Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Jatetxeak

Kalitateko handiko nazioarteko sukaldaritza dastatzeko aukera ematen dizu Guggenheim Bilbao Museoak. Nerua jatetxeak Josean Alija du buru eta goi-mailako sukaldaritza eskaintzen du (Michelin izar bat du). Bistró Guggenheim Bilbao jatetxe informalagoa da, egunez zein gauez arretaz hautatutako askotariko jakiak eskaintzen dituena.

Nerua

Nerua jatetxeak abangoardiako sukaldaritza eskaintzen du eta Museoaren bihotzean dago, Richard Serra-ren Denboraren materia lanaren ondoan. Hala ere, sarrera independentea du itsasadarraren albotik. Josean Martínez Alija da arduraduna eta sukaldaritza iraultzailea eta berritzailea egiten du, bezeroek aromez, ukiez eta zaporez betetako esperientzia ahaztezina izan dezaten.

Bistró

Bistró Guggenheim Bilbao berritu dute eta, jatetxe informalagoa den arren, ondo hautatutako eta nortasun handiko jakiak emango ditu. Hartara, Bilboko gaueko aisialdi eskaintzan leku berezia bete nahi du jatetxeak. Izan ere, abangoardiako gune berritzailea izango da eta bereizgarri izango ditu goi-mailako sukaldaritza ukituak.

×