Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Biografia Anish Kapoor

Ikus Bildumaren lanak

Bonbain (India) jaio zen 1954an / Londresen bizi eta bertan egiten du lan

1973–77
India atzean utzi eta Ingalaterrara joan zen bizitzera. Londresko Hornsey College of Arten aritu zen ikasten eta beste artista batzuekin harremanetan jarri zen lehen aldiz.
1977–78
Chelsea School of Art-en ikasten ari zela, Londresko Royal Academy of Arts-en antolatutako Young Contemporaries taldeko erakusketan aurkeztu zuten Kapoor-en lana.
1979
Irakasle lanpostu bat onartu zuen Wolverhampton Polytechnic-en, Midlands eskualdean. Berea urreneko lanak sortu zituen pigmentuak erabiliz: 1.000 izen (1,000 Names) saila.
1980
Bere aurreneko bakarkako erakusketa antolatu zuten Parisko Galerie Patrice Alexandre-n. Bertan, 1.000 izen (1,000 Names) saileko zenbait lan aurkeztu zituzten.
1981
Erakusketa honetan parte hartu zuen: British Sculpture in the Twentieth Century: Part Two, Symbol and Imagination 1951–1980, Whitechapel Art Gallery, Londres.
1982
Pigmentuz landutako eskulturak jarri zituen ikusgai Londresko Lisson Gallery-n.
1983
Bakarkako erakusketa hauek antolatu ziren leku hauetan: Galerie 't Venster, Rotterdam; Walker Art Gallery, Liverpool (ondoren Lyongo Le Nouveau Musée-n ikusgai jarria), eta Lisson Gallery, Londres.
1984
Kapoorrek bere aurreneko erakusketa egin zuen Estatu Batuetan, New Yorkeko Barbara Gladstone Gallery-n. Lan guztiak saldu ziren erakusketa inauguratu aurretik, eta oso harrera ona izan zuen kritikaren aldetik.
1985
Bakarkako erakusketa bat izan zuen Basileako Kunsthalle-n, ondoren Eindhovengo (Holanda) Stedelijk Van Abbemuseum-en ikusgai egon zena.
1986
Bigarren bakarkako erakusketa bat izan zuen Barbara New Yorkeko Gladstone Gallery-n, hirian hartzen ari zen ospearen erakusgarri. Leku hauetan ere antolatu ziren artistaren bakarkako erakusketak: Kunstnernes Hus, Oslo; Albright-Knox Art Gallery, Buffalo (New York), eta University Gallery, Massachusetts University (Amherst, EAB).
1987
Gauzen bihotza (At the Hub of Things) lana "hutsezko lanei" emandako bidearen gailurra izan zen. Pieza horien sortze prozesuaren ondoriozkoak dira harriz egindako bere aurreneko lanak. Bakarkako erakusketak izan zituen Sydneyko Ray Hughes Gallery-n eta Brisbaneko Museum of Contemporary Art-en.
1988
Funtsezkoa izango zen bere lan bat, Adan (Adam), hasi zuen. Bakarkako erakusketa bat izan zuen Londresko Lisson Gallery-n. 2
1989
Bere lana leku hauetan egon zen ikusgai: Barbara Gladstone Gallery, New York; Kohji Ogura Gallery, Nagoya (Japonia) eta Lisson Gallery, Londres.
1990
Kapoor Britainia Handiaren ordezkari izan zen Veneziako Biennale di Venezian. Bertan, Duemila saria jaso zuen, Artista Gazte Onenari emana. Homi K. Bhabha ezagutu zuen. Londresko Tate Gallery-k Anish Kapoor: Drawings aurkeztu zuen.
1991
Turner saria jaso zuen. Bakarkako erakusketak izan zituen Madrilgo Velázquez jauregian eta Hannoverreko Kunstvereinen.
1992
Documenta IXn parte hartu zuen Kasselen, Linboan behera (Descent into Limbo, 1992) lanarekin. Horretarako propio eraikin bat egin behar izan zen, artistaren lana barnean hartzeko. Sevillako Expo 92rako, David Connor arkitektoarekin aritu zen elkarlanean Hutsune baterako eraikina (Building for a Void) sortzeko. San Diegoko Museum of Contemporary Art-ek artistaren bakarkako erakusketa bat aurkeztu zuen, ondoren leku hauetan ikusi ahal izan zena:Des Moines Art Center, Des Moines (Iowa); National Gallery of Canada, Ottawa, eta Power Plant Contemporary Art Gallery, Toronto.
1993
Erakusketak izan zituen Tel Aviv Museum of Art-en eta Barbara Gladstone Gallery-n, New Yorken. Lankidetzazko bi proiektu gauzatu zituen arlo desberdinetan: dantza ikuskizun baterako eszenatokiaren diseinua eta musika arloko elkarlan bat, bost eskultura barnean hartu zituena. 1994 Moderna Galerija-k (Ljubljana) eta Kohji Ogura Gallery-k (Nagoya) artistaren bakarkako erakusketa bana aurkeztu zuten.
1995
Kapoorrek ispiluz egindako aurrenetako lan bat, Mundua ahuspez jarriz (Turning the World Upside Down, 1995), Fondazione Prada-n instalatu zen, Milanen. Tilburgeko (Holanda) De Pont Foundation for Contemporary Art-ek Anish Kapoor erakusketa aurkeztu zuen. Gainera, Kapoorren lana Tokioko Nishimura Gallery-n eta Londresko Lisson Gallery-n egon zen ikusgai.
1996
Anish Kapoor: Sculptures eta Anish Kapoor: Two Sculptures erakusketak Turkuko (Finlandia) Aboa Vetus & Ars Nova-n eta Cambridgeko Kettle's Yard-en aurkeztu ziren, hurrenez hurren.
1997
Honoris Causa doktore izendatu zuten London Institute-k eta Leeds University-k. Arte all'Arte 2n parte hartu zuen, San Gimignanoko (Italia) Associazione Arte Continua-k antolatutakoan.
1998
Artistaren bakarkako erakusketak egin ziren leku hauetan: Centro Galego de Arte Contemporánea, Santiago Compostelakoa; CAPC, Musée d'art contemporain de Bordeaux; Galleria Massimo Minini, Brescia; Gladstone Gallery, New York; Hayward Gallery, Londres, eta Chapelle de la Salpetrière, Paris.
1999
Honoris Causa doktore izendatu zuen Wolverhamptongo Unibertsitateak. Ohorezko Kide izendatu zuen Londresko Royal Academy of Arts-ek. Neil Thomas ingeniariarekin batera, Taratantara instalazioa sortu zuen BALTIC Centre for Contemporary Art-en, Gatesheaden (Erresuma Batua).
2000
Londresko Lisson Gallery-k Blood bakarkako erakusketa aurkeztu zuen. Taratantara (1999) Napolesko Piazza del Plebiscito-n egon zen ikusgai. Munduaren ertzean (At the Edge of the World) instalazio iraunkorra sortu zuen Axel Vervoordt Kanaal-erako, Wijnegemen (Belgika).
2001
Ohorezko Kide izendatu zuen Royal Institute of British Architects-ek. Bakarkako erakusketak izan zituen Helsinkiko Kunsthalle-n eta New Yorkeko Gladstone Gallery-n. Nottingham Playhouse-k Erresuma Batuan aire zabalean instalatzeko zen bere aurreneko lana enkargatu zion Kapoorri: Zeruaren ispilua (Sky Mirror).
2002
Cecil Balmond ingeniariaren laguntza teknikoarekin, Marsyas sortu zuen Londresko Tate Modern-eko Turbinen aretoko Unilever sailerako.
2003
Britainiar Inperioko Ordenaren Komandante izendatu zuten, arteei egindako ekarriagatik. Ene aberri gorria (My Red Homeland, 2003) izen bereko erakusketa batean aurkeztu zen, Bregenzeko (Austria) Kunsthaus Bregenz-en. Artistaren erakusketa bana egin zen Napolesko Museo Archeologico Nazionale di Napoli-n eta San Gimignanoko Galleria Continua-n (Italia). Eskari bat jaso zuen Future Systems-ekin batera egiteko, Napolesko Traiano metro-geltokirako.
2004
Kapoorrek Estatu Batuetan egindako aurreneko lan publikoa, Hodeietarako atea (Cloud Gate), Chicagoko Millennium Park-en instalatu zuten. Artistaren bakarkako erakusketak antolatu zituzten leku hauetan: Gladstone Gallery, New York; Galleria Massimo Minini, Brescia, eta Musée des arts contemporains du Grand-Hornu de Boussu, Belgika. Lehiaketa bat irabazi zuen New Yorkeko British Memorial Garden-erako monumentu bat sortzeko, 2001ean World Trade Center-eko erasoaren soldadu eta biktima britainiarren omenezko parke berrirako. Kapoorren Titulurik gabea (Untitled) (2004) lana Castello di Ama de Gaiole-n instalatu zuten, Chiantin (Italia).
2005
Japanese Mirrors bakarkako erakusketa Tokioko SCAI The Bathhouse-n jarri zuten ikusgai. Arte all'Arte 10en parte hartu zuen, Associazione Arte Continua-k antolatutakoan, Torrione di Sant'Agostino-n instalazio iraunkor bat sortuz, San Gimignanon (Italia).
2006
Bere aurreneko erakusketa egin zuen Hego Amerikan, Rio de Janeiroko Banco do Brasil kultur zentroan. Erakusketa, Anish Kapoor: Ascension izenburua zuena, Brasilian eta São Paulon egon zen ondoren ikusgai. Zeruko ispilua (Sky Mirror, 2006) New Yorkeko Rockefeller Center-en aurkeztu zuten. Malagako Arte Garaikideko Zentroak Anish Kapoor: My Red Homeland erakusketa aurkeztu zuen. 4
2007
Nantesko Musée des Beaux-Arts-ek (Frantzia) Svayambh (2007) lana jarri zuen ikusgai. Lan hori bera, urte horretan bertan, artistaren beste lan batzuekin batera egon zen ikusgai Anish Kapoor: Svayambh erakusketan, Municheko Haus der Kunst-en. Erakusketa bana egin zitzaion New Yorkeko Gladstone Gallery-n eta Beijingeko Galleria Continua-n.
2008
Anish Kapoor: Past, Present, Future erakusketa izan zuen Bostongo Institute of Contemporary Art-en. Londresko Royal Institute of British Architects-ek Place/No Place: Anish Kapoor in Architecture aurkeztu zuen. Berlingo Deutsche Guggenheim-ek Oroimena (Memory, 2008) lana aurkeztu zuen, museo horretarako propio eskariz sortua eta ondoren, 2009–2010ean, New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en ikusgai egon zena. Erakusketak izan zituen leku hauetan: Gladstone Gallery, New York; Arthur M. Sackler Gallery, Smithsonian Institution, Washington DC; eta Museo de Santa Clara, Murtzia(Espainia). Tees haraneko erraldoiak (Tees Valley Giants) proiektua aurrera eramateko asmoaren berri eman zuen, Ingalaterrako ipar-ekialdean, Middlesbrough, Stockton, Redcar, Hartlepool eta Darlingtonen kokatutako tamaina handiko eskultura publikoen saila, Cecil Balmond ingeniariarekin lankidetzan egindakoena.
2009
Brightongo Jaialdiaren zuzendari artistiko izendatu zuten eta bere lana hirian eta inguruan jarri zuten ikusgai. Vienako MAK Österreichisches Museum für angewandte Kunst/Gegenwartskunst-ek Anish Kapoor: Shooting into the Corner aurkeztu zuen eta Londresko Royal Academy of Arts-ek Anish Kapoor (2010ean Guggenheim Bilbao Museoan ikusgai egon zena). Los Angelesko Regen Projects-ek Anish Kapoor: Drawings aurkeztu zuen.
2010
The Royal Parks eta Serpentine Gallery-k Anish Kapoor: Turning the World Upside Down aurkeztu zuten, tamaina handiko lau eskulturak osatutako erakusketa, kanpoalderako sortuak eta Londresko Kensington Gardens-en instalatutakoak. Temenos (2010) eskultura publikoa, Tees haraneko erraldoiak (Tees Valley Giants) proiektukoa, Middlesbroughen instalatu zuten. Kapoorren Ispilu zerutarra (Celestial Mirror, 2010) lana Petersburgoko Hermitage Museoan egon zen ikusgai. ArcelorMittal orbita (ArcelorMittal Orbit) handia eraikitzeko eskaria jaso zuen Londresko 1012ko Olinpiadetarako.
2011
Guggenheim Bilbao Museoak Zuhaitz garaia eta begia (Tall Tree and the Eye, 2009) lana erosi zuen. Leviatan (Leviathan, 2011) lana sortu zuen, Parisko Grand Palais-en izandako Monumentarako propio asmatua eta Ai Weiwei artistaren lanari eskainia. Veneziako Bienalean parte hartu zuen Goraldia (Ascension, 2006) lanarekin, Basilica di San Giorgio-n instalatua, Isola di San Giorgio Maggiore-n.
×