Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

Zero Espazioa

Zero Espazioa bisitariak orientatzeko aretoa da, dinamikoa eta interaktiboa, bisitariaren eta erakundearen elkargunea. Museoak aparteko esperientzia bizitzeko gakoak ditu.

 

 

Kokalekua

Atondo alboan, eskuinetara dago. Metakrilatozko goiburu bat du. 110 metro karratu du.

Euskarriak

Hainbat multimedia-euskarri daude: plasma-telebistak, ordenagailuak eta abar. Ulerterrazak eta interaktiboak dira. Bisitaldiak errazteko eta horretan sakontzeko gakoak emango dizkizute.

Hizkuntzak

Lau hizkuntzatan daude euskarri guztiak: gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez.

Diseinua

Espazio modernoa eta funtzionala da, zurezko kutxa handi baten antzekoa. Zuntz optikozko eta LEDezko lanparek argitzen dute; gunerako propio diseinatu ziren.

Edukiak

INFORMAZIO EREMUA

Informazio-eremuan sei pantaila interaktibo eta ukigarri daude:

  1. Argibide zehatzak, honako hauenak:
    • Agenda: aldi baterako erakusketak eta Bilduma Iraunkorraren aurkezpenak, jarduerak eta ekitaldiak.
    • Zerbitzuak: Denda-Liburudenda, jatetxeak eta arropazaindegia, besteren artean.
    • Hezkuntza-baliabideak: dibulgazio-materialak, didaktika guneak, entzuteko gidak eta abar; arte garaikidera hurbil zaitezen.
    • Erakundea: Guggenheim Bilbao Museoaren proiektuaren historia, Guggenheim Sarea eta Frank Gehryk diseinatutako eraikinaren bitxitasunak. Bideoak dira.
  2. Ibilbideak: inprimatzeko modukoak. Askotarikoak, zure behar eta interesei moldagarriak (edukia eta iraupena).
  3. Jokoa: “Nire ibilbideari atzera begira”, Maider Lópezek taxututakoa. Zure esperientzia bertan jasota uzteko eta beste batzuenak ezagutzeko.

SAKONEAN EREMUA

Sakonean eremuko ordenagailuek honakoak azaltzen dituzten xehetasunez. Gainera liburuak eta aldizkariak daude.

  1. Erakusketak: oraingokoak zein aurrekoak.
  2. Guggenheim Bilbao Bilduma: bilatzaile intuitiboa du, eta edukiak ulerterrazak dira.
  3. Eraikina: 360 graduko aplikazioa, Frank Gehryk diseinatutako eraikineko txoko harrigarriak ikusteko.
  4. Bitxikeriak: “Nork bere jakin-mina piztu” aplikazioa, artelanak beste modu batera ikusteko, gustuko erakusketei buruzko alderdi guztien galderak egiteko, kezkak azaltzeko eta ikusmina sorrarazteko.
  5. Bibliografia: Museoaren arte-programazioa, Guggenheim Bilbao Bilduma eta gainerako Guggenheim Bildumak.
×