Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Biografia Alex Katz

Ikus Bildumaren lanak

New Yorken jaio zen 1927an

1949–50
Skowhegan School of Painting and Sculpture-n ikas izuen, Skowheganen (Maine, AEB).
1951
Jean Cohen and Alex Katz: Paintings parte hartu zuen, Peter Cooper Gallery-n, New Yorken.
1954
New Yorkeko Roko Gallery-k Katzen aurreneko bakarkako erakusketa aurkeztu zuen.
1955
Aurreneko collageak egin zituen. 1957 Lehenbiziko aldiz heldu zion sakonetik erretratugintzari.
1959
Eskolak eman zituen Brooklyn School-en, New Yorken. Aurreneko ebakien lanak egin zituen.
1960
Young America 1960: Thirty American Painters under Thirty-six erakusketan parte hartu zuen, New Yorkeko Whitney Museum of American Art-ek antolatutakoan. Erakusketa leku hauetan ikusi ahal izan zen ondoren: Baltimore Museum of Art; Contemporary Arts Center, Cincinnati; City Art Museum, St. Louis, eta Columbus Gallery of Fine Arts, Columbus (Ohio). Dekoratuak eta jantziak diseinatzen hasi zen Paul Taylor koreografoarentzat.
1961
Erakusketa bana egin zuen Stable Gallery-n eta Mili-Jay Gallery-n, New Yorken.
1964
Katzen lana Recent Landscapes by Eight Americans taldeko erakusketan egon zen ikusgai, New Yorkeko Museum of Modern Art-en antolatutakoan, eta ondoren AEBko eta Europako hainbat erakundetan ikusi ahal izan zen.
1969
Erakusketa bana izan zuen Mont Chateau Lodge-n, Morgantownen (Mendebaldeko Virginia, AEB) eta Phyllis Kind Gallery-n, Chicagon.
1970
Erakusketa bat izan zuen Fischbach Gallery-n, New Yorken. 1971 Utahko Unibertsitateko Utah Museum of Fine Arts-ek, Salt Lake Cityn, artistaren lanaren erakusketa bat aurkeztu zuen, ondoren leku hauetan ikusgai jarria: Art Gallery, Kaliforniako Unibertsitatea (San Diego); Minnesota Museum of American Art, St. Paul; eta Wadsworth Atheneum, Hartford (Connecticut).
1972
Beka bat jaso zuen, John Simon Guggenheim Memorial Foundation-ek emana.
1973
Erakusketa bana izan zuen Helsinkiko Assa Galleria-n eta New Yorkeko Marlborough Gallery-n. 2 Katzen lana Biennial Exhibition: Contemporary American Art erakusketan egon zen ikusgai, Whitney Museum of American Art-en, New Yorken, antolatutakoan.
1974
New Yorkeko Whitney Museum of American Art-ek Alex Katz Prints aurkeztu zuen, ondoren leku hauetan ikusgai jarria: Virginia Museum of Fine Arts, Richmond (Virginia); Utah Museum of Fine Arts, Salt Lake City; Santa Barbara Museum of Art, Santa Barbara (Kalifornia); University Gallery, Minnesotako Unibertsitatea (Minneapolis), eta Indianapolis Museum of Art, Indianapolis.
1975
Erakusketak izan zituen leku hauetan: Marlborough Fine Art, Londres; Galerie Arnesen, Kopenhage; Galerie Marguérite Lamy, Paris, eta Marlborough Gallery, New York.
1976
Erakusketa bana izan zuen New Yorkeko eta Torontoko Marlborough Gallery-n. Beka bat jaso zuen, National Endowment for the Arts-ek emana (Washington, DC), Paul Taylorren Polaris ikuskizunerako dekoratua eta jantziak diseinatzeko.
1977
Alex Katz: Recent Paintings erakusketa antolatu zuten Fresno Arts Center and Museum-en, Fresnon (Kalifornia). Erakusketa leku hauetan egon zen ondoren ikusgai: Kaliforniako Estatuko Unibertsitatearen arte galeriak, Long Beach; Seattle Art Museum, Seattle; eta Vancouver Art Gallery, Vancouver (Kanada).
1978
Beka bat jaso zuen, Estatu Batuetako gobernuak emana, Sobietar Batasunarekin kultur eta hezkuntza arloko truke-programa batean parte hartzeko.
1979
Erakusketa bana izan zuen Brooke Alexander Gallery-n eta Robert Miller Gallery-n, New Yorken. Katzen lana The Decade in Review: Selections from the 1970s erakusketan egon zen ikusgai, New Yorkeko Whitney Museum of American Art-en antolatutakoan.
1980
Alex Katz: Scale and Gesture erakusketa antolatu zuten Queens Museum of Art-en, New Yorken. Erakusketak izan zituen leku hauetan: Marlborough Gallery, New York; Mira Godard Gallery, Toronto; eta Middendorf/Lane Gallery, Washington, DC.
1981
Katzen lana leku hauetan aurkeztu zuten: Birmingham Museum of Art, Birmingham (Alabama); Portland Center for the Visual Arts, Portland (Oregon), eta Contemporary Arts Center, Cincinnati.
1982
Erakusketak izan zituen leku hauetan: Mira Godard Gallery, Toronto; Brooke Alexander Gallery, New York; Marlborough Gallery, New York; eta Marlborough Fine Art, Londres.
1983
New Yorkeko Marlborough Gallery-k artistaren azkeneko lanen erakusketa aurkeztu zuen.
1984
Harlem Station sortu zuen, ebakinez osatutako murala, Chicagoko "L" Harlem geltokian instalatu zutena. Erakusketak izan zituen leku hauetan: Picker Art Gallery (Colgate University, Hamilton, New York); Asher/Faure Gallery, Los Angeles; eta Benjamin Mangel Gallery, Filadelfia. Honoris Causa doktore izendatu zuen Watervilleko (Maine) Colby College-k.
1985
Chicago Bar Association elkarteak Award for Art in Public Places saria eman zion Katzi. Bere lanaren erakusketak antolatu zituzten Tokioko Marlborough Fine Art-en eta New Yorkeko Robert Miller Gallery-n.
1986
Katzen lanaren atzera begirako erakusketa bat antolatu zuten New Yorkeko Whitney Museum of American Art-en, ondoren Miamiko Center for the Fine Arts-en ikusi ahal izan zena.
1987
Mary Buckley Award saria jaso zuen, Brooklyngo (New York) Pratt Institute-k emana, eta Queens Museum of Art Award for Lifetime Achievement saria ere.
1988
New Yorkeko Brooklyn Museum of Art-ek artistaren grabatuen atzera begirako erakusketa aurkeztu zuen. Skowheganeko (Maine, AEB) Skowhegan School of Painting and Sculpture-ko Kide Emeritu izendatu zuten.
1989
Erakusketa bana izan zuen Municheko Galerie Bernd Klüser-en eta Scottsdaleko (Arizona) Riva Yares Gallery-n.
1990
Making Faces: Self-Portraits by Alex Katz erakusketa aurkeztu zuten North Carolina Museum of Art-en, Raleighen, ondoren leku hauetan ikusgai jarria: Newark Museum, Newark (New Jersey), eta Speed Art Museum, Louisville (Kentucky). Alex Katz: Recent Paintings erakusketa antolatu zuten Londresko Institute of Contemporary Artsen.
1991
Alex Katz: A Drawing Retrospective aurkeztu zuten Uticako (New York) Munson-Williams Proctor Arts Institute-ren Museum of Art-en, ondoren leku hauetan ikusgai jarria: Colby College Museum of Art, Waterville (Maine), eta Arkansas Arts Center, Little Rock (Arkansas). Katzen lanaren erakusketak antolatu zituzten Honoluluko Contemporary Museum-en eta New Yorkeko Marlborough Gallery-n.
1993
New Yorkeko Marlborough Gallery-k Alex Katz: Paintings aurkeztu zuen. Irribarreak (Smiles) saila hasi zuen, 1993 eta 1994 urte bitartean egindako hamaika mihisek azkenean osatutakoa.
1994
Madrilgo Galería Marlborough-ek artistaren lanaren erakusketa bat aurkeztu zuen, Irribarreak saila barne.
1995
Staatliche Kunsthalle Baden-Baden-ek Alex Katz: American Landscape aurkeztu zuen.
1996
Watervilleko (Maine) Colby College Museum of Art-ek hegal berri bat inauguratu zuen bertako eraikinean: Paul Schupf Gallery for the Works of Alex Katz. Bertan, museoaren bildumakoak diren artistaren lanen aukeraketa bat jarri zen ikusgai, 700 bat pieza (Katzek dohaintzan emandako 400etik gora pieza barne). Baltimore Museum of Art-ek Alex Katz Under the Stars: American Landscapes 1951-1995 aurkeztu zuen, New Yorkeko P.S. 1 Contemporary Art Center-ek antolatua. Erakusketa leku hauetan egon zen ondoren ikusgai: Norton Museum of Art, West Palm Beach (Florida); Portland Museum of 4 Art, Portland (Maine), eta P.S.1. Vincent Katzek eta Vivien Bittencourtek Alex Katz: Five Hours ekoiztu zuten, artistaren Urtarrila 3 (January 3) lanaren sortze-prozesua erakusten duena.
1997
IVAMek, Valentziako Julio González Zentroak, artistaren lanaren erakusketa bat antolatu zuen.
1998
Alex Katz: Twenty-Five Years of Painting erakusketa antolatu zuten Saatchi Gallery-n, Londresen. Erakusketak izan zituen leku hauetan: Galerie Thaddaeus Ropac, Paris; Galerie Bernd Klüser, Munich; Thamm Galerie, Küsnacht-Zurich (Suitza), eta Art & Public, Geneva.
1999
Erakusketak izan zituen leku hauetan: Galerie Thaddaeus Ropac, Salzburgo; Marlborough Gallery, New York; eta Galleria Civica di Arte Contemporanea, Trento.
2000
Artist of the City saria jaso zuen, New Yorkeko Cooper Union-ek emana. Pittsburgheko Carnegie Museum of Art-ek Regarding Alex Katz erakusketa aurkeztu zuen, eta Salzburgoko Galerie Thaddaeus Ropac-ek Alex Katz: Paintings of the 1980s.
2001
Berlingo American Academy-ko Philip Morris Distinguished Artist izendatu zuten. Andoverreko (Massachusetts) Phillips Academy-ren Addison Gallery of American Art-ek Alex Katz: Small Paintings aurkeztu zuen. Erakusketa leku hauetan egon zen ondoren ikusgai: Whitney Museum of American Art, New York; Kemper Museum of Contemporary Art, Kansas City; Oklahoma City Museum of Art, Oklahoma City; eta Austin Museum of Art, Austin (Texas).
2002
Katzen lana aurkeztu zuten Kunst- und Ausstellungshalle der Bundesrepublik Deutschlanden, Bonnen, eta Timothy Taylor Gallery-n, Londresen.
2003
Europan, artistaren erretratuei propio eskainitako lehenengo erakusketa inauguratu zuten Fondazione Bevilacqua La Masa-n, Venezian. Deichtorhallen Hamburg-ek artistaren ebakin-lanen erakusketa bat aurkeztu zuen, ondoren Klagenfurteko (Austria) Museum Moderner Kunst Kärnten-en ikusi ahal izan zena.
2004
Vienako Albertina Museoak Alex Katz: Cartoons and Paintings aurkeztu zuen.
2005
Chicago Humanities Festival-eko Richard Gray Visual Arts Series-en omenaldia egin zioten artistari. Arte Ederretako Honoris Causa doktore izendatu zuen Hamiltongo (New York) Colgate University-k. Katzen lanaren erakusketak aurkeztu ziren leku hauetan: Centro de Arte Contemporáneo, Málaga; Farnsworth Art Museum, Rockland (Maine), eta Colby College Museum of Art, Waterville (Maine).
2006
Artistaren lanaren erakusketak antolatu zituzten leku hauetan: Jewish Museum, New York; Langen Foundation, Neuss (Alemania); Colby College Museum of Art, Waterville (Maine), eta PaceWildenstein, New York.
2007
Alex Katz: New York erakusketa antolatu zuten Dublingo Irish Museum of Modern Art-en. Lifetime Achievement Award saria jaso zuen, New Yorkeko National Academy Museum-ek emana.
2008
Erakusketak izan zituen leku hauetan: Richard Gray Gallery, Chicago; Jablonka Galerie, Berlin; eta Galleria Monica De Cardenas, Milan.
2009
Tampereko (Finlandia) Sara Hildén Art Museum-ek Alex Katz: An American Way of Seeing erakusketa aurkeztu zuen, ondoren Grenobleko (Frantzia) Musée de Grenoble-n eta Kleveko (Alemania) Museum Kurhaus Kleve-n ikusgai egon zena.
2010
Katzen lanaren erakusketak antolatu ziren leku hauetan: National Portrait Gallery, Londres; Albertina, Viena; Farnsworth Art Museum, Rockland (Maine); Kunsthalle Würth, Schwäbisch Hall (Alemania), eta Galería Javier López-Mário Sequeira, Madril.
2011
Erakusketak izan zituen leku hauetan: Galerie Thaddaeus Ropac, Paris; Gavin Brown's Enterprise, New York; eta Senior & Shopmaker Gallery, New York.
×