Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

Biografia Clemente Bernad

Ikus Bildumaren lanak

Iruñea, 1963

1963
Iruñean jaio zen maiatzaren 7an.
1985
Arte Ederren lizentziatura eskuratu zuen Argazkigintza, Zinema eta Bideoa espezialitatean Bartzelonako Unibertsitatean.
1986
Sorkuntza Artistikorako beka bat jaso zuen Nafarroako Gobernuaren eskutik. Koldo Chamorro argazkilariaren laguntzaile-lana utzi eta argazkilari independente lanetan bere karrera hastea erabaki zuen. Nafarroako Museoan jarri zituen erakusgai bere lanak.
1987
2001 arte Crónicas del País Vasco saila egin zuen eta, bertan, ibilaldi bat egiten zuen Euskal Herriko gatazka politikoaren gertaera historiko jakin batzuetatik. Jornaleros sailari ekin zion jornalari andaluziarren talde baten nomadismoa, kolokatasuna eta sindikatu-borroka erakutsiz.
1992
Haren lana Open Spain/España abierta erakusketan egon zen Chicago-ko Columbia College-eko Museum of Contemporary Photography-n.
1994
Algeria hegoaldeko errefuxiatu-eremuetako emakume sahararrei buruzko Mujeres sin tierra erreportajearengatik Giza Eskubideen FotoPress saria eskuratu zuen. 1994 eta 1996 artean, Chiapasen lan egin zuen iraultza zapatistaren alde.
1996
Haren obra Les Petits Frères des Pauvres Frantziako elkartearen berrogeita hamargarren urteurrena dela-eta egindako Pauvres de nous erakustaldian egon zen ikusgai. Beste argazkilari entzutetsuenekin batera, haren argazkiek National Geographicek eta RBA Editoresek argitaratutako Conocer España irudikatu zuten.
1998
Obra Social Caja Ahorros Mediterráneok antolatutako Visión mediterránea. Doce fotógrafos y el Mediterráneo erakusketa ibiltarian esku hartu zuen.
1999
Haren lana Fotocarnaval 99 erakustaldian egon zen ikusgai Badajozeko Museo Extremeño e Iberoamericano de Arte Contemporáneo (MEIAC). Fábrica Editorialek Photobolsillo bildumako liburuki bat dedikatu zion; bildumaren bidez, Espainiako argazkigintza garaikideko izen garrantzitsuenak bildu nahi zituzten.
2000
Haren lana Fundació «la Caixa»k antolatutako Diarios íntimos erakusketan egon zen ikusgai eta, gero, Espainiako hainbat hiritatik ibiltari eramana izan zen.
2001
A tumba abierta egin zuen, kartzeletako baldintzen kontra protesta egiteko ezker muturreko turkiar presoen senitartekoek egindako gose-grebari buruzko erreportajea.
2002
Argentinako azken krisialdi ekonomikoa irudikatzen duen Canopus argitaratu zuen. Zarauzko Photomuseume-n Conflictos inauguratu zuen, bere erreportari grafiko lana laburbiltzen duen erakustaldia. Beste argazkilari ezagunekin batera, Una geografía: ocho viajes andaluces liburuaren irudiak jarri zituen (Editorial Planeta, Sevilla, 2002); 2009an erakusketa bihurtu zen proiektua eta Granadako Palacio Dar-al-Horra-n inauguratu zen.
2003
Arco Iris Solidario GKEak Kiev 12 sailaren mandatua eman zion: Kieveko 12. umezurtzetxean askotariko ikasketa-arazoak dauzkaten umezurtzei eta abandonatutako umeei buruzko erreportajea. Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiak (Iruñea) sail osoa jarri zuen erakusgai eta bere edizioa irudikatzeko irudi batzuk aukeratu zituen. Nuevas cartografías de Madrid erakusketan parte hartu zuen Madrilen: inmigrazioaren eraginari buruzko La Casa de Américaren eta La Casa Encendidaren proiektu bat. Hurrengo urtean amaitutako Hugo Chávezen gobernuaren kontrako petrolio-grebari buruzko Caracas saila egin zuen.
2004
El sueño de Malika argitaratu zuen eta, horrenbestez, bere lehenengo pelikula egin zuen; bertan, patera bidezko bidaia batean hildako emakume gazte marokoar horren gorpuaren aberriratzea kontatzen du.
Los olvidados de Tubmanburg
dokumentala aurkeztu zuen; Tubmanburg Liberiako hiri bat da eta, bertan, 35.000 pertsona jatekorik eta hornigairik gabe bakartuta egon ziren gizalegezko laguntza heldu arte, gerra zibilaren ondorioz.
2005
La Meca egin zuen, Iruñeko Casa de Misericordia zahar-egoitzari buruzko erreportajea da eta sei hil eman zituen horretan lanean.
2006
Donde habita el recuerdo amaitu zuen; bertan, Espainiako Gerra Zibilaren memoria historikoaren berreskurapena kontatu zuen.
2007
Llotja del Cànemen egin zuen erakusketa (Castelló) Mala vida. Imágenes de la exclusión izenburupean.
Chacun à son goût
erakusketa kolektiboan parte hartu zuen Guggenheim Bilbao Museoan, baita Nudos. Catálogos de afinidades erakusketan ere (Cuarto Espacio, Zaragozako Diputazioa). Haren lanak Obra Social Caja Madridek antolatutako Latidos de un mundo convulso erakustaldian ere egon zen ikusgai. Espainiako hainbat hiritatik eraman zuten ibiltari hurrengo bi urteetan. Malagako Diputazioak sustatutako Málaga: cuerpo y sombra talde erakusketan parte hartu zuen, Malagako Vicente Aleixandre kultur etxearen arte aretoan.
2008
Koro Cantabranarekin batera, Miradas sobre África erakusketan egon zen ikusgai, Medicus Mundik Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskolan antolatutako erakustaldian (Iruñea). Argazkigintza esperimentaleko tailer bat eman zuen Oteiza Museoan (Altzuza) erakunde horren 5. urteurrenean.
2009
Haren lana Museo Nacional de Antropologíako Mercado hambre: abierto 24 horas (Madril) eta CARTA MEDITERRÁNEAk antolatutako La crueldad sin sentido a través de miradas valientes erakusketetan egon zen ikusgai Giza Eskubideen Adierazpenaren 60. Urteurrenaren Ospakizuna zela eta. Sarean El Diálogo-La imagen en conflicto lehiaketan parte hartu zuen, KRTUK SCAN 09 Manifestació Fotogràficaren testuinguruan antolatuta (Tarragona).
2010
Eugenio Lafuente erakusketa-aretoak, Archidonan, Málagan, Mujeres sin tierra erakusketa inauguratu zuen, Fotomanías 2010 barruan. Haren obra Guggenheim Bilbao Museoan inauguratutako Haunted: egungo argazkigintza- bideoa-performancea erakusketan aurkeztu zen.
2011
Gijóngo Barjola Museoak Mujeres sin tierra erakusketa inauguratu zuen, Gijóngo Ateneo Obrero-ko IV Jornadas fotográficas, DeFotoren barruan.
×