EXPRESS BISITALDIA
45 min
Denbora gutxi baduzu, aukeratu gaur Museoan eskainitako arte- eta arkitektura-ekitaldi nagusiak eta disfrutatu albait gehien zure bisitaldia.
45 min
Denbora gutxi baduzu, aukeratu gaur Museoan eskainitako arte- eta arkitektura-ekitaldi nagusiak eta disfrutatu albait gehien zure bisitaldia.
5 h
Izan esperientzia ahaztezina Guggenheim Bilbao Museoan: gozatu haren erakusketa guztiez eta arkitektura paregabeaz. Baliatu erabilgarri dauden zerbitzu eta tresna guztiak zure bisitaldia osotuena izan dadin.
90 min
Esperientzia paregabe bat bizi: miatu Frank Gehry arkitektoak Guggenheim Bilbao Museoan diseinatutako txokoak, XX. mendeko arkitektura-lan handienetako bat baita eraikina.
Haurrentzat eta eurak laguntzen dituzten helduentzat 90 min
Bisitatu Guggenheim Bilbao Museoa familiarekin! Baditugu haurrentzat bereziki diseinatutako jarduera eta material ugari eta, horiei esker, elkarrekin disfrutatu ahal izango duzue Museoan.
90 min
Guggenheim Museoen Bilduma Iraunkorra Solomon R. Guggenheim Foundationen jabetzako lanek osatzen dute, tartean direla New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum eta Veneziako Peggy Guggenheim Collection, Berlingo Deutsche Guggenheimek bere mandatu-programaren bidez eskuratutako lanak eta Guggenheim Bilbao Museoaren Bilduma.
40-60 min
Guggenheim Bilbao Museoak arte moderno eta garaikideko aldi baterako erakusketen programazio dinamikoa dauka, baita tarteka arte klasikokoak ere, eta, hala, Artearen Historiaren testuinguruan, nazioarteko artearen ikuspegi zabala eskaintzen du.
90 min
Deskubritu Museoko berrikuntzak eta erakusketen, eraikinaren edo Museoaren proiektuaren hainbat alderdiri buruzko ikuspegi pertsonalak, are ohiko bisitaria bazara ere. Maider Lópezen gomendioa. Maider López artistak aholkatuta, ez itzazu galdu Museoko zure bisitaldian ondorengo toki, artelan eta xehetasun bereziak.
45 min
Denbora gutxi baduzu, aukeratu gaur Museoan eskainitako arte- eta arkitektura-ekitaldi nagusiak eta disfrutatu albait gehien zure bisitaldia.
Atrioak 50 m baino gehiagoko garaiera du eta Museoaren benetako bihotza da, baita Frank Gehryren arkitektura-diseinuaren gune nagusia ere. (1. solairua, Atrioa)
Itsasadarrari begira dagoen terrazatik, Atrioaren aldamenean, ikusi Museoa hiri-ingurunean nola integratzen den, erabilitako materialen bidez (titanioa, kristala eta kareharria) eta inguruko eraikinekin eta egiturekin (adibidez, Salbe zubiarekin) daukan erlazioaren bidez. Era berean, ohar zaitez Museoaren kanpoaldea kokapen paregabea dela Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumaren kokapen zehatzeko lanak jartzeko; esate baterako, Jeff Koonsen Idi-bihotzak (Tulips, 1995-2004), Louise Bourgeoisen Ama (Maman, 1999, 2001ean urtua) eta Daniel Burenen Arcos rojos / Arku gorriak (2007). (1. solairua)
Igo 2. solairuko balkoira kristalezko igogailuetatik eta, handik, Richard Serraren Denboraren materia (The Matter of Time, 1994-2005) instalazio iraunkorraren ikuspegi zabala izango duzu; lan hori Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako lan nabarmenetako bat da. (2. solairuko balkoia)
Bigarren solairuan, bisitatu ezazu L'Art en guerre. Frantzia, 1938 - 1947: Picassotik Dubuffetera erakusketa. Oso obra adierazgarriak ikusi ahal izango dituzu bertan, besteren artean, Laborantza (Les Travaux de la terre) (1932) Marcel Gromairerena (208. aretoan), Konkistatzailea (Le Conquérant) (1942) Josep Steibena (207. aretoan) eta Besaulki batean eseritako emakumea (Femme assise dans un fauteuil) (1941) Pablo Picassorena (209. aretoan). (Bigarren solairua)
Hirugarren solairuan, bisitatu ezazu Barroko Neurrigabea. Cattelanetik Zurbaránera. Bizitza Ezegonkorraren Adierazpideak erakusketa. Oso obra adierazgarriak ikusi ahal izango dituzu bertan, besteren artean, Europaren bahiketa (L’Enlèvement d’Europe) (ca. 1640) Simon Vouetena (304. aretoan), Paradisua XII. zk. (Paradis XII) (2009) Juergen Tellerena (305. aretoan) eta Titulurik gabea (2007) Maurizio Cattelanena (306. aretoan). (Hirugarren solairua)
5 h
Izan esperientzia ahaztezina Guggenheim Bilbao Museoan: gozatu haren erakusketa guztiez eta arkitektura paregabeaz. Baliatu erabilgarri dauden zerbitzu eta tresna guztiak zure bisitaldia osotuena izan dadin.
Frank Gehry arkitekto estatubatuarraren lana da Guggenheim Bilbao Museoa, eta XX. mendeko arkitektura puntakoenaren eredu peto-petoa. Bisitaldia hasteko haren eraikitzearen eta proiektuaren historiaren berri izatea aholkatzen dizugu; areto honetan duzu informazio hori eskuragarri (Guggenheim Instituzioak bideo-pantailan eta ordenagailuetan). (1. solairua, Zero Espazioa)
Atrioak 50 m baino gehiagoko garaiera du eta Museoaren benetako bihotza da, baita Frank Gehryren arkitektura-diseinuaren gune nagusia ere. (1. solairua, Atrioa)
Richard Serraren Denboraren materia (The Matter of Time, 1994-2005) instalazio iraunkorra Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako lan nabarmenetako bat da. Artistak ondorengo ibilaldia aholkatzen du: · 104 ArcelorMittal aretoan sartu eta berehala, gelditu eskuinean instalazioaren ikuspegi partzial bat izateko. · Igo 2. solairuko balkoira kristalezko igogailuen bidez eta, handik, instalazioaren ikuspegi zabala izango duzu. · Itzuli lehenengo solairura eta ibili nahierara eskulturen inguruan, ordena jakinik gabe. (1. solairua, 104 ArcelorMittal aretoa)
Egungo artistek, Frank Gehryren eraikineko espazioekin, nola barnealdekoekin hala kanpoaldekoekin, harremanetan egindako kokapen zehatzeko lanak Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumaren atal garrantzitsua dira. Museoko Atrioaren eta 103A aretoaren artean Jenny Holzerren Bilborako instalazioa (Installation for Bilbao, 1997) aurkituko duzu. 104 ArcelorMittal aretoan Richard Serraren Denboraren materia (The Matter of Time, 1994-2005) bisitatu dezakezu. Eraikinaren kanpoaldean, bildumaren kokapen zehatzeko lanak nahiz iraunkorrak ikus ditzakezu, honako artistenak: Daniel Buren, Louise Bourgeois, Eduardo Chillida, Yves Klein, Jeff Koons, Fujiko Nakaya. (1 solairuan, Atrioa, Museoaren Terraza, Museoaren kanpoaldea)
Gaur egun, aldi baterako erakusketa hauek bisita daitezke: 103 B. aretoan ikusgai daude aurtengo Artea ikasbide hezkuntza-egitarauan esku hartu duten 6 eta 12 urte bitarteko artisten obra harrigarriak.Bigarren solairuan, bisitatu ezazu L’Art en guerre. Frantzia, 1938 – 1947: Picassotik Dubuffetera erakusketa. Oso obra adierazgarriak ikusi ahal izango dituzu bertan, besteren artean, Laborantza (Les Travaux de la terre) (1932) Marcel Gromairerena (208. aretoan), Konkistatzailea (Le Conquérant) (1942) Josep Steibena (207. aretoan) eta Besaulki batean eseritako emakumea (Femme assise dans un fauteuil) (1941) Pablo Picassorena (209. aretoan).Hirugarren solairuan, bisitatu ezazu Barroko Neurrigabea. Cattelanetik Zurbaránera. Bizitza Ezegonkorraren Adierazpideak erakusketa. Oso obra adierazgarriak ikusi ahal izango dituzu bertan, besteren artean, Europaren bahiketa (L’Enlèvement d’Europe) (ca. 1640) Simon Vouetena (304. aretoan), Paradisua XII. zk. (Paradis XII) (2009) Juergen Tellerena (305. aretoan) eta Titulurik gabea (2007) Maurizio Cattelanena (306. aretoan). (103B. aretoan, bigarren eta hirugarren solairuak)
Itsasadarrari begira dagoen terrazatik, ikusi Museoa hiri-ingurunean nola integratzen den, erabilitako materialen bidez (titanioa, kristala eta kareharria) eta inguruko eraikinekin eta egiturekin (adibidez, Salbe zubiarekin) daukan erlazioaren bidez. Era berean, ohar zaitez Museoaren kanpoaldea kokapen paregabea dela Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumaren kokapen zehatzeko lanak jartzeko: Louise Bourgeois, Daniel Buren, Eduardo Chillida, Yves Klein, Jeff Koons eta Fujiko Nakaya artistenak. (1. solairua, Museoaren Terraza)
90 min
Esperientzia paregabe bat bizi: miatu Frank Gehry arkitektoak Guggenheim Bilbao Museoan diseinatutako txokoak, XX. mendeko arkitektura-lan handienetako bat baita eraikina.
Frank Gehry arkitekto estatubatuarraren lana da Guggenheim Bilbao Museoa, eta XX. mendeko arkitektura puntakoenaren eredu peto-petoa. Bisitaldia hasteko haren eraikitzearen eta proiektuaren historiaren berri izatea aholkatzen dizugu; areto honetan duzu informazio hori eskuragarri ( Guggenheim Instituzioak bideo-pantailan eta ordenagailuetan). (1. solairua, Zero Espazioa)
Miatu Frank Gehryren arkitektura liluragarria: barneratu txoko guztietan, hots, ibili askotariko aretoetatik, zeharkatu pasabideak eta gelditu eta so egin kanpoalderako ikuspegi zoragarriei. ()
Egungo artistek, Frank Gehryren eraikineko espazioekin, nola barnealdekoekin hala kanpoaldekoekin, harremanetan egindako kokapen zehatzeko lanak Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumaren atal garrantzitsua dira. Museoko Atrioaren eta 103A aretoaren artean Jenny Holzerren Bilborako instalazioa (Installation for Bilbao, 1997) aurkituko duzu. 104 ArcelorMittal aretoan Richard Serraren Denboraren materia (The Matter of Time, 1994-2005) bisitatu dezakezu. Eraikinaren kanpoaldean, bildumaren kokapen zehatzeko lanak nahiz iraunkorrak ikus ditzakezu, honako artistenak: Daniel Buren, Louise Bourgeois, Eduardo Chillida, Yves Klein, Jeff Koons, Fujiko Nakaya eta Anish Kapoor. (Atrioa, 104 ArcelorMittal aretoa, Museoaren kanpoaldea)
Itsasadarrari begira dagoen terrazatik, Atrioaren aldamenean, ikusi Museoa hiri-ingurunean nola integratzen den, erabilitako materialen bidez (titanioa, kristala eta kareharria) eta inguruko eraikinekin eta egiturekin (adibidez, Salbe zubiarekin) daukan erlazioaren bidez. Era berean, ohar zaitez Museoaren kanpoaldea kokapen paregabea dela Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumaren kokapen zehatzeko lanak jartzeko; esate baterako, Jeff Koonsen Idi-bihotzak (Tulips, 1995-2004), Louise Bourgeoisen Ama (Maman, 1999, 2001ean urtua) eta Daniel Burenen Arcos rojos / Arku gorriak (2007). (1. solairua, Museoaren Terraza)
Museoaren barnealdea bisitatu ondoren, gure aholkua duzu kanpoaldera irtetea eta eraikinaren inguruan paseatzea. Azken urteotan, Bilbok itxuraldaketa miragarria izan du. Frank Gehryk ez ezik, nazioarteko ospea duten arkitektoek, hala nola, Santiago Calatravak, Arata Isozakik edo Rafael Moneok, eraldatze horretan lagundu duten eraikinak proiektatu dituzte. Ibili oinez Salbe zubiaren azpitik, igo Calatravaren zubira (Zubizuri) eta joan Isozaki Atearen arteko eskaileretan gora hiriaren ikuspegi berriak miresteko. (Museoaren kanpoaldea)
Haurrentzat eta eurak laguntzen dituzten helduentzat 90 min
Bisitatu Guggenheim Bilbao Museoa familiarekin! Baditugu haurrentzat bereziki diseinatutako jarduera eta material ugari eta, horiei esker, elkarrekin disfrutatu ahal izango duzue Museoan.
Frank Gehry arkitektoaren eraikinean barrena ibiltzea jolas dibertigarria izan daiteke, nolako materialez eraikia izan den ezagutzeko (titanioa, kristala, kareharria eta igeltsua) edo Museoaren barnealdea zein kanpoaldea aldi berean ikus ditzakezun tokiak aurkitzeko. (1. solairua, Atrioa)
Egungo artistek, nola Museoaren barnealdean hala kanpoaldean, Frank Gehryren eraikineko espazioekin harremanetan egindako kokapen zehatzeko lanak Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumaren atal garrantzitsua dira. Museoaren barnealdean zein kanpoaldean daude. Segur aski Museora heltzean, txakurkume erraldoi bat ikusi duzu plazan lorez josita. Orain, itsasadarrera begiratzen duen terrazatik, Atrioaren aldamenean, bilatu armiarma eta idi-bihotz lore batzuk; harrigarriak irudituko zaizkizu haien tamaina eta egiteko baliatutako materialak. (Museoko Plaza, Museoaren Terraza.)
103 B. aretoan ikusgai daude aurtengo Artea ikasbide hezkuntza-egitarauan esku hartu duten 6 eta 12 urte bitarteko artisten obra harrigarriak. Lehenengo solairuan ibil zaitez Richard Serraren Denboraren materia, 1994-2005, instalaziotik (104 ArcelorMittal aretoa) eta behatu itzazu eskulturak eta dituzten forma originalak. Bigarren solairuan, ikusi Pablo Picassoren artistak zezen buru (208. aretoan) eta hirugarrenean, aurkitu animaliak maurizio Cattelanen obran (306. aretoa). (103B. aretoan, bigarren eta hirugarren solairuak)
Museoko arropazaindegian, haurrentzako aulkiak eta haurrak eramateko motxilak dituzu eskueran zure bisitaldia erosoagoa izan dadin. (1. solairua, Arropazaindegia)
Museoko kafetegian, otartekoak, pintxoak, pastelak eta edariak eros ditzakezu, eta eguneko menua ere badugu. Goi-mailako gastronomiadun Jatetxeak Josean Martínez Alija sukaldari ospetsua du nagusi. (Jatetxea eta Kafetegia)
Museoak ondorengo tresnak eskaintzen dizkie familiei (dohainik Museora sartzean): Denboraren materiarako haurrentzako entzuteko gida Familientzako jardueren gida Gidaridun bisitaldiak eta bisita-tailerrak (1. solairua, Informazio-mahaia)
90 min
Guggenheim Museoen Bilduma Iraunkorra Solomon R. Guggenheim Foundationen jabetzako lanek osatzen dute, tartean direla New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum eta Veneziako Peggy Guggenheim Collection, Berlingo Deutsche Guggenheimek bere mandatu-programaren bidez eskuratutako lanak eta Guggenheim Bilbao Museoaren Bilduma.
Gure aholkua duzu bisita hasteko Guggenheim Museoen eta horien bildumen historiari buruzko 3 minutuko bideoa ikustea. Areto honetan bertan proiektatzen da. (1. solairua, Zero Espazioa)
1. solairuan, bisitatu ezazu Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak III erakusketa. Oso obra adierazgarriak ikusi ahal izango dituzu bertan, besteren artean, Moises eta egiptoarrak (Moses and the Egyptians) (1982) Jean-Michel Basquiatena (103 A aretoa) eta Ada irribarrez (Ada Smiles) (1994) Alex Katzena (105 aretoa) (1. solairua, 103 A eta 105 aretoak)
Richard Serraren Denboraren materia (The Matter of Time, 1994-2005) instalazio iraunkorra Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako lan nabarmenetako bat da. Artistak ondorengo ibilaldia aholkatzen du: ·104 ArcelorMittal aretoan sartu eta berehala, gelditu eskuinean instalazioaren ikuspegi partzial bat izateko. · Igo 2. solairuko balkoira kristalezko igogailuen bidez eta, handik, instalazioaren ikuspegi zabala izango duzu. · Itzuli lehenengo solairura eta ibili nahierara eskulturen inguruan, ordena jakinik gabe. (1. solairua, 104 ArcelorMittal aretoa)
Egungo artistek, Frank Gehryren eraikineko espazioekin, nola barnealdekoekin hala kanpoaldekoekin, harremanetan egindako kokapen zehatzeko lanak Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumaren atal garrantzitsua dira. Museoko Atrioaren eta 103A aretoaren artean Jenny Holzerren Bilborako instalazioa (Installation for Bilbao, 1997) aurkituko duzu. 104 ArcelorMittal aretoan Richard Serraren Denboraren materia (The Matter of Time, 1994-2005) bisitatu dezakezu. Eraikinaren kanpoaldean, bildumaren kokapen zehatzeko lanak nahiz iraunkorrak ikus ditzakezu, honako artistenak: Daniel Buren, Louise Bourgeois, Eduardo Chillida, Yves Klein, Jeff Koons, Fujiko Nakaya eta Anish Kapoor. (Atrioa, Museoaren Terraza, Museoaren kanpoaldea)
40-60 min
Guggenheim Bilbao Museoak arte moderno eta garaikideko aldi baterako erakusketen programazio dinamikoa dauka, baita tarteka arte klasikokoak ere, eta, hala, Artearen Historiaren testuinguruan, nazioarteko artearen ikuspegi zabala eskaintzen du.
103 B. aretoan ikusgai daude aurtengo Artea ikasbide hezkuntza-egitarauan esku hartu duten 6 eta 12 urte bitarteko artisten obra harrigarriak. (103 B. aretoan)
Bigarren solairuan, bisitatu ezazu L'Art en guerre. Frantzia, 1938 - 1947: Picassotik Dubuffetera erakusketa. Oso obra adierazgarriak ikusi ahal izango dituzu bertan, besteren artean, Laborantza (Les Travaux de la terre) (1932) Marcel Gromairerena (208. aretoan), Konkistatzailea (Le Conquérant) (1942) Josep Steibena (207. aretoan) eta Besaulki batean eseritako emakumea (Femme assise dans un fauteuil) (1941) Pablo Picassorena (209. aretoan). (Bigarren solairua)
Hirugarren solairuan, bisitatu ezazu Barroko Neurrigabea. Cattelanetik Zurbaránera. Bizitza Ezegonkorraren Adierazpideak erakusketa. Oso obra adierazgarriak ikusi ahal izango dituzu bertan, besteren artean, Europaren bahiketa (L’Enlèvement d’Europe) (ca. 1640) Simon Vouetena (304. aretoan), Paradisua XII. zk. (Paradis XII) (2009) Juergen Tellerena (305. aretoan) eta Titulurik gabea (2007) Maurizio Cattelanena (306. aretoan). (Hirugarren solairuan)
90 min
Deskubritu Museoko berrikuntzak eta erakusketen, eraikinaren edo Museoaren proiektuaren hainbat alderdiri buruzko ikuspegi pertsonalak, are ohiko bisitaria bazara ere. Maider Lópezen gomendioa. Maider López artistak aholkatuta, ez itzazu galdu Museoko zure bisitaldian ondorengo toki, artelan eta xehetasun bereziak.
Maider López: "Museoaren ezinbesteko toki bat da Richard Serraren lan guztiak behatzeko ikuspegia ematen digun balkoia. Aretoaren espazio-banaketaz jabetuko zara: lehenago espazioan bizi izan duzuna airetiko ikuspegiz ikusiko duzu. Aretotik bertatik ibiltzearen aldean, esperientzia hau zein desberdina den deskubrituko duzu". ()
Maider López: "2. eta 3. solairuko pasabidetik ibiliz, Frank Gehryren gatzari handiak eraikinean nola bermatzen diren ikus dezakegu. Beti izan dut gustuko ezkutuko arkitektura-xehetasunak deskubritzen ibiltzea, lehenengo begiratu batetik haraindi eraikina deskubritzea". ()
Maider López: "Museoak erakusketak eta artelanak ikusteko aukera eskaintzen digu eta horrez gain toki bat da bere horretan. Museoa bizitzeko, harekin harremanetan izateko eta bertan esperimentatzeko gure eran oinarrituz, Museoa eraldatzeko bisitariek daukagun gaitasuna interesatzen zait". ()
Maider López: "Lan honek esperientzia-une bat sortzen du, paisaiaren aldaketa bat, eta espazio publikoa aldatzen du. Artelan honetan interesatzen zaidana halabeharraren faktorea da: existitzen denik jakin gabe joan zaitezke Museotik, edo piztuta aurki dezakezu egoera berriak sortzen, nolabaiteko konplizitatea, adibidez, une batez lainoa sartu dela sinestera heltzea". ()