoen artista onenaren Sari Handia esleitu zion. Toledon arte- eta eskultura-proiektu bat egin zuen hiriko lau txokotan.
2010
Kokapen zehatzeko Estancias sumergidas obra sortu zuen Candelero badiarako, Espíritu Santo artxipelagoko Itsasaldeko Parke Nazionalaren barruan ipintzeko, Municipio de la Paz-en, Hegoaldeko Behe Kalifornian, Mexikon. Haren obra leku hauetako zenbait taldeerakusketatan aurkeztu zen: Tenerife Espacio de las Artes (TEA), Santa Cruz Tenerifekoa; Centro Andaluz de Arte Contemporáneo, Sevilla; Fundación Francisco Godia, Bartzelona, eta Claustro de Exposiciones del Palacio Provincial, Cádiz.
2011
Towards the Sound of Wilderness instalazioa egin zuen Folkestone Triennial 2011n, Folkestonen, Erresuma Batuan. Erakusketa bat egin zuen New Yorkeko Marian Goodman Gallery-n.
×