Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Biografia Aitor Ortiz

Ikus Bildumaren lanak

Bilbo, 1971 | Bilbon bizi da eta bertan lan egiten du

1971
Azaroaren 3an jaio zen Bilbon.
1994
La ría del Nervión: Bilbao Metropolitano argitaratu zuen, Bizkaiko Foru Aldundiaren beka bati esker egindako proiektua.
1995
Guggenheim Bilbao Museoak aukeratu zuen Frank Gehry-ren eraikinaren eraikuntza lanak argazkiz dokumentatzeko.
1996
Lehenengo saria eskuratu zuen II Concurso Internacional Ciudad de Oviedon.
1997
Banco Central Hispanoren X. «Imagínate Euskadi» argazki-lehiaketan lehenengo saria irabazi zuen. Caosmos argitaratu zuen, Bizkaiko Foru Aldundiaren beka bati esker egindako proiektua.
1998
Hezkuntza eta Kultura Ministerio izandakoak (MEAC) antolatutako XIV Muestra de Arte Jovenen parte hartu zuen.
1999
Madrilgo Udalak antolatutako «Villa de Madrid» argazki-lehiaketan lehenengo saria eskuratu zuen. Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegian (Gasteiz) eta Bilboko Juan Manuel Lumbreras galerian egin zuen erakusketa.
2000
Ohorezko aipamena jaso zuen Caja Madrideko Obra Socialek esleitutako Generación 2000 argazkilaritza sarian. Errebelazio argazkilariaren aipamen berezia lortu zuen PhotoEspaña'00 lehiaketan. Destructuras izenburupean, Max Estrella galerian (Madril) erakutsi zituen lanak.
2001
Ohorezko sari handia eskuratu zuen XXI Alexandria Biennale of Arts-en (Alexandria, Egipto). Von Lintel & Nusser (Munich), Antonia Puyó (Zaragoza), Gianni Giacobbi (Palma Mallorcakoa) eta Stefan Röpke (Kolonia) galerietan egon zen erakusgai.
2002
VIII. Premio ABC de Pintura y Fotografía para Jóvenes Creadores saria irabazi zuen. Bilboko Rekalde Aretoan eta Bartzelonako Senda galerian egin zituen erakusketak. Haren lana Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren Sala Millaresen (Madril) La subversión de la realidad erakusketan egon zen ikusgai; gero, Beijingera, Heikendorf-era, Gijónera, Bogotara, Santanderrera eta Gasteizera eraman zuten.
2003
X Europäischer Architekturfotografie-Preis-en finalista izan zen (Stuttgart, Alemania). Diana Lowenstein Fine Arts (Miami) eta Maior (Palma Mallorcakoa) galerietan erakutsi zituen lanak. Australian Center for Photography-ren (Sydney) Antirrealismos. Spanish photomedia now talde-erakusketan parte hartu zuen; gero, Australiako beste toki batzuetara (Hobart, Tasmania, Brisbane, Perth, Adelaida) eta New Plymouth-era (Zeelanda Berria) eraman zuten.
2004
Senda, Espai Nou (Bartzelona), Stefan Röpke (Kolonia) eta Bob Gysin (Zurich) galerietan egon zen erakusgai.
2005
Clairefontaine (Luxenburgo) eta Sebastian Fath (Mannheim, Alemania) galerietan erakutsi zituen lanak.
2006
Artium Arte Garaikideko Euskal Museo-Zentroan (Gasteiz) eta Max Estrella galerian (Madril) egin zituen erakusketak.
2007
Haren lana Guggenheim Bilbao Museoaren Chacun à son goût erakusketan eta Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofíaren (Madril) La doble cara de la fotografía. Fondos de la Colección Permanente erakusketan egon zen ikusgai.
2008
Lehenengo aldiz aurkeztu zuen Muros de luz (2004–06) saila Bartzelonan, Galería Sendan. Haren lana hainbat erakusketatan egon zen ikusgai: Palazzo Sant'Elia-ren (Palermo, Italia) España 1957–2007: L'arte spagnola da Picasso, Miró, Dalí e Tàpies ai nostri giorni; Instituto Cervantes-en Varsoviako Erakusketa Aretoaren Miradas de hoy. Fondos de la colección del Museo de Arte Contemporáneo Unión FENOSA; eta Stenersen Museum-en (Oslo) Nuevas Historias – a new view of Spanish Photography, gero, Stockholm-eko Kulturhuset-era eraman zutena.
2009
GAP. ESPACIO LATENTE inauguratu zuen Koldo Mitxelena Kulturunean (Donostia). Lan berrienak Galería Max Estrellan (Madril) erakutsi zituen.
2010
Koloniako Galerie Stefan Röpke-k Lightwalls erakusketa inauguratu zuen. Haren obra VII Bienal de Artes Plásticas Rafael Botí bienalean aurkeztu zen, Sala Puertanueva-n, Córdoban.
2011
Guggenheim Bilbao Museoak Laborategiak. Bilduma Iraunkorrari begira: Aitor Ortiz erakusketa inauguratu zuen.
×