Gomendioak
Museora egiten duzun bisitaldiari ahalik eta etekin handiena ateratzeko, honako aholku hauek kontuan hartzea gomendatzen dizugu.
Bisita hasi aurretik
Etorri aurretik begiratu zer erakusketa dauden egun horretan. Itxitako aretoak egon daitezke erakusketa-aldaketen ondorioz.
Zalantzarik baduzu, Museoko langileei galdetu: 944 35 90 80, asteartea–igandea, 10:00–20:00.
ZERO ESPAZIOA: HASIERA APROPOSA
Sartu Zero Espaziora. Atondoaren alboan dago. Bertan gako guztiak daude zure bisitaldia aparteko esperientzia izan dadin.
Taldeentzako arauak
Arren, bete arauak, Museora sartzea errazagoa egingo zaizue eta.
Erreserbadun taldeek Museoaren atzealdetik (itsasadar ondotik) sartu behar dira. Gidariak topatzeko lekua ere bada bertako txarteldegia.
Arropazaindegia erabili nahi izanez gero, adostutako ordua baino 15 minutu lehenago etortzea gomendatzen dizuegu
BISITALDIAN
ATRIOA
Atrioa Museoaren bihotza da. Orientatzeko egokia da: aretoen 3 solairuak haren inguruan antolatuta daude. Pasabide bihurriez, igogailuez eta eskailera-dorreez elkarlotuta daude.
ARETOAK
20 areto daude.
Pasabideek orientatzen lagunduko dizute, baita aretoak eta zerbitzuak aurkitzen ere. Aretoak eta Atrioa (eraikinaren erdigunea) lotzen dituzte eta hainbat ikuspegi eskaintzen. Kanpoaldea konplexua den arren, barnealdean ondo ordenatuta dago.
GOGOAN IZAN
Udan berokia ekartzea komeni da, Museoaren tenperatura dela eta.
BESTEAK
Entzungela bat (300 pertsonarentzako edukiera), jatetxe bi, kafetegi bat eta Denda-Liburudenda daude.
Entzuteko gida eta Guggenheim Bilbao aldizkaria emango dizute sarrerarekin. Erabil itzazu: eraikinaren eta erakusketen inguruko informazioa dute. Osagarriak dira. Entzuteko gidan sakatu 1 botoia arkitekturaren ingurukoak jakiteko; hasiera aproposa da. Erakusketa bakoitzaren ingurukoak entzuteko zer botoi sakatu behar diren adierazita dago ibilbidean. .
Guggenheim Bilbao aldizkariaren planoa erabili orientatzeko eta erakusketen eta zerbitzuen kokalekua jakiteko.
Artea babesten lagun gaitzazu
EZ UKITU
Ez ukitu artelanak. Hauskorrak dira eta ukitu txikienarekin ere kaltetuak izan daitezke. Ezin da gauzaki zorrotz, adierazgailu eta bestelako gauzakirik (boligrafoak, eta abar) Museoan sartu.
HAURRAK BAKARRIK EZ
Museora haurrekin etorriz gero, zure alboan eduki itzazu uneoro. Lagun gaitzazu: azaldu haurrei zergatik ezin dituzten artelanak ukitu. Ez utzi haurrak aretoetan zehar alderrai ibiltzen, beste bisitariak eragoz ditzakete. Haur-taldeak uneoro zaindu, arauak betetzen dituztela bermatzeko. Heldu bat, gutxienez, 10 haurreko.
FARDELIK EZ
Ez dago fardel handiak (35 x 35 cm baino gehiago) ezta euritakoak sartzerik. Euritakoak, fardelak eta motxilak arropazaindegian gorde behar dira nahitaez.
ARGAZKI ETA BIDEORIK EZ
Ez dago Museoaren barrualdeko irudiak hartzerik.
ANIMALIARIK EZ
Ez dago animaliak sartzerik, txakur gidariak salbu.
EZ ERRE
Ez dago erretzerik ezta janaria sartzerik.
Zure laguntza baliotsua da: mesedez, lana betetzen lagun iezaiezu zaindariei.

