Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

Biografia Abigail Lazkoz

Ikus Bildumaren lanak

Bilbo, 1972

1972
Abuztuaren 16an jaio zen Bilbon.
1990
Arte Eder ikasketei ekin zien Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU).
1995
Erresuma Batuko Winchester School of Artsen ikasteko Erasmus beka bat eskuratu zuen. Arte Ederretan lizentziatu zen UPV/EHUn pintura espezialitatean.
1996
UPV/EHUko Pintura Saileko doktoretza-ikastaroei ekin zien eta 1998an burutu zituen.
1998
Fan Club Collection 1: Sam Sheppard bere lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Elorrioko AKA-Arriola Kultur Aretoan (Bizkaia).
1999
Fundación Bilbao Arte Fundazioa zentroan praktika artistikorako gune bat berari lagatzeko beka bat jaso zuen (Bilbo). Mojácar-eko X. Sorkuntza Artistikorako Beka eskuratu zuen (Almeria).
2000
Gazteriaren Erakunde Nazionalak (Injuve) antolatutako XVI Muestra de arte joven erakusketan parte hartu zuen Madrilen.
2001
Bizkaiko Foru Aldundiak Artegintza Beka eman zion. Ohorezko aipamena eskuratu zuen Euskadiko Portu, Ubide eta Bideetako Ingeniarien Kolejioaren Arte Plastikoen II. Sariketan. Fundación Bilbao Arte Fundazioaren Dibujos de bienvenida erakustaldia inauguratu zen Bilbon eta, hurrengo urtean, Berlingo ABEL Neue Kunstera eraman zuten.
2002
Marcelino Botín Fundazioaren Arte Plastikoetako beka jaso zuen (Santander). Caja Madrideko Obra Socialek antolatutako Generación 2002 proiektuan parte hartu zuen. Bere lanak Bizkaiko Foru Aldundiaren Ertibil Ikus Arteen Erakusketa Ibiltarian aukeratuak izen ziren.
2003
Arte Plastikoetarako Endesa beka jaso zuen. Marrazki-bilduma bat argitaratu zuen Todo preocupa a la vez izenburupean. Denklingeneji Werkraum Modula Bucholz-en erakusketa bat egin zuen (Munich) eta interbentzio bat, Humus, Madrileko La Casa Encendidan.
2004
Bilboko Bilkin galerian eta New Yorkeko Momenta Art galerian egon zen erakusgai.
2005
Bizkaiko Foru Aldundiaren Ertibil Arte Plastikoen Lehenengo saria esleitu zioten. Laboratorio 987, Museo de Arte Contemporáneo de Castilla y Leónen (MUSAC), New Yorkeko Monye Rowe galerian eta Donostiako DV galerian egin zuen erakusketa. Haren lanak P.S.1 MoMAko Greater New York 2005 eta Queens Museum of Art-eko The Gift: Building a Collection for the Queens Museum erakusketa kolektiboetan egon zen ikusgai, biak ere New Yorken.
2006
Lehenengo saria eskuratu zuen Eusko Jaurlaritzak esleitutako Gure Artea 2006 sariketan Juan Perez Agirregoikoa eta Txuspo Poyorekin batera.
2007
Lleidako Centre d'Art La Paneran, Desastres naturales izenburuko horma-irudien instalazio bat egin zuen eta Gasteizko Montehermoso Kulturunean erakutsi zituen lanak. Guggenheim Bilbao Museoaren Chacun à son goût, Leóngo Museo de Arte Contemporáneo de Castilla y Leóngo (MUSAC) Existencias eta Museo de Teruelgo Becarios Endesa 8 erakusketa kolektiboetan parte hartu zuen.
2008
Tres dibujos bakarkako erakusketa inauguratu zuen Bilboko Espacio Marzanan. Ondorengo erakusketetan egon zen ikusgai: NY Motion 1.0: Emerging Spanish Artists in New York (New Yorkeko Instituto Cervantes), Abi und Fernando (Homie, Berlin), Interfícies (Centre d'Art La Panera, Lleida), L'art contemporain en Europe, Experience Pommery #5 (Domaine Pommery, Reims, Frantzia), From Brooklyn with Love (Parker's Box, Brooklyn).
2009
Shuffle (Fundació Joan Miróko Espai 13, Bartzelona) eta Máquinas extraordinarias (Rekalde Aretoa, Bilbo) bakarkako erakusketak inauguratu zituen. Biennale Internationale d'Art Contemporain d'Algeren parte hartu zuen eta 25 obres, 17 artistes, 4 relats eraskuketan egon zen ikusgai Centre d'Art La Paneran (Lleida).
2010
New Work erakusketa inauguratu zen Werkraum Godula Buchholz-en, Denklingenen, Alemanian. Gainera, Arqueología de verano con perro y pájaro izeneko erakusketa egin zuen La Naval-en, Cartagenan, Murtzian. Alger Parabolique marrazki saila sortu zuen. Haren obra leku hauetako talde-erakusketetan aurkeztu zen: Domus Artium 2002 (DA2), Salamanca; Museu Nacional da República, Brasilia, eta Círculo de Bellas Artes, Madril. Iruña Hiria Arte Plastikoei buruzko XII. Bienalean parte hartu zuen.
×