Non gauden
Guggenheim Bilbao Museoa hiriaren erdigunean dago. Hona hemen museora iristeko eta Bilbotik eroso ibiltzeko modua.
Hegazkinez
Bilboko nazioarteko aireportua (BIO) Loiun dago, hirigunetik 15 km-ra. Autobus zerbitzua dago.
Trenez
RENFE, Bilbao-Abando geltokia.
Euskotren, Atxuriko geltokia.
FEVE, Bilboko geltokia.
Autobusez
1, 10, 13 eta 18 zerbitzuak, geltokia Arte Eder Museoaren Plazan.
13, 27, 38 eta 48 zerbitzuak, geltokia Recalde Zumarkalean.
11 eta 71 zerbitzuak, geltokia Salbe Plazan (Salbe zubiko igogailua).
Autoz bazatoz
Bilbora sartzeko
Santanderretik bazatoz (A8) zein Donostiatik edo Gasteiztik (A68 eta A8) irten autopistatik Sabino Arana-Jesusen Bihotza irteeran. Hartutako kaletik (Sabino Arana etorbidea) segi aurrera (behera). Jesusen Bihotza plazara iritsiko zara (biribilgune batera). Bertan ikusiko dituzu Museora heltzeko seinaleak. Seinaleek Abandoibarra etorbidetik eramango zaituzte. Hala, itsasadarraren ertzetik helduko zara Museora.
Aparkatzeko
Museoak ez du aparkalekurik. Inguruan ordainpeko udal TAO aparkalekuak (parkimetro bidez ordaintzekoak) eta bi aparkaleku daude, Pio Baroja plazakoa eta Euskadi plazakoa:
- Pio Baroja: jarraitu Abandoibarra etorbidetik aparkalekuaren seinalea topatu arte.
- Euskadi: Abandoibarra etorbidea hartu ondoren egin eskuinaldera lehen bidegurutzean, Lehendakari Leizaola kalea hartzeko. Aurrera jarraitu eta Euskadi plazara iritsiko zara. Egin biribilgunea eta irten 3. irteeratik (Ramon Rubial kalera). Bartan da aparkalekurako sarbidea.
Autokarabanak
Udan, autokarabanen aparkaleku zerbitzua ematen du Bilboko Udalak. Kobetamendi kalean dago, 31. zenbakian.
Bertaratzeko
A-8 autopistatik Balmaseda irteera hartu, Altamira-Kastrexana Gaina norabidean. Kobetabidea hartu behar duzu eta jarraian Kobetamendi kalea (eskuinetara), metro gutxitan topatuko duzu aparkalekuaren seinalea.
Aparkalekutik hirigunera joateko autobus zerbitzua dago: Bilbobus 58 linea (Mintegitxueta-Atxuri).

