Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Biografia Antonio Saura

Ikus Bildumaren lanak

Huesca, 1930

1930
Irailaren 22an jaio zen Huescan.
1943
Bost urtez mugiezinik egon zen tuberkulosi baten ondorioz.
1947
Pintatzen eta idazten hasi zen.
1950
Lehen bakarkako erakusketa Libros de Zaragoza liburu-dendan egin zuen.
1951
Programio testu poetikoa argitaratu zuen.
1952
Lehen erakusketa egin zuen Madrilen, Buchholz liburu-dendan.
1954
Parisera joan zen eta han surrealistak ezagutu zituen.
1956
Espainiako Liburutegi Nazionalak (Madril) haren lanaren inguruko erakusketa antologikoa egin zuen.
1957
Lehen bakarkako erakusketa egin zuen Parisen, Galerie Stadler-en. El Paso taldea sortu zuen, besteak beste, Rafael Canogar, Luis Feito eta Manuel Millares artistekin batera. Taldearen lehen erakusketa Madrilgo Buchholz liburu-dendan egin zen.
1958
Eduardo Chillidarekin eta Antoni Tàpiesekin batera, Veneziako XXIX Biennale di Venezia-n hartu zuen parte.
1959
Kassel-eko (Alemania) Documenta 2-n parte hartu zuen. El Paso taldeak erakusketa egin zuen Parisko Musée des Arts Décoratifs-en. Lehen grabatuak egin zituen. Espacio y gesto saiakera argitaratu zuen.
1960
Guggenheim International Award saria jaso zuen. Hainbat eskultura egin zituen. El Paso taldeak bi erakusketatan parte hartu zuen New Yorken: New Spanish Painting and Sculpture, Museum of Modern Art-en (MoMA), eta Before Picasso, after Miró, Solomon R. Guggenheim Museum-en. Apirilean taldea desegin zen.
1961
Lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen New Yorken, Pierre Matisse Gallery-n.
1963
Eindhoven-eko (Herbehereak) Stedelijk Van Abbemuseum-ek haren lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen eta ondoren, Rotterdameko Rotterdamsche Kunstring-en egon zen erakusgai.
1964
Paper gainean egindako lanen atzera begirakoa egin zen eta Amsterdameko Stedelijk Museum-en, Baden- Baden-eko Kunsthalle Baden-Baden-en eta Göteborg-eko (Suedia) Göteborgs Konsthall-en ikusi ahal izan zen. Kassel-eko (Alemania) Documenta 3-n parte hartu zuen. Carnegie Prize saria jaso zuen Eduardo Chillidarekin eta Pierre Soulages-ekin batera. Bigarren bakarkako erakusketa egin zuen New Yorkeko Pierre Matisse Gallery-n.
1965
Cuencan igarotako udan ehun lan inguru suntsitu zituen.
1966
Bere lana Londresko Institute of Contemporary Arts-en jarri zuen erakusgai.
1967
Berriz ere Parisera itzuli zen eta Galerie Stadler-en egin zuen erakusketa. Bigarrenez, bere obraren zati bat suntsitu zuen. Behin betiko Parisen ezarri zen.
1968
Frankfurteko Frankfurter Kunstkabinett-en egin zuen erakusketa. Olio-pintura uztea erabaki zuen eta erabaki horri hamar urtez eutsi zion.
1969
Gustavo Gilik haren lanaren inguruko lehen monografia argitaratu zuen.
1972
Madrilgo Galería Juana Mordón erakusketa bat zuela, eskuin muturreko talde batek atentatua burutu zuen bertan.
1975
Stockholm-eko, Hagako, Bartzelonako, Mexiko Hiriko eta Municheko hainbat galeriatan haren lanak jarri zituzten erakusgai.
1977
Kassel-eko (Alemania) Documenta 6-n parte hartu zuen. Ur-bortitzez osaturiko Cámara ardiente liburua argitaratu zuen.
1978
Azken lan grafikoak erakutsi zituen Parisko Fondation nationale des arts graphiques et plastiques-en.
1979
Haren lanaren atzera begirako erakusketa egin zuten Amsterdameko Stedelijk Museum-en eta ondoren, Europako hainbat museotan ikusi ahal izan zen. Nahita sortutako sute batek haren fitxategien eta bildumaren zati bat suntsitu zuen.
1981
Frantziako errepublikak Chevalier de l'Ordre des Arts et des Lettres izendatu zuen.
1982
Madrilgo Museo de Arte Contemporáneok haren lan grafikoaren erakusketa ibiltaria antolatu zuen eta Espainiako hainbat hiritan egon zen erakusgai. Contra el Guernica panfletoa argitaratu zuen. Kultura Ministerioak Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina eman zion.
1983
Carlos Sauraren eta Antonio Gadesen balletak Parisko Théâtre de Paris-en antzeztutako Carmen obrarako eszenografia egin zuen. José María Berzosa zuzendariak Carmeni buruzko filma egin zuen.
1985
Geneva-ko Cabinet des Estampes-en egin zuen erakusketa. Mariuccia Galfetti-k haren lan grafikoaren katalogo arrazoitua argitaratu zuen.
1984
Auto de fe pintura-saila hasi zuen.
1986
Aachen-eko (Alemania) Neue Galerie-Sammlung Ludwig-ek haren lanen inguruko atzera begirako erakusketa egin zuen.
1987
Círculo de Lectoresen Don Quijote lanaren ediziorako ilustrazioak egin zituen.
1988
El pintor ilustrado argitaratu zuen.
1989
Geneva-ko Musée d'Art et d'Histoire-k haren mihise handien atzera begirako erakusketa antolatu zuen eta hurrengo urtean, erakusketa hori hainbat museotan izan zen, esaterako Valentziako Institut Valencià d'Art Modernen (IVAM) eta Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofían.
1990
Frantziako errepublikak Officier de l'Ordre des Arts et des Lettres izendatu zuen.
1992
El perro de Goya erakusketa egin zuen Sevillako Salas del Arenalen eta Zaragozako Museo de Bellas Artesen.
1994
Suitzako Museo d'Arte Moderna della Città di Lugano-n 1948 eta 1990 artean egin zituen pinturen erakusketa egin zuten. Lehen lanak Museo de Teruelen jarri zituzten erakusgai.
1995
Parisko Grand Prix des Arts de la Ville de Paris saria jaso zuen.
1998
Uztailaren 22an hil zen Cuencan. Valentziako Institut Valencià d'Art Modernek (IVAM) Antonio Saura en las colecciones valencianas erakusketa egin zuen.
×