Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Biografia Asier Mendizabal

Ikus Bildumaren lanak

Ordizia, Gipuzkoa, 1973

1973
Urtarrilaren 29an jaio zen Ordizian (Gipuzkoa).
1991
Arte Eder ikasketei ekin zien Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU).
1995
Erasmus beka bat lortu zuen Londresko Byam Shaw School of Art-en ikasteko.
1996
UPV/EHUn Arte Ederretan lizentziatu zen.
1997
Graduatu Ondoko Diploma eskuratu zuen Londresko Byam Shaw School of Art-en. Gipuzkoako Artista Berrien XXXVII. Lehiaketan parte hartu zuen Donostian.
1998
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Arte Plastikoen beka eskuratu zuen. Artelekun egindako Ángel Bados—Txomin Badiola Tailerrean parte hartu zuen Donostian. Egonaldi-beka bat eskuratu zuen De Ateliers artista independenteen institutuan (Amsterdam), eta bertan iraun zuen 2000 arte.
1999
Gipuzkoako Artista Berrien XXXVIII. Lehiaketako Lehenengo saria lortu zuen Donostian.
2000
Gure Artea 2000 sariketan eta Gasteizko Festival de Vídeo Intervenciones TVn parte hartu zuen. Donostiako Arte Ekinbideetan (DAE) egon zen erakusgai No Time for Love izenburupean.
2001
Herbeheretako Kultura Ministerioak FVBKB beka esleitu zion 2003 arte. Bere obra Arte Eder Museoko Gaur, hemen, orain (Bilbo), De Atelierseko Parcours d'incidents (Amsterdam) eta NICCeko Blackout Totale (Anberes) erakusketetan egon zen ikusgai.
2002
Donostiako Kutxa aretoan Goierri konpeti bideoa estreinatu zuen, Iñaki Garmendiarekin batera egindakoa. Taipei Biennalen (Taipei, Taiwan) eta Desartxibo publicación para memoria erakusketan parte hartu zuen, Arteleku berriz irekitzean egindako erakusketa (Donostia).
2003
Bartzelonako T4 galerian erakutsi zituen bere lanak. Bere obra Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofíako Cine y casi cine (Madril) eta Centre de Cultura Contemporàniako (CCCB) Després de la noticia (Bartzelona) erakusketetan egon zen ikusgai.
2004
Juan de Otaola eta Perez de Saracho beka eskuratu zuen Basaurin (Bizkaia). Gure Artea 2004 sariketan, Vrsac eta Belgradon egindako The VI Yugoslav Biennial of Young Artistsen (Serbia eta Montenegro) eta Donostiako Manifesta 5, Arte Garaikidearen Bienal Europarrean parte hartu zuen.
2005
Fundación Marcelino Botínen Arte Plastikoetako beka jaso zuen (Santander). Hitzaldi bat eman zuen Artelekun egindako We Rule the School: Conversaciones e investigación mintegian (Donostia). Überbau/Basauri izenburupean, Arizko Dorretxeaen egin zuen erakusketa (Basauri, Bizkaia). Bere obra Nulles 05. Representacions ruralsen egon zen ikusgai (Nulles, Tarragona).
2006
Egonaldi-beka bat eskuratu zuen IRP Platformen (Garanti, Istanbul). Gure Artea 2006 sariketan eta W139ko Wat is / Wat Zou Kunnen erakusketa kolektiboan parte hartu zuen (Amsterdam).
2007
Chacun à son goût erakusketan egon zen ikusgai, Guggenheim Bilbao Museoan. Haren lanak erakutsi ziren Museu d'Art Contemporani de Barcelonan (MACBA) eta Bilboko Carreras Múgica galerian. Fundación Marcelino Botínen Itinerarios 05-06: XIII Becas de artes plásticas erakusketan parte hartu zuen (Santander). Not All that Moves (Is Red) deitutako bakarkako erakustaldi bat egin zuen 's Hertogenbosch-eko Artis galerian (Herbehereak). Artelekun egindako Ficciones plegables: Ciclo de cine dedicado a Jorgen Leth y Dan Holmberg tailerra koordinatu zuen (Donostia).
2008
Klaas van Gorkum eta Xabier Salaberriarekin batera, Eusko Jaurlaritzak antolatutako Gure Artea '08ko Lehenengo saria eskuratu zuen. Bartzelonako Museu d'Art Contemporani-k (MACBA) Asier Mendizabal erakusketa inauguratu zuen. Hainbat artistarekin batera, Artium Arte Garaikideko Euskal Museo-Zentroaren Heroirik ez gehiago: Bilduma VIII erakusketan parte hartu zuen (Gasteiz).
2009
Bi erakusketatan egon zen ikusgai Bartzelona hirian: bata Museu d'Art Contemporani de Barcelonako (MACBA) Temps com a matèria. Col•lecció MACBA: noves incorporacions eta bestea, berriz, ProjecteSD Exhibition Room-eko Koenraad Dedobbeleer/Asier Mendizabal.
2010
"Ojo Crítico de Artes Plásticas 2010" saria jaso zuen, Radio Nacional de España-ren «El Ojo Crítico» kultur programak emana. Lisboako Fundação Culturgest-ek and/or inauguratu zuen, ordura arte Espainiatik kanpo artistari eskainitako aurreneko erakusketa. Gasteizko Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoan Gure Artea XX. Iratxe Jaio / Klaas van Gorkum, Asier Mendizabal, Xabier Salaberria erakusketa inauguratu zen.
2011
Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía-k erakusketa bat eskaini zion FISURAS programaren barruan, eta artistaren sei lan erosi zituen Madrilgo ARCO azokan. Veneziako LIV Biennale di Venezia-n parte hartu zuen, eta bertan Soft Focus, Hard Edge, Benta-Haundi eta Signals, Calls and Marches lanak aurkeztu zituen edizio horretako erakusketa nagusian.
×