Irisgarritasuna
Zerbitzu eta jarduera guztietara iristeko modua erraztea da Guggenheim Bilbao Museoaren lehentasunezko helburuetako bat.
Entzuteko gidak
Eraikinaren arkitekturari eta erakusketei buruzko informazioa entzuteko sistema eramangarria da, Museoa zure kasa bisitatzeko aukera ematen dizuna. Entzungailu doigarriak ere eskura daitezke eta begizta magnetikoa dago entzungailuentzat.
Museoak gaztelaniako zeinu hizkuntza interpretea edo azpitituluak dituzten bideo-gidak ere eskaintzen dizkie entzumen urritasunak dituztenei. Testuak euskaraz, ingelesez, frantsesez, alemanieraz eta italieraz ere eskura daitezke.
Oharra: Haurrentzako entzuteko gidak 100. zk. Haurrak Denboraren materia deskubritzera eramaten dituen narrazioa.
AULKIAK
HAURRAK
Gaztetxoenak aulkian eraman nahi izanez gero, eska itzazu arropazaindegian.
Gurpil-aulkiak
Behar duten bisitarien erosotasunerako gurpil-aulkiak ditugu. Eska itzazu arropazaindegian.
Aulki eramangarriak
Egiten duzun ibilbidearen edozein tartetan atseden hartzeko aulki ezin arinagoak. Eska itzazu arropazaindegian.
Komunak
Komun guztiek dituzte gurpil-aulkien erabiltzaileentzat prestatuta dauden bakarkako kabinak. Gainera, lehenengo solairuan eta 0 solairuan haurrei pixoihalak aldatzeko lekuak daude.
Zerbitzuak
Denda-Liburu-denda
Galde ezazu gure produktu-sorta handiari buruz.Dendako gure laguntzaileek arretaz hartuko zaituzte.
Telefonoa (+34) 94 435 90 85.
Informazio-mahaiak
Gurpil-aulkietarako espazioak eta pertsona gorrentzako begizta magnetikoa dute.
Liburutegia
Bertako fondo bibliografikoak arte modernoan eta gaur egungo artean espezializatuta daude. Gure liburuzainek lagunduko dizute edozein kontsulta egin nahi izanez gero.
Kafetegia eta Jatetxea
Mahai guztietarako arreta zerbitzua, eta egungo honetako euskal sukaldaritza berezienetakoa eskaintzen duen karta. Janari jakin bat hartu ezin baduzu, esan iezaguzu aukera egokiak proposatu ahal izateko. Jatetxeak haurrentzako aulkiak ditu.
Telefonoa (+34) 94 423 93 33.
Entzungela
Gurpil-aulkietarako espazioak eta pertsona gorrentzako begizta magnetikoa ditu.
Igogailuak
Zabalak eta erosoak dira eraikinaren solairuen artean mugitzeko.
Arreta integratua
Informazio gunetik eskaini ahal izango zaizkizu, behar izanez gero, sarreren salmenta, arropazaindegi eta entzuteko gida zerbitzuak.

