Biografia Anselm Kiefer
Donaueschingen, Alemania, 1945
- 1945
- Martxoaren 8an jaio zen Donaueschingenen.
- 1966
- Urtebetez zuzenbidea ikasi ondoren, artea ikasteari ekin zion Peter Dreher-en zuzendaritzapean Friburgoko Albert-Ludwigs-Universität-en (Alemania).
- 1969
- Ikasketak jarraitu zituen Staatliche Akademie der Bildenden Künste Karlsruhe-n (Karlsruhe, Alemania). Besetzungen argazki-saila egin zuen eta, bertan, Europako hainbat tokietan bere burua irudikatu zuen nazien agurra egiten ari zela. Bere lehenengo bakarkako erakustaldia egin zuen Galerie am Kaiserplatz-en (Karlsruhe, Alemania).
- 1970
- Staatliche Kunstakademie Düsseldorf-en hasi zen (Düsseldorf) eta, bertan, Joseph Beuys ezagutu zuen.
- 1973
- «Txapitulako koadroak» deitu ohi diren egurrezko barne-espazioei buruzko lan-sail ospetsua sortu zuen; horiek Höpfingeneko bere estudioaren ganbara dute motibotzat (Odenwald, Alemania). Galerie Michael Werner-en egon zen erakusgai (Kolonia).
- 1977
- Bakarkako erakusketa bat egin zuen Bonner Kunstverein-en (Bonn). Kassel-eko (Alemania) Documenta 6n parte hartu zuen. 1978 Kunsthalle Bern-en egon zen erakusgai (Berna).
- 1979
- Bakarkako erakusketa bat egin zuen Stedelijk Van Abbemuseum-en (Eindhoven, Herbehereak).
- 1980
- XXXIX Biennale di Venezia azokan parte hartu zuen (Venezia) Alemaniako Errepublika Federalaren Pabilioian Verbrennen, verholzen, versenken, versanden erakustaldiaren bidez; eztabaida piztu zuen.
- 1981
- Museum Folkwangen erakutsi zituen lanak (Essen, Alemania); gero, erakusketa Londresko Whitechapel Art Gallery-ra eraman zuten.
- 1982
- Kassel-eko (Alemania) Documenta 7n parte hartu zuen.
- 1984
- Städtische Kunsthalle Düsseldorf-en egin zuen erakusketa (Düsseldorf); gero, erakusketa Musée d'Art Moderne de la Ville de Paris-era (Paris) eta Jerusalemeko Israel Museum-era eraman zuten.
- 1986
- Stedelijk Museum-en egin zuen erakusketa (Amsterdam).
- 1987
- Haren lanen inguruko erakustaldi bat inauguratu zen Art Institute of Chicago-n; gero, urte horretan eta hurrengoan, Philadelphia Museum of Art-era, Museum of Contemporary Art-era (Lon Angeles) eta Museum of Modern Art-era (MoMA, New York) eraman zuten. Kassel-eko (Alemania) Documenta 8n parte hartu zuen.
- 1989
- Zweistromland/The High Priestess amaitu zuen, 1985en hasitako hirurogei tona inguruko pieza; bertan, berunezko 200 bat liburu zortzi metro luzeko apaletan ordenatuta daude.
- 1990
- Wolf Prize jaso zuen Jerusalm-en, baita Goslar hiriko Kaiserring saria ere (Alemania).
- 1991
- Neue Nationalgalerie-n egin zuen erakusketa (Berlin).
- 1992
- Barjac-era lekualdatu zen (Frantzia).
- 1993
- New Yorkeko Marian Goodman Gallery-n egon zen erakusgai. Erakutsitako lanen artean, 20 Jahre Einsamkeit zegoen: 1971 eta 1991 artean egindako bere lanen meta erraldoi bat. Tokioko Sezon Museum of Art-en egon zen erakusgai; gero, erakusketak Kyoto National Museum of Art-era eta Hiroshima Museum of Contemporary Art-era eraman zuten.
- 1995
- Kosmosari buruzko margolan itzelen sail bat egiteari ekin zion. Seulgo Kukje Gallery-n egon zen ikusgai.
- 1996
- Mexiko Hiriko Centro de Cultura de Arte Contemporáneo-n egon zen erakusgai.
- 1997
- Arkitektura arkaiko hutsak aurkezten zituzten margolanen sail bat egiten hasi zen. Museo Correr-en (Venezia) eta Museo di Capodimonten (Napoli) erakutsi zituen lanak. Haren obra Guggenehim Bilbao Museoaren Guggenheim Museoak eta mende honetako artea inaugurazio-erakusketan egon zen ikusgai. 1998 Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofían egin zuen erakusketa, eta Metropolitan Museum of Art-ek (MoMA, New York) paper gaineko bere lanen atzera begirako erakustaldia egin zuen.
- 1999
- Pintura kategoriako Praemium Imperiale jaso zuen, Japan Art Association-ek esleituta.
- 2000
- Londresko National Gallery-n egon zen erakusgai. Guggenheim Bilbao Museoak bere Bilduman artistari dagozkion lanak ikusgai jarri zituen erakusketa egin zuen.
- 2001
- Fondation Beyeler-en (Basilea, Suitza), Louisiana Museum for Moderne Kunst-en (Humlebaek, Danimarka) eta Londresko Royal Academy of Arts-en (bertan ohorezko akademiakidea da egun) erakutsi zituen lanak.
- 2002
- Frantziako Errepublikako Officier de l'Ordre des Arts et des Lettres izendatu zuten.
- 2004
- Napoliko Museo Archeologico Nazionale-n egin zuen erakusketa.
- 2005
- Heaven and Earth erakustaldia inauguratu zen Fort Wortheko Modern Art Museum-en; hurrengo urteetan, Musée d'Art Contemporain de Montreal-era (Kanada), Hirshhorn Museum and Sculpture Garden-era (Smithsonian Institution, Washington) eta San Francisco Museum of Modern Art-era eraman zuten.
- 2006
- Chillidaren omenez erakusketan parte hartu zuen Guggenheim Bilbao Museoan eta, bertan ere, Pasaia: Beuys, Darboven, Kiefer, Richter erakustaldian izan zen.
- 2007
- Guggenheim Bilbao Museoak Anselm Kiefer aurkeztu zuen: Germano Celantek komisariotzan hartutako alemaniar artistaren erakusketa antologikoa, azken hamar urteetan sortutako lanen aukeraketa bat biltzen duela. White Cube Mason's Yard-ek Aperiatur terra antolatu zuen, galeria horren egoitzan eta, aldi berean, Londresko Royal Academy of Artsen aurkeztutakoa. Louvre Museorako instalazio iraunkor bat sortuta bizirik dagoen lehenengo artista bihurtu zen, Georges Braque-k 1953an galeria bateko sabairako pintura bat egin zuenetik.
- 2008
- Friedenspreis des Deutschen Buchhandels saria eman zioten. Milango Triennale Bovisak Kiefer e Mao che mille fiori fioriscano erakustaldia aurkeztu zuen, Germano Celant komisario-lanetan zuela.
- 2009
- Gagosian Gallery-n bakarka egin zuen erakusketa (Erroma). Udan, bere margolan eta eskultura monumentalak Massachusetts Museum of Contemporary Art-en erakutsi zituen (MASS MoCA, North Adams, Massachusetts). Am Anfang (In the Beginning) lanerako eszenatokia diseinatu zuen, Opéra National de Paris-en zuzendu zuen obra, Parisen.
- 2010
- Artistaren banakako erakusketak leku hauetan inauguratu ziren: Gagosian Gallery, New York; Koninklijk Museum voor Schone Kunsten Antwerpen, Anberes; BALTIC Centre for Contemporary Art, Gateshead, Erresuma Batua; Louisiana Museum for Moderne Kunst, Humlebaek, Danimarka; Massachusetts Museum of Contemporary Art (MASS MoCA), North Adams, Massachusetts, eta Galerie Yvon Lambert, Paris.
- 2011
- Amsterdameko El Rijksmuseum Amsterdam-ek gonbidatu egin zuen artista Rembrandten Gaueko errondan inspiratutako obra bat sortzera. Gonbidapen horren emaitzaz sortu zuen La berceuse (for Van Gogh) ikusgarria, museoan Kiefer & Rembrandt izeneko erakusketan ikusgai egon zena. Erakusketak egin zituen leku hauetan: Fondazione Vedova, Venezia; White Cube galeria, Londres; Craig F. Starr Gallery, New York, eta Ivory Press, Madril.

